2012/06/21

Heldu da jada geurera Jazoera albistari digitalaren azken alea, hamabosgarrena. Caracasko Eusko Etxearen buletina da Jazoera, baina Venezuelako euskal komunitate osora ari da zabaltzen eta gero eta irakurle gehiago ditu. Hori dela eta, azken ale honetan Eusko Etxeako datozen hileetako egutegia ez ezik, Caraboboko euskal etxearena eta Puerto La Cruzeko euskal elkartearena ere agertzen dira. Zorionak Jazoerari Venezuelako euskaldunen artean izaten ari den harrera onagatik eta baita ere Puerto La Cruzeko euskal etxeari, azkenaldian ekitaldiak berrindartzen ari delako!
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Mar del Platan, Buenos Aires probintzia argentinarreko kostaldean, Denak Bat Euskal Etxeko Urteko Ohiko Batzar Nagusiak araudiaren araberako kargu berrikuntzari ekin dio, Miguel Angel Valencia hautatuz Jose Martin Azarlozari lekukoa hartzeko erakundeko lehendakari legez, batzordekide direlarik baita ere Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehen; Pedro Maria Plazaola, lehendakariorde bigarren; Gustavo Elichiribehety, idazkari; Maria Luz Vicente, idazkariorde; Patxi Valencia, diruzain; eta Juan Gonzalez, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Sarri heltzen dira EuskalKultura.com-era irakurleen mezuak arbasoei buruzko informazioa eskatuz. Tamalez, denbora eta baliabide ezagatik gure erredakzio taldeak ezin ditu horrelako eskariak erantzun, baina bai azpimarratu, orain, teknologia berriei esker, bilaketa genealogiko hori munduko edozein lekutik norberak egin dezakeela. Dokuklik bilatzaileak Euskal Autonomi Erkidegoko 500 artxiboko fondoak biltzen ditu eta sarean jartzen ditu eskuragarri. Orotara 6 milioi dokumentu dira, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Bertan arbasoen berri bilatu nahi? Jarraian azaltzen dugu nola.
Gehiago irakurri...
2012/06/20

Urtero burutzen dute Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxekoek euskal zine ziklo bat. Zinemaldia ez da, ordea, Argentina iparraldeko Misiones probintziako hiriburuko euskaldunek aurrera daramaten ekintza bakarra. Euren esku dauden baliabideak oro zinez baliaturik ahalik eta proposamen gehien eskaintzen diote euren komunitateari, tartean aipatutako zikloa, lagunen arteko bazkariak, euskara topaketak eta, gazteei begira, areto futbola praktikatzeko aukera, konparazio. “Guk ez dugu egoitzarik eta hori oztopo handia bilaka daiteke ekintzak antolatzekoan. Hala ere, gogor saiatzen gara elkarretaratzeak maiz gauzatzen, gure arteko loturak indartzeko”, adierazi dio erakundeko lehendakari Carmen Sarasolak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/06/19

Euskal olerkaritzak tartea izango du aurten ere Kolonbian eta Hego Amerika osoan egiten den poesia jaialdirik garrantzitsuenetako batean: Medellingoan. Larunbatean hasi eta datorren ekainaren 30a arte poesiak hartuko ditu hiri kolonbiarreko kale eta plazak, 42 estatuko 73 poeten emanaldiei esker. Talde horren parte izango dira bi euskal poeta: Jose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua. Iaz Kirmen Uribe ondarroarra izan zen euskal ordezkaria jaialdian.
Gehiago irakurri...
2012/06/19

Asunciongo Jasone Euskal Etxea partaide gonbidatu, omenaldia egingo zaio datorren larunbatean Misiones departamentu paraguaitarreko San Juan Bautista hiriburuan Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari. Gipuzkoako Leintz Gatzagan jaiotako gipuzkoar honi eta bere emazte Brigida Zubia Erostarbe-ri egozten zaie San Juan eta Misiones-en herrikoiena, ezagunena eta bertakoena den plateraren sorrera, batiburrillo-a. Euskal Etxeak autobusa antolatu du, Asunciondik bertara joan nahi duten guztiek hala egin ahal izan dezaten.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Mexikon, Cancungo Kukulcan ikastetxeko ikasle talde batek bat egin du joan den astean Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Picassoren 'Guernica'ren replika den murala margotu du eskolako jardun gisa, 1937an Bizkaiko herri horretan gertatutakoa azaldu zaielarik eta guztiaren emaitza gisa bonbardaketa kari sarraskiaren eta gerlen salaketa gisa historiaratu den obra geratu delarik horma gainean, joan den ostiralean 'inauguratuta'.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Euskara eta Euskal Kultura irakurletza programaren barruan, Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle hautatzeko deialdia egin berri du. Irakurle hauek ondoko unibertsitateetan ariko dira: bi Alemanian, Leipzig eta Freie (Berlin) unibertsitateetan, beste bat Italian, Veneziako Ca’ Foscari eta Bolognako Alma Mater Studiorum unibertsitateetan, eta azken bat Erresuma Batuko Birminghameko Unibertsitatean. Eskabideak aurkezteko uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Aurreko esperientzien arrakastak bultzaturik Paella Lehiaketaren edizio berri bat gauzatu zuten La Platako Euzko Etxea-ko lagunek joan den ekainaren 8an. Erakundeko berrehun bat kide bildu ziren etxeko Toki Alai aretora, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayo Lazcano sukaldariek osatu epaimahaiaren erabakia itxarotera. Andreen Taldeak eskuratu zuen lehenengo saria. “Hala ere, esan beharra dago guztiak zeudela gustagarriak. Izan ere, guztiak bukatu ziren”, azaltzen dute antolatzaileek. Beste alde batetik, eta artikulu honen bidez, euskal etxeak ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren emaitzen berri eman nahi du.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

“Euskaldunen hizkuntza betidanik egon da Buenos Airesko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxearen bihotzean. Erakundearen estatutuetara jotzen badugu, ikusiko dugu elkartea sortu zen urte berean euskaratu zituztela; garai hartan kide guztiak ziren euskaradunak eta izena emateko formularioak frantsesez zein euskaraz bete zitezkeen”, azaltzen du erakundeko idazkaria den Norma Rios-ek. Orain sustrai horietara bueltatzeko aukera bideratu dute Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta lagunek. Uztailaren 3an euskara eta kulturari buruzko klaseak hasiko dira Moreno kaleko instituzioan, Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta irakaslearen ardurapean. Bi orduz astean behin izango dira eskolak, musu truke, eta “hizkuntzaren bidez, bizi bizirik dagoen herri baten kultura ezagutzea” dute helburu.
Gehiago irakurri...