euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oscar A. Gila: "AEBetako filmeetan euskaldunak artzainak, ardogileak, pilotariak edo terroristak izan dira"

2012/09/11

Oskar Alvarez Gila historialaria San Frantziskoko Basque Cultural Center-en eman zuen hitzaldian (argazkia SFBCC) Estatu Batuetako luzemetraietan eta telesailetan euskal inmigranteek duten irudia aztertzen ari da azken bi urtetan Oscar Alvarez Gila historialaria eta orohar lau estereotipotan laburbiltzen direla ondorioztatu du: "artzainak, ardogileak, pilotariak eta terroristak". Dagoeneko ehun filme, telesail eta tv-movie ikertu ditu Diasporan eta Ameriketarako euskal emigrazioan aditua den EHUko Historia katedradunak eta, ikerketa oraindik bukatu ez duen arren, iragan ostiralean emaitza batzuk aurreratu zituen San Frantziskoko Basque Cultural Center-en egin zuen aurkezpenean.

Gehiago irakurri...


Euskal zine mintegia hasiko du bihar Buenos Airesen UVVk Argentinar Kongresuko Liburutegian

2012/09/10

Euskal filmagintzaren izenburu klasikoa da 'Ama Lur' dokumentala, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert zuzendari Montxo Armendariz zuzendari nafarraren 'Secretos del Corazón' filmak estreinatuko du bihar asteartea Buenos Airesen, Argentinako Kongresuaren Liburutegian, 'Universidad Vasca de Verano' (UVV, Udako Euskal Unibertsitatea) delako erakunde euskal-argentinarrak eraturik eta Carlos Gabilondo irakaslearen eskutik urriaren 2a bitartean garatuko den euskal zinema mintegia. Saioetako azkenarekin batera, UVVk urtero bere ikasleen lanak bilduz kaleratzen duen liburuaren 2012ko edizioa aurkeztuko du eta 2009an sortu zenetik orain arte plazaratu dituen aleekin batera kopiak utziko ditu Kongresuaren Liburutegian.

Gehiago irakurri...


328 kiloko 'harria' altxa zuten Rhode Island Basque Clubeko kideek elkartearen urteroko piknikean

2012/09/10

Harria gezurrezkoa izanik ere, bazkideek adi-adi entzun zituzten altxatzeko teknikei buruzko azalpenak land Basque Club-aren piknikean (argazkia RIEE)] "Harria" egurrezkoa zen eta egiaz dezente gutxiago pisatzen zuen, baina Rhode Island Basque Club-eko urteroko jaiko unerik dibertigarrienetako bat izan zen eta harrijasotzaileen teknikak ikasteko baliatu zuten bazkideek. Iragan abuztuaren 25ean egin zen Euskal Piknika, eta elkartekide asko bildu ziren bertara. Giroa, eguraldia bezala, bikaina izan zen. Bertan parte hartu zuten baita ere Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako zuzendaritzako Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi bekadunek. Jarraian billtzen dugun argazki sorta argitaratu du elkarteak sarean.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak 'Gernikako Arbola' literatur sarien irabazleak adierazi ditu

2012/09/10

Martha Cleci SADE idazle argentinarren elkarteko lehendakaria eta Luis Goicoechea, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxekoa (argazkiaEE) Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxe argentinarrak, joan den ostiralean bere egoitzan eginiko ekitaldi batean, SADE idazle argentinarren elkartearekin batera deitu zuen Gernikako Arbola literatur sari nazionalen irabazleen izenak adierazi zituen. Bi elkarteetako lehendakariak buru izan ziren saioan, lehenengo hiru sarituen eta aipamen berezia lortutakoen berri eman eta sariak banatu ziren. Luciano Germán López, San Luis probintziako La Punta-tik partaide izan denak bereganatu du lehenengo saria. Bigarrena, La Platako José Luis Visconti izan da, eta hirugarrena Jairo Zanetti, Entre Ríos probintziako San Jose-koa.

Gehiago irakurri...


Gurea 2012 egitasmoak euskal kultur tailerrak eman zituen abuztuan, Chino, Colorado eta Rhode Island-en

2012/09/10

Mayte Galardi eta Iñaki Goikoetxea Coloradoko Euskal Etxeko bazkideekin (argazkiak Gurea 2012) Gurea 2012 egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako Zuzendaritzako bi lizentziatu bekadun, Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi, AEBetan ibili dira abuztuan euskal kultur lantegiak ematen. Colorado, Chino eta Rhode Island-eko euskal etxeetan izan dira eta, bertatik bueltan, bizitakoaren kronika elkarbanatu dute EuskalKultura.com-ekin. Kaliforniako autoetan 'Thank God I'm Basque' (Jainkoari eskerrak euskalduna naiz) lelodun matrikulak ikusteak eragin dien harriduraz gain, AEBetako euskaldunek euskal kultura gordetzen egiten duten ahaleginak inpresiopetu ditu.

Gehiago irakurri...


'Jose Mendiague' pastoralerako bi sarrera doan, EuskalKultura.com-era lehen deitzen duen irakurlearentzat

2012/09/07

Hazparnen emango du Arrokiagako herriak bihar larunbatean, irailaren 8an, Jose Mendiague pastorala. Berau ikusteko bi txartel doan lortzeko aukera ematen dizu orain EuskalKultura.com-ek EuskalKultura.com-ek, zozketarik gabe eta zuzenean, bi txartel oparituko dizkio bere Donostiako bulegora lehenengo deitzen duen irakurleari. Gogoratu 'Jose Mendiague' pastorala bihar larunbata emanen duela Arrokiagako Herriak Hazparnen, Mendiague Diasporako bertsolari eta euskaltzale handiaren herrrian. Antolatzaileak bi sarrera banatu nahi izan dizkiete EuskalKultura.com-eko irakurleei eta politesia horri esker, lehenengo deitzen duen irakurleak eskuratuko ditu bi sarrerak. Badakizu, hartu oraintxe telefonoa eta deitu gurera: 943-504477 telefonora. Izan lehena, zorte on eta ongi pasa pastoralean!

Gehiago irakurri...


Asier Altuna, zuzendaria: "'Bertsolari' atzerrian ere ulertzeko pentsatutako dokumentala da"

2012/09/07

Apurka-apurka, nazioartean bidea egiten ari da "Bertsolari" dokumentala. Hilaren 15ean, adibidez San Frantziskoko Latino Film Festivalen izango da ikusgai. Bezperan, Asier Altuna zuzendaria San Frantziskoko BCC-n izango da, filma hiri honetako euskaldunei erakusteko. "Bazen garaia", dio Altunak; izan ere, 2010ean filmaren pasarte labur bat bertan grabatu zuten, Maialen Lujanbio eta Andoñi Egaña bertsolariekin. Dokumentalak era poetiko eta zirraragarrian azaltzen du zer den bertsolaritza, eta nazioarteko ikusleekin konektatzeko ahalmena baduela erakusten ari da: Brasilen, Frantzian, AEBetan eta Austrian izan da jada, eta datozen hilabeteetan Londresen, Mexikon eta Montevideon ere erakutsiko dute. EuskalKultura.com-ek Asier Altunarekin hitz egin du.

Gehiago irakurri...


Pringlesko Eusko Biltzar-ek bisita eskertu dio Itziar Aguirreri eta komunitateari bere laguntasuna

2012/09/07

Itziar Aguirreren 'Pilpileando Argentina'ren Coronel Pringlesko saioaren ikuspegia (argazkiaEE) Argentina ari da ibiltzen Itziar Aguirre chef rosariotarra bere 'Pilpileando Argentina' programarekin, beti ere euskal sukaldaritza zabaltzeko eta aldi berean gabezian dauden pertsonei laguntza emateko. Eskaintzen dituen gastronomia klaseetako azkena Coronel Pringlesen eman du, Buenos Aires probintzia hegoaldean, arrakasta handiz. Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxetik eskerrak eman nahi dizkiote "bere apaltasun, jendetasun eta atsegintasunarengatik" eta baita Pringlesko herritarrei ere, euren partaidetza eta laguntza solidarioarengatik.

Gehiago irakurri...


Gaur zabalduko da Liman Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketa

2012/09/07

Bi deialdiak islatzen dituzten afixak: Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren Erakusketarena, gaur bertan egingoi dena; eta Arantzazuko Amaren Anaidiaren fundazioaren 400 urteurrenekoa, igandean Hiriko alkate Susana Villarán de la Puente, Euskadiren Ordezkari Ana Urchueguia eta bertako Euskal Etxeko lehendakari Raul Noblecilla partaide, gaur eguerdian zabalduko da ofizialki Limako Erdigune Historikoaren baitan, Casa Rimac delakoan, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena gogoan hartzeko antolatutako erakusketa. Aldi berean, datorren igandean, irailaren 9an --Arantzazuko Andra Mariaren egunean alegia-- eta euskal etxea tarteko ere, meza berezia emango du Callaoko apezpiku erretiratu Miguel Irizar euskaldunak, eman ere aurten 400 urte betetzen direla-eta hirian Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia sortu zenetik, non eta meza egingo den San Frantziskoko Komentuan, ondoren ekitaldi bat ere egingo delarik.

Gehiago irakurri...


Azaroa arte egingo diren ekitaldiekin ospatuko da Liman Arantzazuko Amaren Kofradiaren 400. urteurrena

2012/09/06

Limako San Frantzisko komentua: bertan sortu zen 1612an Arantzazuko Amaren Kofradia. 105 bazkidek sinatu zuten sorrera akta eta elkartearen oinarriak Igande honetan hasita, datozen hileetan zehar hainbat ekitaldi egingo dira Perun Arantzazuko Amaren Kofradiaren sorreraren 400. urteurrenaren karira. Adituen esanetan, Ameriketako euskal elkarterik zaharrena da kofradia, eta ia 150 urte hilik egon ondoren, aurten berpiztu egin du euskal-perutar historialari eta euskaltzale talde batek. Egingo diren jardueren artean azpimarragarria da elkarteari buruzko liburu baten argitalpena eta azaroan Liman egingo den mintzaldia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia