2012/06/06

Iragan larunbat eta igandean Erromako Associazione Culturale Euskara eta Upter unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Saila Ostana Sarien hirugarren edizioan izan dira. Okzitaniako Chambra d'Oc elkarteak antolatzen ditu sari hauek eta urtero Europako hizkuntza gutxituetan idatziriko lan bat nabarmentzen dute. Aurten iazko saria irabazi zuen Harkaitz Canoren "Belarraren ahoa" (Filo d'erba) liburuaren okzitanierazko bertsioa aurkeztu dute eta ACEk bertan egon nahi izan du.
Gehiago irakurri...
2012/06/06

Bi hitzaldi eman zituzten hurrenez-hurren Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila historialari euskaldunek La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), Argentinan, goi-ikastetxe horretako Irlandar Pentsamendu eta Kulturaren Katedra Libreak eta Etxepare Institutuko Irakurletzak antolaturik. Jon Ander Ramosek Argentinara emigratutako Mendizabal Gorostizu familiaren gutunetan euskararen presentzia aztertu zuen eta Oscar Alvarez Gilak, berriz, Hollywood-ek Estatu Batuetako euskal immigranteei emandako tratamentua hartu zuen hizpide.
Gehiago irakurri...
2012/06/06

Adalberto ‘Potxolo’ Loyolaren heriotzaren bosgarren urtemugaren baitan, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko kideek ‘Txistulariaren Eguna’ ospatu zuten joan den maiatzaren 26an. Lagun arteko afarian, esker oneko hitzak esan zituzten euskal etxeko arduradunek musikari hauen ekarpena gailentzeko. Horretaz gain, oroigarriak eskuratu zizkieten etxeko gaur egungo txistulariei baita jadanik ez daudenen ondorengoei ere. Maiatzaren 26ko elkarretaratzearen aurretik, maiatzaren 15ean hain zuzen, ekimen berezi bat egin zen elkartearen panteoian. Euskaldunak Denak Bat-eko komunikazio arduradunek jakinarazi dute, bestalde, euskal etxeak bultzatzen dituen ohiko ekintza guztiak arrakastaz gauzatzen ari direla, tartean euskara eta dantza klaseak eta ‘Ipuinaren Ordua’ programa.
Gehiago irakurri...
2012/06/05

Euskal etxeetan dekanoa den Buenos Airesko Laurak Bat-ek Urteko Batzar Nagusia egin eta bertan aztertutako gaien artean Zuzendaritza Batzordea berritzea egonik, agintealdi berrian elkartea gobernatuko duen buruzagitza hautatu zuen, Arantxa Anitua lehendakariarekin arituko direlarik batzordekide Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Miren Arozarena, idazkari; Maria Antonia Barquin, idazkariorde; Eduardo Lizaso, diruzain; eta Maite Anitua, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2012/06/05

Erroman, bada eskola publiko bat, non urtero ikasle talde batek --familiaz edo bestela ere Euskal Herriarekin harremanik ez daukaten gaztetxoak dira-- euskara, musika eta irudimena batera lantzen duen. Euskanta izena du proiektuak eta hiriburu italiarreko 'Associazione Culturale Euskara' delakoaren eskutik dator. Euskanta 2012 gaur aurkeztuko da Erromako Manetti eskola publikoan. Ikasleek kantuak italieraz idatzi eta euskaratu egiten dizkiete eta, euskara jolastzat hartuta, musika gehitu eta kantatu egiten dute. Hau guztia grabatu eta ikasleek euren lehenengo Cda lortzen dute, euren emaitzekin. Orain, emaitzok internetez entzun eta jaisteko aukera daukazu.
Gehiago irakurri...
2012/06/05

Kaliforniako Stanford unibertsitate ospetsuko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar; hala nola, hitzaldiak, bertso-saioak eta, azkena, txalaparta tailer bat. Iñaki Lopez de Luzuriaga irakurlea, txalapartaria bera, izan da musika lantegian irakasle. Ekimen honekin txalapartaren taupadak unibertsitatearen kanpusaren bihotzera eraman zituen iragan maiatzaren 24ean; bertatik pasatzen ziren ikasle, irakasle zein bisitariei euskal musika tresna berezi hau jotzeko aukera emanez.
Gehiago irakurri...
2012/06/04

Jaurlaritzak Ameriketan dituen Euskadiren hiru Ordezkariak, esan nahi baita Ana Urchueguia (Txile eta Peru), Elvira Kortajarena (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) eta Iñaki Martinez (Kolonbia, Venezuela eta Ertamerika) Legebiltzarrera deituak daude bihar goizean, hurrenez hurren Txileko Santiago, Buenos Aires eta Bogotan egoitza duten euren Ordezkaritzen jardunaren berri eman dezaten Legebiltzarreko Europako Gaiuetarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean. Saioa zuzenean segitu ahal izango da goizeko hamarretatik aurrera internetez Irekiaren eta Legebiltzarraren webguneen bidez.
Gehiago irakurri...
2012/06/04

Ekainaren 1ean argitaratu berria da "Para Dummies" argitaletxearen azken gidaliburu azkarra. Lan honek Euskal Herrira datozen gaztelaniadunentzat edo bertan bizirik oraindik euskara jakin ez eta apur bat ikasi nahi dutenentzat egunerokotasunean erabilgarri diren esaldiak, hitzak eta datuak jasotzen ditu. Jean Baptiste Coyosek eta Jasone Salaberriak 2009an frantses hiztunentzat idatzi zuten "Le Basque pour les Nuls" (Euskara zozoentzat) liburuaren itzulpena da. Frantsez edizioak harrera ona izan zuen. Liburua 9.95 eurotan saltzen da.
Gehiago irakurri...
2012/06/04

Museoen Nazioarteko Egunaren baitan, Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko irakasle talde bat Buenos Aires probintziako San Nicolas hirira bidaiatu zen hitzaldi saila bat ematera. Herriko Museo eta Artxibo Historikoak, Udako Euskal Unibertsitateak (UVV, Universidad Vasca de Verano) eta bertoko Euskal Etxeak antolaturik, adituak 1852.ean sinatu zen San Nicolaseko Hitzarmenaz eta akordio honetan euskaldunek izan zuten eraginaz mintzatu ziren. Hitzaldiak bukatuta, Euskal Etxeko ‘Sukaldariak’ talde gastronomikoak afaria eskaini zien gonbidatuei euskal erakundearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2012/06/04

Teknologia berrien garaian urrats berri bat eman du Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak herri bakoitzeko euskal etxeetatik gero eta hurbilago izateko. Bideo konferentzia zikloak helburu asko ditu; euskal gizataldearekiko komunikazioa errazteaz gain, euskal erakundeen eguneroko jarduneko parte izatea, gazteak euskal etxeetara gerturatzea eta etxeetako kideen artean teknologia berriei buruzko interesa piztea. “Olavarriako Gure Etxe Maitea izan zen komunikazio bide hau estreinatzeko lehenengo euskal etxea hiri honetako euskaldunek engaiamendu handia erakutsi dutelako galtzear zegoen erakundea berreskuratzean”, azaldu dute Ordezkaritzatik.
Gehiago irakurri...