euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baietz eta Txotx taldeetako kideek Cordobako Gerorak antolatutako bazkaria alaitu zuten euren artearekin

2012/07/09

Gerora Elkarteak burututako bazkariaren irudiak (aragzkiakEE) Ehun bat lagun bildu ziren uztailaren 1ean Cordoba hiriburuko Gerora elkarteak egindako elkarretaratzean. Etxekoek prestatu zuten bazkariko menua eta etxeko ‘Geroraren Lagunen taldea’ delakoa arduratu zen antolakuntzaz. Bazkarian, urtean zehar euskal elkartean garatzen diren ekintzen emaitzak erakutsi ziren, hala nola dantzak, kantuak eta musika. Aldi berean, Gerorako arduradunek jakinarazi dute 2012ko proiektuekin jarraitzen dutela, eta nobedade pare bat iragarri dituzte datorren hilabeterako.

Gehiago irakurri...


NABOk bere 2012ko Batzar Nagusia egingo du gaur Elkon, 49. Basque National Festival hasten dela

2012/07/06

NABOko lehendakari Valerie Arrechea (argazkia EuskalKultura.com) Sanferminen hasiera eguna gaur, baita Estatu Batuetan ere, Nevadako Elko herrian NABOk gaur egingo baitu bertan 2012ko bere Batzar Nagusia, non eta sanferminei loturiko tradizioa duen Elkon, egiazko zezenak --gazteak- dituen entzierro moduko ekitaldia baitaukate duela urte batzuetatik hemen tradizio, bestela ere aurten 49. ediziora iritsi den 'Basque National Festival' izena hartzen duen urteroko euskal-amerikar elkarretaratze honetan (ikus egitaraua). NABOk aipagai hartuko ditu, besteak beste, orain arte erakundeko 'sustatzaile' kargua libre geratzea, 2006an posizioa sortu zenetik John Ysursak bete ostean; iazko ekimen- eta ekonomi-balantzea; eta presidente kargua hautatzea; igandean NABOko 'Bizi Emankorra' saria Mary Gaztambide eta Anita Anacabe Franzoiari ematearekin batera. Elkon izango dira Lourdes Auzmendi Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; eta Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya.

Gehiago irakurri...


Entzierroa, euskal dantzak, musika, txistorra, pilota... Elkon gaur hasiko den 'Basque National Festival'en

2012/07/06

Elkoko 'Basque National Festival'en 49. edizio honetako afixa Guztia prest dago Nevadako Elkon gaur arratsaldean bertako euskal jaiari --hemen 'Basque National Festival' deitzen diotenari-- hasiera emateko. Aurretik, goizean, NABO bere Batzar Nagusia ari da egiten herriko ikastetxe batean, eta eguerdiz NABOko haurrek haurren mus txapelketa nazionala egingo dute. Seietan, ostera, festa hasiko da, Elkoko euskal festa, jende asko urte osoan noiz iritsiko zain euki duena bertako ekimen tradizionala; eta hasi ere, entzierro batekin eta euskal kirolari eta dantzarien emanaldiekin hasiko da. Larunbatean, euskal festa lehertuko da, rodeoen lekuan, musika, janaria, pilota partidak herriko frontoiean eta txistorra / odolki / tripota / lukainka / txorizo txapelketa bati ere ekingo zaio, eguna dantzaldi euskal-amerikar batekin bukatzeko. Igandean, berriz, euskal meza, piknika parkean eta emanaldi eta erakustaldi gehiago, tartean, esaterako, AEB Mendebaldean famatuak diren irritzi eta jota/fandango lehiaketak. Come and Basque up!

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat Uruguaiko euskal etxeekin bilduko da Montevideon

2012/07/06

Martin Garitano diputatu nagusia izango da ordezkaritzaren buru Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano, Uruguaiko euskal etxeen ordezkariekin bilduko da datorren astean Montevideon. Aldundiak Uruguaira bidaia egingo du igandean, Gipuzkoako zenbait enpresen ordezkariekin batera, herrialde horretan negozio aukerak bilatzeko helburuarekin. Gipuzkoako hogei bat enpresek parte hartzen dute bidaian, eta Garitanorekin batera Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu Jon Peli Uriguenek ere parte hartuko du ordezkaritzan. Bilera ziurrenik asteazkenean izango da, Aldundiko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.

Gehiago irakurri...


Iruñeko txupinazoarekin hasiko dira Diasporako San Ferminak ere, Londresetik Quebec-eraino

2012/07/06

Aurten ere Iruñeko Udalatxearen plaza jendez lepo izango da txupinazoa zuzenean bizitzeko Mundu osoko milaka begi izango ditu so gaur Iruñeko Udaletxearen plazak, San Fermin jaiari hasiera emango dion txupinazoaren zain. Diasporan ere asko dira egun honen zain irrikaz izan diren Diasporako euskaldunak, euskal etxe askotan jai hau urteko garrantzitsuenetakoa baita. Londresen eta Venezuelako Caracasen eta Carabobon, adibidez, entzierroak ere egiten dituzte, izan bigantxekin edo izan gezurrezko zezenekin. Atzo El Salvadorreko eta munduko nafar etxeetako hitzorduen berri eman genuen; gaur Argentinako eta munduko euskal etxeen jaiak aipatzen ditugu. Gora San Fermin!

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeek bat egingo dute asteburu honetan ‘Gora San Fermin’ ohiu tradizionalarekin

2012/07/06

La Platako 2007ko Sanferminetako ospakizuna (argazkiaEE) Iruñeko txupinazoa eta festaren alaitasuna Diasporaraino ailegatzen ari dira eta gaurtik hasita asteburu osora luzatuko dira. Nahiz eta Iruñetik milaka kilometrora egon, jai giroa ez da, ez horixe, batere ahulduta iritsiko Argentinako euskal etxeetara. Are gehiago, erakunde askotan eten bat egingo da eguneroko ekintzetan Nafarroako hiriburuko jaiarekin bat egiteko. Artikulu honetan, EuskalKultura.com-era heldu diren Diasporako proposamenak bildu ditugu. Beraz, jantzi zapi gorria eta hurbil zaitez zure herriko euskal etxera San Ferminak ospatzera!

Gehiago irakurri...


‘Euskaldunak Argentinan’ argazki lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatzen du Rosarioko Zazpirak Bat-ek

2012/07/06

'Euskaldunak Argentinan' argazki lehiaketaren afixa Diseinatzaile eta artisten ahalegin eta lana saritu eta irudi euskal argentinarrak sustatzeko asmoarekin argazki lehiaketa bat jarri du abian Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak. Lanak banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira eta gaia euskal kutsua Argentinan, esan nahi baita Argentinako ohituretan, lan arloan, kiroletan eta aisialdian nola islatzen den izango da. Irabazleei dagokienez, lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak lortzen dituztenek esku diruko saria jasoko dute eta Rosarioko Udaletxeak antolatutako erakusketa batean parte hartzeko ohorea. Lanak Rosarioko Argazki Lagunartearen egoitzara bidali behar dira – Urquiza kaleko 2124. zenbakira – eta aurkezteko epea 2012ko abuztuaren 31an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mateo Franzoia euskal-amerikarra da "Yes we jai!" (ETB) telebista saioaren Diasporako hirugarren aurkezlea

2012/07/05

Mateo Franzoia gazte elkotarra "Yes we jai!" programan ariko da aurtengo uztailean eta abuztuan Mateo Franzoia elkotarra asteburu honetan bertan batuko zaio "Yes we jai!" ETBko telebista saioa grabatzen ari den taldeari. Programak Euskal Herriko jaiak erakutsiko ditu eta herririk herri ibiliko dira giroaz gozatzen Mateo eta berarekin batera saioa aurkezten duten beste Diasporako bi euskaldunak: Rocio Basterra argentinarra eta Sonia Kolazcek poloniarra. Mateo Nevadako Elko herrikoa da eta bere familia oso ezaguna da euskal komunitatean. Bere ama, Anita Anacabe, erreferentzia da herriko eta ABEetako euskal munduan. Egunotan Sanferminak ospatuko dituzte Elkon, baina aurtegoan Mateok zuzenean ezagutu ahalko ditu Iruñean zein Lesakan.

Gehiago irakurri...


Zapi gorriak, paellak eta txupinazoak prest Diasporako Nafar Etxeetan 2012ko Sanferminak ospatzeko

2012/07/05

Bolivar-ko Nafarroako Etxeko dantzariak 2009ko Sanferminetan (argazkiaNE) Egun bakarra baino ez da falta munduan zehar ezagunenetakoa den gure jai hau has dadin Nafarroako hiriburuan. Eta urtero bezala, Diasporako nafar etxeek ere biziaraziko dute San Fermin giroa, tokian tokiko ohitura edo ñabardurei segituz. Bihar hasita eta uztailaren 15era arte, mota askotako ekintzak burutuko dira Argentinako Buenos Aires, Mar del Plata, Bolívar, Rosario eta Mendozako nafar etxeetan, baita Txileko Santiagokoan ere. Artikulu honetara Hego Ameriketako Nafar Etxeen ospakizunen egitaraua bildu du EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


El Salvadorreko Euskal Etxeak San Fermin ospatuko du, txupinazoa, 'poteo-txistu'a eta arropa zurigorriez

2012/07/05

San Salvador-ko Euskal Etxeak antolatu duen San Fermin jai afixa Jende asko dabil aste honetan munduan Iruñera begira, San Fermin kari. Baita El Salvadorren ere, errepublika ertamerikarreko hiriburuko euskal etxeak gure festarik oihartzuntsuena ospatuko baitu aurten lehenengoz, datorren larunbatean, uztailaren 7an. Ez dira falta izango txupinazoaren bertako bertsio berezia, jantzi zurigorriak eta musika eta izpiritu sanferminzalea, ezta bertsoak eta 'poteo-txistu' delako ekimen bat ere, kantu tradizionalak lagun. Deia Santa Teclarako da, arratsaldeko lau t'erdietan, ondoren euskal etxera pasa eta txistorra ere izango duen afariaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia