euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal historiako emakumeak ezagutzen al dituzu? Sartu lehiaketan eta irabazi Kukuxumusuren kamiseta

2011/11/09

Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Egunaren webgunea Eusko Ikaskuntzak euskal historian arrastoa utzi duten emakumeak omenduko ditu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) eta omenaldiaren irudi izateko garai desberdinetako 44 emakume aukeratu ditu. Emakume horien aurpegiak ageri dira Kukuxumusuk diseinatu duen elastiko oroigarrian eta Eusko Ikaskuntzak horietako 180 zozketatuko ditu ondoko lehiaketan parte hartzen duten munduko pertsonen artean.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxea-ren eskutik, euskal partaidetza zabala izan zuen Villa Mercedeseko Immigrantearen Jaiak

2011/11/09

Jaialdian, immigranteen omenezko meza egiten da urtero (argazkiaEE) Euskal etxeen arteko harreman sendoak gailendu ziren joan den asteburuan burututako Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaian. Izan ere, bertoko Euskal Etxea-k gonbidaturik, Cordobako Baietz musika taldea protagonista izan zen hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' izeneko kulturgunean egindako festan. Laura Nobile eta Marita Echave-ren hitzaldiak ere programan zeuden, baina igandean izandako ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldi txarra gorabehera, hamar mila bat bisitarik izan zuten Euskal Herriko dantza eta musikaz gozatzeko aukera, eta ikuskizunetan parte hartzeaz gain, Pirinioetako plater onenak dastatu ahal izan zituzten euskal etxeko kideek muntatutako standean.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' onartuko ditu ofizialki

2011/11/08

Mar Chiquitako 'Izatez Harro' Euskal Etxearen logoa Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako ofizialki onartuko ditu, seguruenik, Argentinako bi euskal etxe bere erregistro ofizialera: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' elkarteak. 'Izatez Harro' euskal etxearen kasuan, berriki sortutako elkartea da eta bi urteren buruan lan aipagarria egin du, bereziki elkartasun eta gizarte-laguntza arloan. 'Gure Etxe Maitea' elkarteari dagokionez, hainbat urte zail bizi ondoren eta jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu ostean, birsortze prozesu sakon bat burutu du euskal etxeak, eta gaurko onarpenak ahalegin hori aintzat hartuko du, elkartea aurreko mailara bueltatuz.

Gehiago irakurri...


Ehun urteak betetzear, Rosarioko Zazpirak Bat EEak bere bazkideen konpasera dantzatu eta abestu zuen

2011/11/08

Dantzari Topaketaren irudiak (argazkiak EE) Ezer gutxi falta da 2011 hau bukatzeko eta urte berriaren hasierarekin batera, mendeurrenaren ospakizunari ekingo diote Rosarioko euskaldunek. Euskadira joandako euskal etxeko ordezkaritza bueltan dago jadanik bidaiaren oso balantze onarekin, adierazi duetenez. Baina 'Ehun Urte Abertzaletasun' delako jairako proiektuak bideratzen diren bitartean, euskal etxeko lagunek ez dituzte eguneroko ekintza, lana eta topaketak baztertzen. Hori dela eta, urriaren 15ean Aralarko Mikel Deunaren eguna oroitu zuten rosariotarrek Dantzari Elkarretaratze batekin. Musikarekin jarraituz, astebete beranduago, esan nahi baita urriaren 22an, Lagun Artean abesbatzaren kantariak izan ziren Koru Topaketaren protagonista.

Gehiago irakurri...


Donostiako Kursaalean egin zen Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (III)

2011/11/08

Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Diasporari buruzko mintegiaren 8. edizioa hartu zuen bere baitan Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak (argazkia EuskalKultura.com) Ostegunean, Mundu-Batzarreko egitarauak 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko VIII Mintegia baitaratu zuen. Gure inguruan beste administrazio batzuek nola tratatzen duten eta ze ekimenak abiatuak dituzten kanpon bizi dituzten herritarren alde izan zen batzarrera gonbidatuek azaldu zuten gaia. Etorri ziren, besteak beste, Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'tik eta Katalunia eta Galiziako gobernuetako Diaspora gaietarako bulegoetatik, geroago, mahai ingurura unibertsitateetako ordezkariak ere bildu zirela.

Gehiago irakurri...


Aukeran eta Drindots taldeak gaur Necochean hasiko den Euskal Argentinar Aste Nazionalean

2011/11/07

Euskal Aste Nazionalaren logoa Euskaldunen Kolektibitatearentzako garrantzi handiko bi ekimen gertatzen ari dira dira oso denbora laburrean. Alde batetik, bukatu berria den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak hainbat euskal etxetako ordezkariak bildu ditu joan den astean Donostian. Bestetik, Diasporako jai handienetakoa den Argentinako Euskal Astea gaur bertan hasiko da Atlantikoaren alde honetan, Necochean hain zuzen. Urtero bezala, Argentinako eta beste hainbat tokitako euskaldun, euskaltzale, dantzari, kirolari eta musikari elkartuko ditu hitzorduak. Omenaldiak, dantza, erromeriak eta egitarau oparoa duen aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalean baitan Aukeran Dantza Taldea eta Drindots taldea ere izango dira partaide.

Gehiago irakurri...


Donostiako Kursaalean egin zen Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (II)

2011/11/07

Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko jardunaldiak goizez hasi baziren ere, inaugurazio ofiziala, lehendakaria buru zela, arratsaldean egin zen (argazkia EuskalKultura.com) Asteazken arratsaldean inauguratu zen ofizialki Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra, nahiz eta goizetik hasiak ziren topaketaren jardunaldiak, euskal etxeetako eta federazioetako ordezkarien aurkezpenekin. Eguerdiko atsadenaldiaren ostean arratsaldeko jarduna 'Mr Basque' liburuaren aurkezpenarekin hasi zen. Mielanjel Elustondo kazetariak idatzi du eta William A. Douglass antropologo estatubatuarraren biografia da. Preseski, Bill Douglass bera izan zen aurkezpenaren ostean batzarraren inaugurazio hitzaldia emateko ardura izan zuena. Arlo instituzionalean, Lopez lehendakariak ongi etorria egin zien partehartzaileei. Jarraian, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronikaren bigarren partea.

Gehiago irakurri...


Donostiako Kursaalen egiten ari den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (I)

2011/11/04

Batzarkideak Donostiako kongresuko lehenengo jardunaldian (argazkia EuskalKultura.com) EuskalKultura.com Donostiako Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra jarraitzen ari da eta Kursaal jauregian jarri duen standean Diasporako euskaldunak eta euskal etxeetako ordezkariak artatzen ere. Aldi berean, wegbunean eta facebook zein twitterren bidez gure irakurleei kongresuaren berri ematen ari gara. Jarraian, lehen jardunaldietako argazki sorta bildu dugu. Asteazken goizeko saioaren kontaketarekin hasi eta hurrengo artikuluetan bilduko ditugu arratsaldeko irudiak: Lopez lehendakariaren parte hartzea inaugurazio ekitaldi ofizialean, William Douglassen aurkezpena eta euskal etxe beteranoei omenaldia.

Gehiago irakurri...


La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolako umeak, Euzko Etxea euskal etxeko sukaldari onenak

2011/11/04

Toki Alai aretoan bildu ziren Euzko Etxea-koak paellak dastatzera (argazkiaEE) Bai, eta ez dago akatsik artikulu honen titularrean. Izan ere, La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolako mutikoek bereganatu zuten lehenengo saria urriaren 14an burutu zen Paella Txapelketan. Lehiaketa Euzko Etxea-ko Toki Alai aretoan egin zen, eta berrehun bat lagunek dastatu ahal izan zuten futbolariek prestatutako platera. “Txapelketa urtero egiten da eta lehiaketa baino gehiago elkartu eta ondo pasatzeko aitzakia da”, azaldu diote euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i. Beste parte hartzaileek ere jaso dute sari bat.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra atzo abiatu zen Donostiako Kursaalen; gaur EHMG mintegia

2011/11/03

William Douglass antropologoaren hitzaldi batekin hasi zen mintegia (argazkia EuskalKultura.com) Patxi Lopez lehendakariak inauguratu zuen atzo ofizialki Donostiako Kursaal jauregian ospatzen ari den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra. 'Guztion artean' leloa du bosgarren edizio honek eta bertara bildu dira Europa, Amerika, Asia eta Ozeniako 24 herrialdetako euskal etxe eta euskal federazioetako ordezkariak. Inaugurazio ofiziala arratsaldez izan bazen ere, batzarreko saioak atzo goizean hasi ziren, euskal etxe desberdinetako ordezkarien aurkezpenekin. Gaurko saioan 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko mintegia ari da ospatzen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia