2012/09/06

Joseba Egibar (EAJ) eta Pernando Barreba (Ezker Abertzalea) partaide izango dituen mahai-inguru batek abiatuko du gaur arratsaldez Bartzelonako Euskal Etxean "Euskal Herria, eta orain zer" izenpean planteatu duten gogoeta-ariketa, Euskal Herritik etorritako zenbait politikari eta kazetariren eskutik. Orain artean EAJko eta Ezker Abertzaleko eta Amaiur-EH Bilduko ordezkariek baieztatu dute bertaratuko direla, baita ikusmolde diferentetako kazetariek ere eta antolatzaileak PSE eta PPko ordezkarien berrien zain daude. Zikloak lau saio izango ditu irailean zehar, guztiak arratsaldeko zortzietan, gaur bertan lehena Euskal Etxearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2012/09/06

Kulunka Teatro talde gipuzkoarra AEBetan da azken asteetan eta arrakastatsu aurkeztu du "André & Dorine" lana Baltimoren eta Alburquerquen. Bihar konpainiak Los Angelesen hasiko ditu emanaldiak (irailaren 7, 8 y 9an) eta hilaren 13tik aurrera beste lau antzezpen eskainiko ditu New Yorken. Alzheimerrari buruzkoa, "André & Dorine" maskarekin antzezten dute lana hiru aktorek, hitzik gabe. Gaia gogorra izanik ere, sentsibilitate eta umorez gainezka aurkezten du taldeak, eta harrera oso ona izan du munduan zehar. Garbiñe Insausti aktoreakin hitz egin du EuskalKultura.com-ek, Los Angeleserako bidean.
Gehiago irakurri...
2012/09/05

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak datorren irailaren 15ean ospatuko du artzain 'amerikanoen' urteroko jaia. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta, ohi bezala, hegoaldeko zein iparraldeko artzainak bilduko ditu. Aurtengo bilkura Iruñean egingo da eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeako Udalak ere parte hartuko dute ekitaldietan. Hitzordua heldu bitartean, elkarteak argazki erakusketa antolatu du Condestable Jauregian, artzainek emandako irudi eta oroigarriekin.
Gehiago irakurri...
2012/09/05

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea izango da datorren asteko ostegunean Buenos Aires probintziako herri honetako Genero Bortizkeriari buruzko Mahaiaren egoitza; eta egun bat beranduago euskal etxeko kideak La Platan izango dira, 'XII. Trobada Cultural de Casales de Catalunya' delako elkarretaratze katalanetan antolatzaileen gonbidatu gisa. Zingirako Euskaldunak-en honen eta hilabete osoko hitzordu eta aurreikuspenen berri eman du aditzera helarazi digun ohar batean.
Gehiago irakurri...
2012/09/05

EuskalKultura.com-ek zozketatzen zituen 'Euskera para dummies' liburuaren hiru aleek badituzte irabazleak. Aleak Argentinara doaz. Lehenengo irabazlea, María Morrás Arenas harpideduna da, Chubut probintzia patagoniarreko El Hoyo-koa; bigarrena, bere lagun Gabriela Gaydou, Cordoba hiriburuan bizi dena; eta hirugarren alea, Chubut-Patagoniako El Hoyo-ra doa, bertan baitu egoitza postala 'Eusko Sustraiak' Euskal-Argentinar Elkartearen Liburutegiak. Bejondeizuela irabazleei; eta gainerakoei, lasai, egun gutxi barru zabalduko baitugu zozketa berri bat.
Gehiago irakurri...
2012/09/05

Atzo ekin zitzaion Gipuzkoako Lazkaon, bertako Maizpide barnetegian, urtero Jaurlaritzak euskal etxeetako gazteentzat antolatu ohi duen Gaztemundu programari, 2012ko edizio honetan euskara ikasleei zuzendua, iragan azaroko Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak egindako gomendioei jarraiki. EuskalKultura.com-ek bere momentuan adierazi bezala, partaideak 15 dira, Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Uruguaitik etorriak, gehi azken orduko partaide argentinar bat gehiago.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNPL) Euskal Historia, Kultura eta Hizkuntza Mintegia abiatu zuen atzo, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Klaseak astean behin --astelehenero-- izango dira eta ikastaroa abenduaren 17a arte luzatuko da. Irakasleak Cesar Arrondo historialaria eta Idurre Lekuona UNPLko euskara irakurlea dira. Lekuonak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mintegian Euskal Herriko kultura eta historia jorratuko dituzte batez ere, eta euskaren ikuspegi orokorra emango dute. Mintegia doakoa da.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Gaur gaueko hamabietan, ordu kontinental europarrean, bukatuko da epea EuskalKultura.com egiten ari den 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko. Hiru dira zozketatuko diren aleak: bat parte hartzen duen harpidedunarentzat, bestea honek harpidetu duen lagunarentzat, eta hirugarrena, saridunak hautatutako euskal etxe, liburutegi edo euskara irakaslearentzat. Garaiz zaude, eta seguru liburua gustatuko zaizula, zuretzat edo lagunen bati oparitzeko!
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Arrokiaga Herri zuberotarrak 'José Mendiague' pastoralaren hirugarren eta azken emanaldi bat taularatuko du datorren larunbatean, Hazparnen, Zuberoatik kanpo, beraz, Mendiague hazi zen herri lapurtarrean. Euskal Herrian direnek izango dute bertara biltzeko aukera. Diasporari lotua den obra denez, ordea, antolatzaileek ahalegin berezia egin dute Diasporara ere hel dadin, eta asteburuko emanaldiaren irudiak eman eta internetez zabalduko dira, mundu osotik ikus ahal izan ditzaten, larunbat arratsaldetik hasi eta baita igandean ere. Honekin, erraztasuna eman nahi izan dute, euskal etxeetako euskara ikasleek eta talde euskaltzaleek taldeka bildu eta Mendiague eta pastoralaren inguruan bildu ahal izan ditezen, solasa ere sortuz gai hauei buruz.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Cordoba probintzia argentinarreko hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeak urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den asteburuan eta elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, besteak beste, bildutakoek agintaldi berri baterako hautatuz Alejo Martin lehendakari eta Juan Antonio Bengoechea,lehendakariorde; Maria del Carmen Errasquin, idazkari; Rita Gigena Romero, idazkariorde; Jorge Saenz, diruzain; eta Claudia Caballero diruzainorde batzordekide dituen arduradun taldea.
Gehiago irakurri...