euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatera arte luzatuko dira Mar del Platan Denak Bat-en 'Aralarko Mikel Deuna'ren ohorezko ospakizunak

2011/09/26

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen afixa, 2011ko Aralarko Mikel Deunaren programarekin Urtero bezala sasoin honetan Argentinako Mar del Platan, Denak Bat Euskal Etxea murgilduta dabil bertan euskaraz 'Aralarko Mikel Deuna' deitzen duten ospakizun programaren baitan. Aurtengo ekitaldiak Euskal Herriaren zaindaria deitua den San Migelen ohoretan iragan asteazkenean hasi ziren paleta txapelketa batekin eta hurrengo ekitaldia datorren larunbatean izango dute, egun horretan egingo baita 'Taska Baska' deitzen den ekimena, tartean euskal janari tipikoak, etxeko Beti Alai dantzarien emanaldiak, sari-banaketa, haurrentzako puzgarriak, Txapela taldearen musika eta erromeria, guztia Mar del Platako euskal etxe honen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Cesar Arrondoren eskutik, FEVAren kultur eskaintza Misioneseko Euskal Jatorri Euskal Etxera heldu da

2011/09/23

Cesar Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia eman zuen Euskal Jatorri-n (argazkiaEE) Argentinako euskal etxe guztiek daukate hizlarien bisita jasotzeko aukera. FEVArekin kontaktuan jartzea baino ez dute behar interesa dutenek, eta hala egin dute Misiones probintziako Euskal Jatorri euskal etxeko arduradunek Cesar Arrondo irakaslearen bisita gauzatzeko. Irailaren 10ean eman zuen Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia, Posadasekeko El Palomar liburutegian eta publiko jendetsu baten aurrean.

Gehiago irakurri...


Txalaparta entzungai aireratuko da bihar Frankfurteko kaleetan, bertako Euskal Ikaskuntzen Etxeari esker

2011/09/23

Txalaparta mugikor hau jarriko dute Frankfurten dagoen Chillidaren 'Goethen Etxea' eskulturan Frankfurteko Euskal Ikaskuntzen Etxeak ikasturte berriaren hasiera ospatuko du bihar, jai batekin, eta txalapartaren soinua ekarriko du hiriko kaleetara, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Hala, 'Txalamobil' ekimena sustatzen duten hiru euskal artistek txalaparta mugikor bat jarriko dute Chillidaren 'Goethen Etxea' izeneko eskulturan, Taunusanlage parkean, eta inguruko kaleetan, eta bertara inguratzen diren alemaniarrei euskal musika tresna jotzeko gonbitea egingo diete.

Gehiago irakurri...


Saio hunkigarria izan zen Txilen Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa

2011/09/23

Erakundeetako ordezkariak eta gonbidatuak, Valparaisoko Eusko Etxearen eraikin berriaren aurrean Ilusioa, hunkidura, poza, aurrera egiteko eta geroa irabazteko gogo eta itxaropena... joan den asteazkenean Txileko Boskarren Erregioko Eusko Etxea inauguratzeko ekitaldian ikus eta soma zitezkeen sentimentuak izan dira. Luzaroan amestutako egoitza propioa lortzeak, Eusko Jaurlaritzak emaniko ezohiko dirulaguntza bat medio, baikortasunerako eta animo eta jarrera berri baterako bidea erraztu du Viña-Valparaison eta orain, erronka, erositako eraikina, edukiz, jendez eta lanez betetzea izango da. Pozik zeuden Archibaldo Uriarte EEko lehendakaria eta bere lagun eta bazkideak joan den asteazkenean.

Gehiago irakurri...


Frankismotik belaontzian ihes egin zuten 9 euskaldunei buruzko liburua Mexikoko Senatuan aurkeztu dute

2011/09/23

Aurkezpenean parte hartu zuten hizlariak. Ezkerretik hasita bigarrena Juan San Mames da, Felix-en iloba Mexikoko Senatuan aurkeztu dute iragan abuztuaren 21ean 'La travesía del Montserrat' liburua. Félix San Mamés euskaldunaren egutegian oinarritzen da lana eta Santurtzitik Mexikora belaontzi batean, frankismotik ihesi egin zuen bidaia epikoa kontatzen da bertan. Beste zortzi lagun izan zituen bidaide abentura hartan Felixek, eta aurkezpenean euren ondorengo euskal mexikarrak izan ziren. Ekitaldian parte hartu zuten Jesus Garibay senadoreak eta Ateneo Español elkarteko zenbait historialarik, eta baita Juan San Mamesek ere, liburuaren egilearen ilobak.

Gehiago irakurri...


Euskal antzezlan bat protagonista Bogotan, Isiltasuneko Sortzaileen 7. Topaketan

2011/09/22

Kulunka Teatro taldearen 'André y Dorine' antzezlaneko protagonistak. Arrakastaz arrakasta darrai nazioartean 'Kulunka Teatro' euskal antzerki konpainia, 'André y Dorine' antzezlanarekin. Kolonbian txalo zaparrada jaso zuen iragan urrian, Manizaleseko jaialdian izan zenean. Alzheimer-ari buruzko lan honek ez du dialogorik, baina edonon uler daitekeen hausnarketa egiten du gaisotasunari buruz, eta harrera beroa izan du Madrilen, Kathmandu-n, Itsaso Beltzean, Santo Domingon, eta azken bira honetan Ekuadorren, Argentinan eta Kolonbian. Bihar eta etzi Bogotan izango da ikusgai, Isiltasuneko Sortzaileen 7. Topaketan. Euskal Herria da aurten topaketaren ohorezko gonbidatua.

Gehiago irakurri...


Gerora Xake Taldearekin, Cordobako euskal elkarteak beste ekintza bat gehitzen dio bere proposamen sortari

2011/09/22

Gerorak bere Xabe Taldea aurkeztu zuen komunitatean (argazkia EE) Gaztetasunaren indarra du Cordobako Gerora Elkarteak. Izan ere, duela oso gutxi hasi zen ematen bere lehenengo urratsak euskal kultura zabaltzeko bidean. Baina pauso horiek ez dira makalak izan eta oso denbora laburrean leku bat bereganatu dute elkarteko sortzaileek Cordoba hiriburuko kultur arloan. Erakundeak sortutako azken ekimenen artean Gerora Xake Taldea dago, Carlos Alfredo Barrionuevo, Franco Seghesso, Gaspar Jaurena eta Arantza de Vadillo jokalariek osatua. Jaio berria izanda ere, Xake Liga Nazionaleko txapelketan, zaleen kategoriako bigarren postuan geratu da elkarteko taldea. Komunitateari begirako beste ekintza batzuk ere eraman ditu aurrera erakundeak azken aste hauetan, tartean Baietz-en aurkezpena Cordobako Liburu Azokan eta Txotx dantzarien bisita REMAR-eko aterpetxera, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euskal margolariak Txinan: Alain Urrutia eta Luis Candaudap bilbotarrek erakusketa irekiko etzi Beijing-en

2011/09/22

'Koiotea eta Otsoa' erakusketa MA Studioan izango da ikusgai etzi (argazkia MAStudio) Larunbat honetan Alain Urrutia eta Luis Candaudap margolari bilbotarrek azken bi hilabeteetan Txinan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte, 24 orduz, Beijing-eko MA Studioan. 'Goazen Txinara 2011!' egonaldi-bekari esker izan dute bi sortzaileek asiar herrialdean egoteko aukera, eta egonaldian zehar bizi izandakoak isla utzi du etzi aurkeztuko dituzten lanetan. Judas Arrieta artista hondarribiarra da MA Studioko burua eta egoiliar beka honen sustatzailea, Etxepare Institutuaren sostenguarekin. EuskalKultura.com-ek berarekin hitz egin du esperientziari buruz.

Gehiago irakurri...


Diada Australiako euskaldunekin: Sydney-ko Gure Txokok 'Liada Catalana' jaia egin zuen aurten ere

2011/09/22

Mahaiak Sydneyko euskal etxe barnean ipini eta Gure Txokoko frontoiraino heldu ziren jai euskal-katalanean (argazkia SydneyEE) Euskaldunen eta kataluniarren arteko anaitasunak mugak gainditzen ditu eta, aberritik milaka kilometrotara egonik ere, Sydneyko euskal-kataluniar lagun talde batek Diada ospatu zuen iragan irailaren 11n. Jaia Gure Txoko elkartean egin zen eta bigarren edizioa izan da aurtengoa. Umorez, 'Liada catalana' izenez ezaguna da topaketa, auskalo zergatik! Giroa oso alaia izan zen eta partehartzaileek datorren urtean edizio berri bat egitea erabaki zuten ahobatez.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsuak izan ziren Quebeceko Euskaldunak-en urteurrena eta NABOren Montrealeko bilkura

2011/09/21

NABOko ordezkariak eta Euskaldunakeko anfitrioiak Montrealeko Alde Zaharrean osteratxoa egiten (argazkia Argia) Iragan asteburuan Montrealen egin zen bilera NABOk (North American Basque Organizations) Ipar Amerikako Ekialdeko kostaldean egin zuen lehen topaketa izan zen. Urrun egonagatik NABOko ordezkariek ez zuten kale egin, eta elkarteko 40 euskal etxeetako erdia gutxienez bertan izan ziren. Egitaraua erakargarria zen oso: Quebec-eko Euskaldunak elkarteak asteburu zoragarria antolatu zuen, elkartearen 15. urteurren jaiarekin batera. Ordezkariek hiria ezagutzeko parada izan zuten eta kontzertuetaz, Quebeceko sukaldaritzaz eta Euskaldunekoen harrera beroaz gozatu zuten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia