2011/11/14

Argentinako Cordoba probintzian, Rio Cuarto-ko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia biltzeko deia egin zuen azaroaren 2rako eta hala bildu ziren bertako bazkideak, besteak beste elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritzeko. Hauteskundeak egin ondoren, Eduardo Aguirre atera da lehendakari berria eta berarekin batera sartu dira Zuzendaritza Batzordean Edurne Bilbao, lehendakariorde; Pablo Gabriel Cufré, idazkari; José Victoriono Irazoqui, idazkariorde; Elba Regina Viano, diruzain; eta Raúl Zufiaurre, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/11/14

Musean aritzeko gogoa ematen du Vancouver-en egingo den Euskal Etxeen Mundu Txapelketaren programak, besterik ezpada Zazpiak Bat Euskal Etxeak proposatzen duen bidaia egiteagatik. Txapelketa kruzero batean egingo da, Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean barrena bidaiatuz, Alaskako Juneau hiritik Vancouver-era. Bidean Glaciar Bay Parke Nazionala eta beste toki ikusgarri batzuk ezagutu ahal izango dituzte muslariek. Txapelketa irailaren 21etik 29ra egingo da. Mus federazioak herrialde bakoitzeko bi muslari eta ordezkari baten bidaia ordainduko du, baina badago lagun gehiagorentzako lekua ere (hori bai, bidaia ordainduz). Erreserbak urtarrilaren 2a baino lehen egin behar dira.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

Txalapartaren deia eta aurten zendu den lagun eta irakasleari --Maria Julia Ercorecari-- omenaldia izan ziren astelehenean Argentinako 2011ko Euskal Astearen abiapuntua. Aste osoan zehar hamaika kultur ekitaldi eta festa egin dituzte aurtengo edizioa antolatzen duen Necocheako Euzko Etxean, baina asteburuan zehar goiena joko du euskal asteko giroak: gaurtik hasi eta iganderaino Argentinako euskaldunek eta Necocheara bildu diren Euskal Herriko lagunek euskal komunitatearen lehena eta oraina ospatuko dituzte, etorkizunaren aldeko apustu sendoa eginez. Hemendik bazalbiltza, irakurle, "zalantzarik ez izan eta 'hator hona' (veníte acá) eta gozatu jaiaz euskaldunekin", gonbitea egiten dizute antolatzaileek.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

'Museoen Gaua' erakustaldiaren 6. edizioa gauzatu zen aurten Buenos Aires probintziako Azul hirian eta bertoko euskal etxea, beste hainbat kultur erakunderekin batera, proposamen honen partaidea izan zen. Urriaren 1 eta 2an, Gure Txokoa-ren egoitzako ateak irekita egon ziren gaueko ibilbidea egin zutenentzat eta etxeko kideak Euskal Herriari buruzko informazioa eskuratu zieten bisitari guztiei. Komunitateari begira, beste ekintza bat antolatu zuten euskaldun azuldarrek pasa den hilean. Urriaren 26an eta "Que par Che" antzerki taldearekin 'Barre Tailerra' eman zieten ehun bat laguni.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

EuskalKultura.com Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Biltzarrean izan zen, bai Gizataldeen Azokan izan zuen standarekin, eta baita ere kongresuan gertatzen ari ziren ekimenen berri-emaile. Hiru egun horietan batzarkide asko gerturatu zitzaizkigun bateko eta besteko komunikabideetan agertu ziren artikulu eta bideoei buruzko datu eske. Euren eskariari erantzunez, eta batzarrean egiten saiatu garen lanaren osagarri bezala, hona hemen Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait komunikabidetan agertu diren berrien lotura zerrenda bat.
Gehiago irakurri...
2011/11/11

Tandileko Euskal Etxearen 'Alma Vasca' berri buletinak jakinarazi duenez, gaur goizean Gure Etxean izango da Josu Legarreta Bilbao, 1986tik 2009ra Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeen Zuzendari izan zena. Legarreta Argentinan da egunotan eta Tandileko Euskal Etxera bisita egingo du gaur, aspaldiko lagunak agurtzeko eta hitzaldi bat emateko. Gure Etxeak datozen egunetan egingo dituen beste ekitaldi batzuk Marita Echaveren “Cocina Campesina Vasca” liburuaren aurkezpena eta Gure Abestiak koruak antolatu duen Abesbatz Topaketa izango dira.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Euskal Diasporan gertatzen denak gero eta oihartzun handiagoa du Euskal Herrian, eta horren adibide da astearteko --asteazkeneko, Euskal Herrian-- berri euskal-amerikarra, Argia eta eitb.com bezalako komunikabideek islatua: Dave Bieter euskaldunak Boiseko alkatetzan jarraituko du beste lau urtez. Euskaldunen ondorengoa eta euskal hiztuna da Bieter, eta hau bere hirugarren agintaldia izango da. Boiseko Euskal Etxearen egoitzan jaso zituen hauteskunde gaueko emaitzak: botoen %75a berarentzat izan zen.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Zirimiri Press argitaletxeak 'Sisifo maite minez' eleberria neerlanderaz argitaratu du eta Laura Mintegi egilea gonbidatu du Amsterdamera, liburuaren aurkezpena egiteko. Mintegik 2001. urtean idatzitako maite minari buruzko nobela honek gaiaren inguruko hausnarketa sakona proposatzen du eta horregatik aukeratu du Zirimiri Pressek. "Holandan badira maite minari buruzko 'chick-lit' liburuak, baina Laurarena sakonagoa da, maitasunari buruzko saiakera bat da", aitortu dio EuskalKultura.com-i Henrike Olasolo editoreak.
Gehiago irakurri...
2011/11/10

Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an izan zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 116. urteurrena asteburuan, azaroaren 5 eta 6an, ospatzea erabaki zuen. Bi eguneko ekitaldian, pilota txapelketa eta bazkaria egin zituzten Argentinako hiriburuko Moreno kalean dagoen erakundeko arduradunek. Eta urtero bezala, tradizio handiko etxera bertaratu ziren ehunka kide eta lagunek gazteen dantza eta alaitasunez gozatzeko aukera izan zuten, trinketean zein eraikineko areto nagusian.
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Ekitaldiz josita dator abenduaren 9tik 11ra egingo den Berlingo 'Euskal Koreografoen 2. jaialdia'. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia. Aurten, jaialdiak euskal dantzari eta koreografoak biltzeaz gain, Edorta Jimenez eta Itxaro Borda idazleak, bertsolariak eta zinegileak ere bilduko ditu hiri alemaniarrera. "Dantza hazten ari da Euskal Herrian baina, tamalez, oso astiro, eta europar batazbestekotik oso urrun dago", azaldu dio Aristeguik EuskalKultura.com-i. "Berlinek tamaina honetako jaialdi bat egiteko baldintza egokiak eskaintzen ditu".
Gehiago irakurri...