2012/09/03

Gaur bertan heldu dira Euskal Herrira aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako 16 lagunak eta bihartik aurrera euskararen irakaskuntzari buruzko ikastaroa egingo dute Lazkaoko Maizpide barnetegian. Parte-hartzaileak euskara irakasle dira Argentinako, Estatu Batuetako, Kolonbiako eta Uruguaiko euskal etxeetan eta ikastaro honen bidez jardun horretan aritzeko metodologian sakonduko dute, irailaren 14a arte. Horrez gain, aurtengo edizioak bigarren atal bat ere izango du: euskara hobetzeko barnetegia, irailaren 27a arte.
Gehiago irakurri...
2012/09/03

73 urte betetzen dira gaur, 1939ko irailaren 3an Espainiako gerra zibila kari Francoren jazarkundetik ihesi zetozen bi mila errefuxiatutik gora Txileko Valparaisoko portura iritsi zirenetik, geroztik historian izen propioa hartua duen Winnipeg ontzi mitikoan porturaturik Txileko Bosgarren Erregiora. Euskaldunak ere bazetozen ontzian eta Txileko euskal komunitateak besoak zabalik hartu zituen, gehienak berehala adopziozko herrialde berriko zenbait arlotara eta bertako euskal komunitate eta ekimenetara bildu zirelarik. Valparaisoko Eusko Etxeak datorren larunbatean gogoratuko du urteurrena, elkartearen egoitzan, besteak beste 'Winnipeg, itsasaldi solidarioa' dokumental frantsesa eskainiz.
Gehiago irakurri...
2012/09/03

Euskal Herriko kultura eta jai giroa Buenos Aireseko jendearengana hurreratzea du helburu nagusi ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen du’ ekimenak. Eta ondo baino hobeto bete zuen xede hori Argentinako euskal gizataldeak abuztuaren 26an burututako jaian. Egun osoan zehar, hiriburuko bizilagunek aukera polita izan zuten Mayo Etorbidean hizkuntza, historia, kirola, musika, dantza eta sukaldaritza bide, Euskal Herriko moldeetara hurbiltzeko. Laurak Bat euskal etxea antolatzaile eta Argentinako hainbat euskal elkarte lagun, arrakasta handiz gauzatu zen hiriburuko udalak kudeatzen duen ‘Buenos Aires Celebra’k Euskal Herriari eskaintzen dion bigarren edizioa.
Gehiago irakurri...
2012/09/03
Gehiago irakurri...
2012/09/03

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires Probintzian, abuztuko azken larunbatean, 25ean, berritu zuen elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta hori eginik laugarren urtea hasiko du EEko lehendakari den Hector Eduardo Altamirak euskal etxeko arduradun goren gisa. Altamirarekin batera arituko dira batzordekide Alfredo Elizagaray, lehendakariorde; Maria Silvina Bordenave, idazkari; Sara Silvina Rondeau, idazkariorde; Paulina Ignacia Lorda, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, duruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2012/08/21

Bilboko Aste Nagusian parte hartu-zale bazara eta aurten sasoin honetan Txinako lurretan bazabiltza, ez zaitez gehiegi larritu Shanghaiko Euskal Etxeko lagunek zugan pentsatu eta Marijaia festa antolatu baitute datorren larunbatean, euskaldunak, txinatarrak eta euren lagunak oro gonbidaturik Kunshan-go euskal eremuan egingo duten jaira, txosnak, musika, giroa eta bilbotar festa gogoa nagusi.
Gehiago irakurri...
2012/08/16

Gauden krisialdi egoreak aukerak murrizten baditu ere badira oraindik bideak aurrera egiteko eta han eta hemen ikasketak burutu eta etorkizunari begietara begiratzeko. Duela egun batzuk Idoia Alonso kazetariak lehio horietako bat aipatzen zigun Deia egunkarian, kirolen batean gailentzen diren ikasleek Estatu Batuetako unibertsitateetan bekadun ikasteko dauzkaten aukerak aipatuz. Kasu horietan daude, esaterako, Donostiako Tenis Klubeko Maider Martin, Texas-en; Asier Etxebarria futbolaria Ohio-n; Juan Tolosa igerilaria Floridan; Diego Ortega tenislari gasteiztarra Floridan; edota Borja Angoitia futbolari getxoztarra Connecticut-en.
Gehiago irakurri...
2012/08/09

Diasporako bizitza euskaltzalean goi-mailako ekile eta eragile izan zen Jose Mendiague-ri buruzko pastorala, uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean Arrokiaga herriak Zuberoan emandakoan galdu bazenuen, zorteko kontsidera zaitezke Jainkoek azken aukera bat eskainiko baitizute irailaren 8an Hazparnen, Hazparneko herriak bertako biztanle eta herritar izan zuen seme kuttuna ohoratzeko antolatu dituen omenaldi ekintzen baitan. Arrokiagako jokolariak, hazpandarren eskariz, salbuespena egin eta pastoralaren emanaldi berezia taularatuko dute Manexerrian, ohi diren meza, kabalkada eta abarrez, aurretik zein ondotik erakusketa bat, Johaño Bordaxarren hitzaldia eta eskoletan Mendiague eta bertsolaritzari buruzko ekitaldiak programatu direlarik.
Gehiago irakurri...
2012/08/06

Joan den ostiralean erakusketa estreinatu da New Yorken Menchu Gal margolari gipuzkoarraren (Irun, 1919-2008) ibilbide osoa bildurik. Emakume pintoreen artean aitzindari Euskal Herrian zein estatuan, 1936ko gerra garaian Iparraldera higitu zen eta gerra ostean gizonak nagusi ziren margolaritzaren arloan gogor lan egin behar izan zuen, 1959ean Espainiako Pintura Sari Nazionala lortu zuen lehenengo emakumea bilakatu arte. Menchu Gal zazpi urte zituela hasi zen pintatzen Gaspar Montes Iturriozekin eta Madrilen garatu zuen bereziki bere karrera artistikoa, bere sorterriarekiko loturak galdu gabe. Orotara 70 erakusketa eskaini zituen bakarrik eta beste 232 taldean. 2010ean Menchu Gal Fundazioa abiatu zen Madrilen, pasa den ekainaren 25ean 'Artea Deskubritu' sarietan 'Ondarearen berreskuraketa' lortu duena hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
2012/08/03

Hirugarren urtez, Eusko Jaurlaritzak eta NABOk (Ipar Amerikako euskal elkarteen federazioak) Gurea izeneko programa eta kultur tailerrak egingo dituzte abuztuan AEBetako zenbait euskal etxetan. Tailer hauek emateko ardura Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren bi lizentziatu bekadunek izango dute: Mayte Galardik eta Iñaki Goikoetxeak. Abuztuaren 9tik 28ra Estatu Batuetan izango dira, hiru euskal etxe bisitatuz: Colorado Basque Club (Denver, Colorado), Chino Basque Club (Chino, Kalifornia) eta Rhode Island Basque Club (Portsmouth, Rhode Island).
Gehiago irakurri...