euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugikorrentzako aplikazio batek Euskal Herriko jatetxeen gida interaktiboa eskaintzen du, ingelesez

2011/11/23

Aplikaziotik hartutako irudi bat Telefono mugikorrentzako etengabe sortzen ari diren aplikazioen artean badira Euskal Herriarekin harremana duten makinatxo bat. Horietako bat da "Basque Country: Cuisine and Culture" delakoa, ingelesez Euskal Herriko 200 bat jatetxeren berri ematen duen gida interaktiboa. Horrez gain, euskal hiztegi bat, menu deskodifikadorea eta pintxoen argazki sorta ere eskaintzen du gidak.

Gehiago irakurri...


Atzo abiatu zen 'Etxetik hurbil', Madrilgo euskaldunak euskaraz egiten hasi diren irratsaio berria

2011/11/22

'Etxetik hurbil' irratsaioa mundu osoan entzun daiteke Internet bidez Euskaraz eta Madrilen bizi den euskaldun talde batek egina. Horixe da "Etxetik hurbil" irratsaioaren aurkezpena, hitz gutxitan, Lander Arteaga zuzendariak azaldu digunez. Complutense Unibertsitateko Inforadio irratiaren baitan sortu da saio berri hau eta sarearen bidez mundu osoan entzun daiteke. Astelehenero helduko da "Etxetik hurbil" entzuleengana "Euskal Herritik urrun gauden euskaldunei gure musika eta kulturaren egunerokoa hurbiltzeko asmoz". Lehengo saioaren podcasta eskuragarri da jada sarean.

Gehiago irakurri...


Getxoko 'Simulacro' antzerki taldeak Argentinako Misiones probintzia bisitatuko du aste honetan

2011/11/22

'Sustraiak' antzezlana Misiones probintzian aurkeztuko da Hiru emanaldi emango dituzte Bizkaiko 'Simulacro' antzerki taldeko kideek Misiones probintzia argentinarrean azaroko azken asteburuan. Antzezlana eta hitzaldia biltzen dituen ikuskizuna Leandro N. Alem, San Ignacio eta Corpus Christi herri mesopotamiarretan aurkeztuko da azaroaren 24, 25 eta 26an. Hego Amerikako 2011ko bisitan eta Eusko Jaurlaritzak bultatzen dituen Bira Kulturalen baitan, 'Sustraiak' antzezlana jokatuko dute artista euskaldunek.

Gehiago irakurri...


Udazkeneko txapelketetako emaitzen berri dakar Caracaseko Eusko Etxeko Jazoera buletinak

2011/11/22

Eusko Etxea Gabonetarako atontzen, ezkerretik eskubira Mª Alejandra Ramírez, Oyane Arregui, Mª Isabel Ramírez, Naroa Sofía Arriaga, Mª Teresa Ballatori eta Adriana Lobascio (argazkia PJA) Caracasko Eusko Etxeak Jazoera berri buletinaren zazpigarren alea plazaratu du, aurrekoak bezala Pedro Javier Arriaga bazkidearen koordinazioa eta edizio lanari esker. Ale honetan Jazoerak Venezuelako ordezkariek azken hilabeteetan izan diren nazioarteko txapelketetan izan duten parte hartzearen berri dakar: Angelun jokatu zen Munduko Mus Txapelketan eta Guadalajaro Pilota Joko Panamerikarretan, hain zuzen. Buletinak Venezuelako euskaldunen historia ikertzen jarraitzen du eta, horrela, ale honek Cumanako Euskal Etxeari buruzko atal berri bat dakar, eta Josune Dorronsoro historialari eta argazkilaritza aditua gogoratzen du.

Gehiago irakurri...


'Euskara kultura da' lemapean aurkeztu zen Madrilen Euskal Liburutegiaren bilduma elebiduna

2011/11/21

Euskal Liburutegiko arduradunak Madrilen egin zuten aurkezpenean (argazkia Atenea) Madrilgo Atenea argitaletxeak urteak daramatza erdal hiztunei euskal literatura ezagutzeko bidea ematen, Euskal Liburutegia bilduma elebidunaren bitartez. Bildumak 25 izenburu biltzen ditu jada, eta hori ospatzeko eta ezagutzera emateko aurkezpena egin zen iragan asteazkenean Madrilgo Círculo de Bellas Artes aretoan. Bertan izan zen ere Juan Kruz Igerabide poeta, bilduman argitaratutako bere poema liburuei buruz hitzegiteko. Hurrengo egunean bigarren aurkezpen bat egin zen Madrilgo Euskal Etxean, eta abenduaren 15a arte ikusgai izango den erakusketa inauguratu zen.

Gehiago irakurri...


HABEk euskara klaseak emateko hitzarmena berritu du Bartzelonako Euskal Etxearekin

2011/11/21

Ezkerrean, Bartzelonako Euskal Etxeko lehendakariordea, Sara Galar; eta lehendakaria, Oihane Astui, hitzarmena sinatu ostean eskua ematen Lourdes Auzmendi Hizkuntz Politikarako sailburuordearekin; ondoan Iñaki Uribe, HABEko zuzendaria (argazkia HABE) Bartzelonan euskara ikasle dezente dira eta horietako 170 Euskal Etxearen ikastaroetan aritzen dira hizkuntza hobetzen. Iragan astean euskal elkarteko arduradunek HABErekin klase hauek emateko laguntza hitzarmenta berritu egin zuten eta 2011/2012 ikasturtean 2.100 eskola ordu emateko 22.000 eurotako laguntza eskuratuko dute. Hitzarmena sinatzen euskal etxean izan ziren Lurdes Auzmendi, Hizkuntz Politikarako sailburuordea, eta HABEko zuzendaria, Iñaki Uribe. Ondoren, bertako hainbat ikaslerekin elkartu zen Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta haien kezka, jakin-min eta asmoen berri izan zuen.

Gehiago irakurri...


'ETA osteko panorama politikoak itxaropen handia dakar' adierazi zuen Juan Mari Atutxak Rosarioko bisitan

2011/11/21

Rosario hirian ospatu zen EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean ospatu zen azaroaren 5ean EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena. Ospakizun egitarauari jarraituz, arratsaldeko 15:00etan Bilkura Orokorra burutu zen Zazpirak Bat Euskal Etxean. Ondoren, 19:00etan, lore eskaintza Sabino Arana Goiriren omenez eta 19:30tan Juan Mari Atutxak "Euskadi, Nación Europea" izeneko hitzaldia eskaini zuen euskal elkartean. Ekintzak Mendeurreneko Afariarekin bukatuko ziren. “Azken bolada honetan Euskadin bizi dugun egoera politiko berriak itxaropen handia dakar eta bide batez, hainbeste oinaze eta atsekabe atzean uzten ditu”, adierazi zuen bere mintzaldian Sabino Arana Fundazioko presidenteak.

Gehiago irakurri...


Siroka taldeak Europako hizkuntza gutxituen Liet jaialdian parte hartuko du asteburu honetan

2011/11/18

Siroka taldea Liet International 2011 jaialdian izango da asteburuan (argazkia Sirokataldea.com) Siroka talde euskalduna Udinen, Italiako Friuli eskualdean, izango da gaur, asteburuan zehar bertan egingo den Liet International jaialdian parte hartzeko prest. Jaialdi hau 'hizkuntza gutxituen Eurovision' bezala ezaguna da eta Europako 12 herrialdetako ordezkarik parte hartuko dute bertan. Euskaldunek 'Hi vascofona!' kantua aurkeztuko dute, Eskozia, Irlanda, Frisia, Asturias, Sami, Udmurtia, Ladinia eta beste hainbat naziotako ordezkarirekin lehian. Jaialdia larunbatean izango da eta zuzenean internet bidez ikusi ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Goizueta familiaren 4. Topaketa astebete barru egingo da Argentinan La Platako Villa Elisan

2011/11/18

Goizuetarren 3. Topaketan parte hartu zuten senitarteko batzuk (argazkia EncuentroGoizuetarra) Datorren asteko larunbatean, azaroaren 26ean, hitzordua dute La Platako Villa Elisan Juan Angel Goizueta y Gracia Mariezcurrena bikotearen ondorengoek, Goizuetarren 4. Famili Topaketan. Nafar senar-emazte hauek 1840ean Argentinara heldu ziren Pedro eta Manuel anaien birraiton-amonak izan ziren. Euren ondorengoek azken urteetan familiaren zuhaitz genealogikoa osatu dute, Argentinara eta Estatu Batuetara zabaltzen diren adarrak harremanetan jarriz. Villa Elisan aurrez aurre topatuko dira eta munduko beste Goizueta deituradun guztiei bertara edo Facebook-eko famili-orrira biltzeko gonbitea egiten diete.

Gehiago irakurri...


'Agur eta Rosariora arte', bazkari erraldoi batekin bukatu zen igandean Necocheako euskal astea (eta IV)

2011/11/18

Igande goizeko dantzak: Euskal Asteko irudi politenetako bat (argazkia EuskalKultura.com) Urte osoa itxaron behar eta gero ziztu bizian pasatzen da Euskal Astea. Izan ere, epea laburra egiten zaigu nahi dugun guztia egiteko: dantzatu, kirola egin, abestu eta lagunekin elkartzeko, batzuk aipatzearren. Hala ere azaroaren 7tik 13ra gauza hauek eta euskal sentimendua adierazten dituzten beste hainbat ekintzetan hartu zuten parte Necocheara bildu zirenek. Baina “agur” esateko momentua ere heldu zen eta bederatziehun bat lagunentzako bazkari batekin itxi zen 2011ko Euskal Astea. Igande goizean, meza ospatu zen Karmen parrokian eta ondoren enparantzako dantzek gorri, zuri eta berdez jantzi zituzten hiriko kaleak. Bazkarian zehar, berriz, lehiaketetako sariak banatu ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia