euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko 'Lagunt eta Maita' euskal etxe bearnesak bi euskara irakasleren premia larria du

2011/10/24

Lagunt eta Maita euskal etxearen aurkezpen afixa eta logotipoa Euskara klaseak abiatzekoak dira Paueko 'Lagunt eta Maita' euskal etxean, baina elkarteak irakasle bakarra du momentuz eta beste bi lagun beharko lituzke ikastaroan izena eman duen taldeari taxuz irakasteko. Berrogei lagunek osatzen dute ikasle talde hori eta Paueko elkarteak eutsi egin nahi dio kopuru ederrari. Hori dela eta elkartea astelehenero bi orduko klasea emateko prest dauden bi irakasleren bila ari da eta biziki eskertuko luke inguruetako euskaldunen baten engaiamendua. Klaseak ordaindu egingo dira eta ez da beharrezkoa esperientzia izatea, HABEk trebakuntzan lagunduko baitu.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxea euskal etxeak 2011ko Aste Nazionalaren behin betiko egitaraua plazaratu du

2011/10/24

Necocheako euskal asteko logoa Buenos Aires probintziako Necochea hiria izango da aurten herrialde osoko eta kanpoko euskal erakundeetako ordezkarien bilgunea. Izan ere, bertoko euskal etxeak hartu du bere gain 2011 honen Euskal Aste Nazionala antolatzeko ardura. Oso gutxi falta da Argentinako jai handiena hasteko eta Euzko Etxea-ko kideek behin betiko egitaraua eman dute aditzera. Hona hemen programa, egin dizkioten azken aldaketak gehituta.

Gehiago irakurri...


'Peña Amigos de los Vascos' izenarekin jaio da Chacabucon euskal kultura zabalduko duen elkarte berri bat

2011/10/24

Udaberriko bizikleteadaren ondoren erreki bat partekatu zuten txirrindulariek, Jorge Zabaleta kidearen etxean Izenak adierazten duen bezala, 'Peña Amigos de los Vascos' lagun-taldeak euskaldun eta euskalduntasunaren lagunak biltzen ditu jatorri, arraza, sexu, erlijio edo ideologia politikoari erreparatu gabe. “Euskal argentinar kultura babestu eta hedatzeko helburuarekin sortu dugu elkartea, eta bizimodu hau gustuko duten guztiak gonbidatzen ditugu guregana hulbiltzera”, azaltzen dute Peña-ren arduradunek komunitateari luzatutako testu batean. Martxan jarri denetik, afari, topaketa eta euskal kulturari buruzko klaseak garatu ditu lagun-taldeak San Martin eta Corrientes kaleetako egoitzan. Datozen hilabeteetan eta euren ekitaldiekin jarraituz, zine-ziklo, literatur kafe, mus txapelketa eta afariak egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Badator EH Sona! 2011: Zea Mays, Anari, Ken Zazpi, Athom Rumba... Bartzelonan, urriaren 29tik aurrera

2011/10/21

Bartzelonako EH Sona! 2011 euskal musika jaialdiaren karteleko irudia Bartzelonako Euskal Etxeak kartel bikaina bildu du aurten ere EH Sona! musika jaialdirako eta urriaren 29tik abenduaren 15a bitartean euskal kantari eta talde sorta polita ekarriko du kataluniar hiriburura. Hainbat estilo jorratuko ditu jaialdiak eta gaur egungo euskal musikaren ikuspegi zabala eskainiko du. Horrela, Zea Mays eta Athom Rumba rockeroak, Mikel Markez eta Erramun Martikorena kantariak, Kepa Junkera trikitilaria edo Oreka TX txalapartariak ariko dira, besteak beste, jaialdian.

Gehiago irakurri...


'Ibai Txori' euskal etxea euskal kultura zabaltzaile Concepcion del Uruguay-ko Gizataldeen Jaian

2011/10/21

Ibai Txori euskal etxeko dantzariak Gizataldeen Jaian (argazkiaEE) Hiru eguneko festa bizi izan zuten Entre Rios probintzia argentinarreko Concepcion del Uruguay-ko herritarrek. Udal Kultura Zuzendaritzak eta Kolektibitateek antolaturik, kultur anitzeko gune bihurtu zen jaia irailaren 23tik 25era luzatu zen. Etorkinen omenean, erakusketa batez, eta janari tipiko zein dantzaldiez gozatu ahal izan ziren bertara hurbildutako lagunek. Euskaldunak ere izan ziren festaren protagonistak. 'Ibai Txori' euskal etxeko kideen eskutik, Euskal Herriko irudi, zapore eta dantzek bat egin zuten beste hainbat herrialdetako kultur adierazpenekin.

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateak Kate Camino omendu zuen sasoiko lehen partidan 25.000 lagunen aurrean

2011/10/21

Ezkerrean, Kate Camino football zelaian ikusleak agurtzen omenaldiaren une batean (argazkia Argaia) Iragan urriaren 8an Nevadako Unibertsitateak omenaldia egin zion Kate Camino euskal-amerikarrari sasoiko lehen 'football' partidan. Ekitaldia Kirol Saileko 'Campus Spotlight' izeneko programaren parte izan zen; egitasmo honen bidez Unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileen ekarpenak aintzat hartzen dira amerika futbol taldeak etxean jokatzen duen partida bakoitzean. Horrela, unibertsitateko ekimenen eta partaideen lanaren berri ematen zaie kirol zelaia betetzen duten lagunei. Katen kasuan, NABOren Bizi Emankorra saria jaso duela eta egin zen omenaldia.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua Londresko The Language Show hizkuntz azokan izango da asteburuan

2011/10/20

Bisitariak stand bateko liburuak ikusmiratzen iazko The Language Show azokan (argazkia TheLanguageShow) 'Euskara, jalgi hadi mundura' izeneko standarekin Etxepare Institutuak Londresko The Language Show azokan parte hartuko du, munduko hizkuntzei eskainitako nazioarteko topagune honetan euskara erakusteko helburuarekin. Horretarako, ohiko euskara klase eta ekitaldiez gain, jarduera sorta berri eta originala prestatu du Etxeparek. Hala, Londresko euskal bazterrak aurkeztuko dituzte 'Basque Spots in London' gidan eta igandean Xabi Payak eta Juan Aranak 'Make it Basque, make it cool' ikuskizuna eskainiko dute.

Gehiago irakurri...


Gazteak zein gerra osteko belaunaldiko entzuleak bildu zituen Berlinen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak

2011/10/20

Walther Bernecker irakasleak eman zuen hitzaldiak entzuleen jakinmina piztu zuen Harrera ona izan zuen iragan irailaren 30ean Berlingo Euskal Etxeak Cervantes Institutuarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera egin zuen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak. Euskaldunek hain gogoan duten Gernikako bonbardaketak alemaniar gizartean izan zuen eta duen islada aztertzea zen topaketaren helburua eta horretarako Klaus Ihlauren 'Gernika' dokumentala erakusteaz gain, gai hau sakonean aztertu duen Walther Bernecker irakaslea hitzaldia ematera gonbidatu zuten antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Omenaldia, sariak, musika eta dantzak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxearen urteko jaian

2011/10/20

Ehunka lagun Chascomuseko XXI. Urteko Euskal Jaian Urtarrilean ekin zioten Chascomuseko euskaldunek aurtengo ospakizun egitarau oparoari. Erakundearen bigarren sorreraren 20. urtemugan, mota askotako ekintzak gauzatu dituzte Zingirako Euskaldunak-eko lagun eta bazkidek, tartean hitzaldi, dantzaldi, afari eta mus eta pilota topaketak, batzuk aipatzearren. Joan den urriaren 8an, ordea, eta programa honi jarraituz, omenaldia egin zitzaion Eusko Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariari, hildakoen omenezko meza egin zen eta erakundearen XXI. urteroko jaia ospatu zuten chascomustarrek. Buenos Aires probintziako euskal etxe askotako ordezkariek hartu zuten parte, baita Argentinan bisitan zebiltzan euskaldun batzuek eta herriko beste gizataldeetako kideek ere.

Gehiago irakurri...


Julian Celaya izan da pregoilari ofiziala Euskadi ardatz zuten Patraixko jaietan, Valentzian

2011/10/19

Julian Celaya, erdian, euskal argazki erakusketa inauguratzen Patraixen, jaien pregoia eman aurretik Valentziako Patraix auzoa bere urteroko Jai Herrikoiak ospatu berri ditu eta Euskal Herria izan da XXII edizio honetako protagonista. Jaiak urriaren 7an hasi ziren, baina iragan asteartean egin zen inaugurazio ofiziala, gonbidatu berezi batekin: Julian Celaya, Jaurlaritzako Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria. Celayak jaien pregoia eman zuen 2.500 lagunen aurrean, eta ondoren, Errenteriako Ereintza dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen. Asteazkenean Madrileko Euskal Etxeko orfeoiak kantaldia egin zuen. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak jaien euskal egitarauaren prestakuntzan lagundu du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia