euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2012ko Sanferminetako jai giroa bizi bizia heldu da Argentinako euskal eta nafar etxeetaraino

2012/07/12

Sanferminetako txupinazoa bota ondoren,Tres Arroyoseko Hiru Erreka euskal etxeko neskek herriko plazan egin zuten dantza (argazkiaEE) Teknologia berriei esker, zuzenean eta minutuz minutu jarrai daitezke gaur egun Sanferminak munduko bazter guztietatik. Baina segimendu soil hori ez da nahikoa Diasporako euskal eta nafar etxeetako lagunentzat eta ospakizun propioak antolatzen dituzte San Fermin jaietan murgildu eta festa ahalik eta bizien biziarazteko, Nafarroako patroiaren omenezko jaiaren izpirituari eutsiz baina beti ere tokian tokiko estilo edo ñabardurei segituz. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, gure erredakziora heldu diren Argentinako Sanfermin ospakizunetako batzuen laburpen eta irudiak.

Gehiago irakurri...


'Basque Culinary Center' Mexikon aurkeztu da, bertan lankidetzak bildu eta kolaborazioak moldatzeko

2012/07/11

Basque Culinary Center-en (BCC) aurkezpena Mexiko hiriburuko Biko jatetxe ospetsuan egin zen, bertako Bruno Oteiza eta Mikel Alonso euskal chef-ak anfitrioi Donostian egoitza duen 'Basque Culinary Center' Sukaldaritza Fakultutateko arduradunak Mexikon izan dira eta mexikar hiriburuan aurkeztu dituzte gastronomia alorreko ekimen berritzaile eta innobatzaile honen errealitatea, planak eta asmoak, hain zuzen ere munduan gastronomia alorrean lehen mailako sukaldaritzaren ospea daukan herrialde honetako sukaldaritza eremuko profesional, sukaldari eta adituen aurrean. Izan ere, ekarpen eta lankidetza mexikar zabalagoa nahiko luke BCCek bere baitan eta halaxe esan zuten azteken hiriburuko Biko jatetxe euskaldunean joan den ostiralean egindako ekitaldian Jose Mari Aizega BCCko zuzendariak, jatetxeko Bruno Oteiza eta Mikel Alonso chef euskaldunak anfitrioi egindako aurkezpenean.

Gehiago irakurri...


Auzmendi Kultura sailburuordeak gaur amaituko du DFn AEBetara eta Mexikora egiten ari den bidaia

2012/07/11

Lourdes Auzmendi artxiboko irudi batean (argazkia Zaldi Ero) Lourdes Auzmendi igandean iritsi zen Mexiko hiriburura Nevadako Elko herritik, Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioak bertan egindako Biltzar Nagusiaren aurrean mintzatu eta 'Elko National Basque Festival' delako euskal elkarretaratzean parte hartu ondotik. Hiriburu mexikarrean sailburuak zenbait kontaktu eta bilera izan ditu erakundeekin eta hizkuntza indigenez arduratzen diren politikari, teknikari eta ikertzaileekin, mintzatu delarik, besteak beste Antropolgia eta Historiako Eskola Nazionalean eta bilduz, baita ere Mexikoko Euskal Etxeko eta komunitateko ordezkariekin eta Emprebask-ekoekin. Julian Celaya, Jaurlaritzako Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria lagun izan du Auzmendik Elkon zein Mexikon.

Gehiago irakurri...


Aitor Inarra, San Frantziskoko BCCko euskara irakaslea, Nicole Kidmanen pelikula batean aktore

2012/07/11

Aitor Inarra "Hemingway & Gellhorn" filmerako "Leon Felipe" euskaldunaren paperean karakterizatua Orain dela zazpi urte Estatu Batuetara etortzeko erabakia hartu zuenean, Aitor Inarra donostiarrak ezin zuen imajinatu non bukatuko zuen: euskara irakasle eta aktore Nicole Kidman bezalako izar baten ondoan. Euskal Herritik "atsedena" hartzeko asmoarekin emigratu zuen Inarrak baina, urteak igaro eta herrimina sentitzen hasi zenean, San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko euskara irakasle lanean buru-belarri engaiatu zen. Euskal elkartearen bidez heldu zitzaion zineman aritzeko lehen aukera: iragan maiatzean HBO kateak estreinatu zuen "Hemingway & Gellhorn" filmean Nicole Kidman eta Clive Owen-ekin aritu da.

Gehiago irakurri...


Iruñean Sanferminetan bor-bor, Argentinako euskal etxe batzuetan astebururako luzatu dute deia

2012/07/11

El grupo Ekin Dantzari Taldea de Buenos Aires participará en la convocatoria de San Fermín que ha organizado Eusketxe de la capital porteña para este próximo sábado (argazkiaEE) Alaitasun eta atxikimendu handiz bertakotzen dira Euskal Herriko jaiak gure diasporan eta hori dela eta hiri eta herri askotako euskal zein nafar etxeak gorriz eta zuriz jantzi ziren joan den asteburuan. Beste kasu batzuetan, astebete atzeratu da deia eta datozen larunbat eta igandean, 14 eta 15ean egingo da, ahalik eta jende gehien biltzeko asmoz. San Fermin dela-eta antolatutako hitzaldi eta afariarekin batera, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak arte erakusketa bat inauguratuko du bere egoitzan. Ayacuchoko Eusko Odola euskal etxeak, berriz, meza eta bazkari batekin ospatuko du nafar jai ospetsua. Hona bi erakundeen gonbidapenak.

Gehiago irakurri...


Mary Gaztambidek eta Anita Anacabek jaso zuten Bizi Emankorra saria Elkoko 49. Basque Festival-en

2012/07/10

2012ko NABOren Bizi Emankorra bi pertsona oso esanguratsuk jaso dute: Salt Lake Cityko Mary Gaztambidek eta Elko bertako Anita Anacabe Franzoiak. Argazkian, NABOko lehendakari Valerie Arrechea erdian daukatela agertzen dira (argazkia JY-EuskalKultura.com) Iragan asteburuan, Iruñean San Ferminak pizten ziren aldi berean, Nevadako Elko herriak bere urteroko Basque Festival edo Euskal Jaialdia ospatu zuen. Jai hauek ezagunak dira Estatu Batuetan, elkotarrek ere entzierroa egiten baitute, benetako zezenekin. Aurten jaiarekin batera NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen fedederazioak Bilkura egin zuen Elkon, eta elkarteen ordezkari asko ere bildu ziren Elkora. Eurekin batera izan ziren ere Lourdes Auzmendi Kultura sailburuordea eta Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya.

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeak omenaldi ederra egin zion Mercomus 2012an txapeldu geratutako Lopez-Lombardi bikoteari

2012/07/10

Txileko Santiagon Mercomus txapelketan aritu ziren bi bikote perutarrak txapelketako kopa irabazlea eskuetan hartuta (argazkiaEE) EuskalKultura.com-ek garaiz eman zuen joan den martxoan Txileko Santiagon egindako Mercomus 2012 txapelketaren berri, bertan txapela irabazi zuen Limako Euskal Etxeko Lopez-Lombardiren garaipena barne. Aste eta hilabete batzuk joan dira eta, posible izan denean, Limako Euskal Etxeak, ongi-etorri eta omenaldi ekitaldi polita egin die Santiagoko mus norgehiagokan bere izenean parte hartu zuten bi bikote perutarrei. López-Lombardi eta Olalla-López bikoteek zinez eskertu dituzte bazkide eta lagunen txaloak, eta hiriburu txiletarrean egin zuten ibilbidea kontatu zieten xehetasunez euskal etxearen egoitzara bildutakoei. Elkarte euskal-perutarrak, bestalde, irailerako iragarri du euskal etxe barruko mus txapelketa irekia; eta aldi berean 2013an Mercomus-eko txapela bertan antolatzeko asmoa iragarri du, horretarako batzorde antolatzailea berehala sortuko duelarik.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxea-ko lagunek Santa Lucia herriko gazteekin ospatu zuten neguko solstizioaren hasiera

2012/07/10

El Vivero auzoko neska-mutilak San Juan suaren inguruan (argazkiaEE) Bi ekimen antolatu dituzte aurten San Juan hiriko euskaldunek San Juan eguna ospatzeko. Bat, ekainaren 24ean, bestea, etxekoentzat; ekainaren 30ean, komunitate osoari begira. Santa Lucia herriko El Vivero auzoko gazteak izan ziren bigarren ekitaldi honen protagonistak. Eusko Etxeko arduradunek azaldu digutenez, “euskal etxearen eta gizartearen arteko loturak sendotzeko asmoarekin antolatu dugu suaren inguruko ekintza hau; eta bide batez, antzinako ohitura bat berreskuratu dugu”, adierazi dute. Datorren hilabeteari dagokionez, euskal etxekoak San Inazio jaiaren antolakuntzan daude murgilduta; horretaz gain eta baieztatzeke egon arren, abuztuaren amaierarako Iñaki Etxepare biolontxelistaren euskaldunaren kontzertu bat egongo litzateke hiriko Juan Victoria auditoriumean.

Gehiago irakurri...


Jose Mujica presidentearekin bilduko da bihar Uruguain Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza

2012/07/09

Jose Mujica, Uruguaiko presidentea Martin Garitano diputatu nagusia buru, gaur hasiko da Montevideon Gipuzkoako Foru Aldundiak Uruguaien egingo duen hiru eguneko merkataritza misioa. Bidaiaren helburua Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainentzat negozio aukeraketa kontaktu berriak sustatzea da. Uruguai Hegoamerikako herrialde oparoenetako bat da eta euskal komunitate handia bizi da bertan. Izan ere egun bertako agintari gorenetako asko dira euskal jatorridunak, tartean Jose Mujica presidentea bera. Bihar bilduko da euskal ordezkaritza Mujicarekin.

Gehiago irakurri...


Bi eguneko ikastaro bat eman dute UVV-Udako Euskal Unibertsitateko irakasleek Gral. Madariaga herrian

2012/07/09

Jorge Beramendi, Enrique Aramburu, Luis Luquez, Marite Echegoyen, Jorge Otaño, Carlos Irisarri, Txarito Naya eta Federico Intxauspe Udako Euskal Unibertsitateko ordezkariak (argazkiaUVV) 2010ean hasitako proposamenari jarraituz, berriro ere atera dira Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak Buenos Airestik kanpo kultur ikastaro bat ematera. Gogora dezagun duela bi urte Tres Lomasen eskainitako ikastaroaz gain, Pergaminon eta San Nicolasen ere aritu izan direla Unibertsitateko ordezkariak 2011 eta 2012an. Oraingo hitzordua Gral. Madariaga herriko Kultur Etxean izan da, bertara lagun mordoa bildurik Euskal Herriari buruzko gaietan adituak diren Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak entzutera. Datozen ekintzei dagokienez, Unibertsitateko arduradunek gogorarazi nahi dute Euskal Ikasketen 'Buenos Aires 2012' Jardunaldietarako lanak aurkezteko epea ostiralean, uztailaren 13an, bukatuko dela.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia