2012/06/26

Joko Olinpikoen bezperan instalazio eta azpiegitura berriak ari dira inauguratzen Londresen etengabe eta hiriak giro berezia du egunotan. Irekiera horien guztien artean, hilaren hasieran euskal komunitateak adi-adi jarraitu zuen bat ere gertatu zen: Donostia jatetxearena. Ardo inportazioaren bitartez euskal gastronomiaz maitemindu zen bikote batek zuzentzen du jantokia eta Euskal Herriaren zati bat ekarri du Ingalaterrako hiriburura. Jatetxeko sukaldari burua Donostiako A Fuego Negro eta Urepel jatetxeetan trebatu da, eta arrakasta gehien izaten ari den platera ez zenukete asmatuko: bakailaoa pil-pil erara!
Gehiago irakurri...
2012/06/26

Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-en, bertako euskaldunek eta euren lagunek, herriko Udala ere lagun, tokiko euskal elkartea sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuten joan den igandean, ospatu ere herriaren fundatzailearen izena daraman Club Altube delakoan, eta oñatiar haren biloba ere, adinekoa bera, bertan zela, Udaleko Kultura zuzendariarekin eta beste hainbat lagunekin batera. Gipuzkoako Oñatirekin senidetuta dagoen herri honetan eginiko ekitaldiko berri bildu dugu Noticias Paceñas egunkaritik jasota.
Gehiago irakurri...
2012/06/25

ETBn uztailean hasiko den saio batean aurkezleari sostengua emanez parte hartzaile aritzeko Diasporako gazte gizonezko baten bila ari da Euskal Telebista. Estatu Batuetakoa edo beste herrialde batekoa izan daiteke eta eskatzen zaion bakarra euskara maila onargarria eta kameraren aurrean natural agertzea da, uztail-abuztua Euskal Herrian pasatzeko prest egotearekin batera. Hautatutakoa, baldintza beretan dauden biko talde batekin hasiko da, horietako bat Rocio Basterra euskaldun argentinarra. Bai, gure irakurleek dagoeneko ezagutzen duten Rocio irakasle, euskaltzale eta pilotaria, uda honetako ETBko izarra bilakatzekotan da.
Gehiago irakurri...
2012/06/25

Inoiz baino biziago dago Olavarriako euskal etxe argentinarra. 2010ean bertako euskaldun talde batek erakundea berreskuratzea erabaki zuenetik, ekintzak ez dira gutxi Gure Etxe Maitea-ren egutegian. Egun hauetan, uztailaren 1era arte, ‘Euskal Aztarna Argentinan’ erakusketa ikusgai egongo da euskal etxeko egoitzan. Horrekin batera, janari salmenta aktibatu du Gure Etxe Maitea-k. “Oso aukera ona da jendearentzat, eramateko eta jateko prest saltzen dugulako. Eta guretzat diru-sarrerak eskuratzeko bide bat da; gauza anitz egin behar ditugu oraindik etxea dotoretzeko eta horrek dirua eskatzen du”, adierazi dio Susana Mendizabal etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i. Hurrengo salmenta uztailaren 9an izango da eta menua, lokroa.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria San Frantziskoko Basque Cultural Center-en izan zen asteartean eta Lehendakari Agirre Center (LAC) egitasmoaren berri eman zuen. Nazioarteko unibertsitate eta politika ikerketa zentro entzutetsuek sustatzen dute proiektu hau, tartean New Yorkeko Columbia Unibertsitatea eta George Mason Unibertsitatea. bertan iragarri zenez. Zentroaren helburua da Euskal Herriak zenbait arloetan erdietsi dituen lorpenak ezagutzera ematea eta horiek lortzeko erabilitako estrategiak nazioarteko komunitatearekin partekatzea. Etzi igandea Ibarretxe New Yorken izango da eta hiriko Eusko Etxean aurkeztuko du LAC.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat New Yorken izango da datorren astelehenean, Etxebizitza sailburua Iñaki Arriola eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia buru, 'United Nations Public Service Awars' delako saria eskuratzeko. Nazio Batuen sari honek Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak bultzaturiko "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" partaidetza proiektua aintzatetsi du. Sari hau, zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen zaion nazioarteko aintzatespenik garrantzitsuena da, adierazi dute euskal exekutibotik.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Bernardo Atxagak Oxfordeko Unibertsitateko XV. Forum of Iberian Studies deitu jardunaldiak zabaldu zituen joan den asteazkenean, Euskal Herriaz eta euskarari eta euskal literaturari buruz egindako zenbait gogoetez eskaini zuen hitzaldiaz. Edmund Williamson katedradunak aurkeztu zuen Atxaga; euskal idazlearen nazioarteko ibilbidea eta Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura foro honetan lehen aldiz egon daitezen egindako ahalegina goraipatu zituen, Institutu horretako Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregi bertan zela, ekitaldian partaide erakundearen ordezkari eta aldi berean euskal literaturan katedradun eta aditu gisa.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Erakundearekiko duen engaiamendua saritzeko, Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxea, Buenos Aires probintzian, Bazkidearen Eguna hasi zen ospatzen joan den urtean. Xedea “proiektuak sortzen eta ametsak errealitate bihurtzen dituzten emakume eta gizonei” omenaldi txiki bat egitea da, eurak baitira, euskal etxeko arduradunen esanetan , “erakundearen oinarria eta bihotza”. Bi ekintza antolatu dituzte pehuajotarrek aurtengo Bazkidearen eguna ospatzeko. Alde batetik, Magdalena Mignaburuk sortutako ‘Gure Arropa’ deitu erakusketa. Bestetik, uztailean burutuko duen esker oneko bazkari handi bat.
Gehiago irakurri...
2012/06/21

"Ils ont fait les Amériques" du izena Bordeleko Unibertsitatetik datorkigun liburu honek, Mundu Berrira Liverpool, La Rochelle, Bordele, Pasaia edo Kadiz bezalako protuetatik Ameriketara abiatutako emigrazioa eta fenomeno honi buruzko zenbait alderdi aztertuz. Ia hogeitamar ikertzaileren eskutik, beste hainbeste artikulu biltzen dira orriotara, horien artean Jon Ander Ramos eta Beñat Çuburu-Ithorotz amerikanista euskaldunen bi, Habanako 'Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia' elkartearen Iparraldeko partaideen gaia eta Hazparnetik Hego Ameriketara abiatu ziren larrugile eta zapetagileen gai aztertzen dituzten bi, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2012/06/21

'Buenos Aires celebra' edo 'Buenos Airesek ospatzen du' delako hitzordua, Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalak bultzatzen duen erakustaldi hau hilero burutzen da, eta azken hiru urte hauetan 25 herrialdek izan dute euren kultura Rio de la Platako biztanleengana hurbiltzeko aukera. Iazko egitarauan euskaldunek ere izan zuten euren tokia eta abuztuaren 28an milaka lagun bildu ziren Buenos Aires bihotzean euskal nortasuna dastatu eta gure kulturaz loriatzera. Laurak Bat euskal etxea antolatzaile, paregabeko eskarmentu hori aurten ere bizi ahal izango da. Hitzordua, abuztuaren 26an, igandean. Aukera baduzu, ez zazu gal!
Gehiago irakurri...