euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal-argentinar talde bat Euskal Herrira bidaia antolatzen ari da maiatzerako; bost leku gelditzen dira

2012/09/14

Euskal Herriko beste toki ederrekin batera, Gaztelugatxe izango da bidaiko bisitatako bat Arrecifesceko Mariana Domine, Maral taldeko kantaria, eta bere ahizpa Estefania bidaia antolatzen ari dira Euskal Herrira, eta arbasoen lurra ezagutu nahi duten euskal-argentinar talde mardula batu zaie dagoeneko. Bidaiariak 2013ko maiatzean helduko dira Bilbora, Buenos Airesetik, eta bi astetan Euskal Herriko txoko eta bazterrak ezagutzeko aukera izango dute: Bilbo, Gernika, Elorrio, Donostia, Arantzazu, Hondarribi eta Miarritze izango dira horietako batzuk. Bost leku baino ez dira gelditzen, parte hartu nahi baduzu eman izena lehenbailehen!

Gehiago irakurri...


Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioa sinatu du Argentinan Entre Rios-eko Unibertsitate Nazionalarekin

2012/09/14

Mondragon Unibertsitatearen logoa Gonbidatu berezia izan zen Ibai Txori Euskal Etxea, Concepcion del Uruguay-koa, Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Entre Rios-ko Unibertsitate Nazionalak (UNER) sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Ekitaldia iragan irailaren 8an egin zen Concepcion del Uruguay-n eta Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Luxio Ugarte, euskal ikastetxe horretako Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen bertan. Bi unibertsitateek ikerketa proiektuak eta ikasle eta irakasleen trukeak sustatuko dituzte elkarrekin.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Viedmako Beti Aurrera Aberri Etxeak, Isabel del Carmen Labiano lehendakari

2012/09/13

Viedma eta Carmen de Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea-k lehendari ber hautatu zuen Isabel del Carmen Labiano, irudian (argazkia EuskalKultura.com) Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunen biltzaile den Centro Vasco Beti Aurrera Aberri Etxea delako euskal etxeak, elkarteko araudiak esandakoari jarraiki, bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, beste zenbait punturen artean Zuzendaritza Batzordea berrituz; ondorioz, epe berrirako, Isabel del Carmen Labiano lehendakari, batzordekide arituko dira Sonia Beatriz Gastaminza, idazkari; Mario Fabián Azcárate, diruzain; eta Mariana Ansola, Delia Beatriz Etchegaray eta Susana Salvarredi, batzordekide soil, beste izen eta kargu zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Eskualdunen Biltzarrak kalera aterako du euskal kultura asteburuan Ondarearen Egunen karira

2012/09/13

Eskualdunen Biltzarra elkarteari euskal kultura kalera ateratzea gustatzen zaio; horrelaxe egin zuten iaz Musikaren Festan, hirian zehar ibili zen kalejirarekin (argazkia BordeleEE) Aurten ere Eskualdunen Biltzarra elkarteak Bordelen ospatuko diren Ondarearen Egunen jaiarekin bat egingo du eta hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetan, bordelesei euskal kulturaz gozatzeko aukera emateko. Larunbat eta igandean, adibidez, euskal produktuen postua jarriko du euskal etxeak, Idoki produktore elkartearen babesarekin. Horrez gain musika, pilota partidak, afari herrikoia eta beste zenbait ekitaldi egingo ditu Biltzarrak.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek NABOren eskegiteko egutegiak zozketatuko ditu: email bat bidali eta eskuratu zeurea

2012/09/13

NABOren 2013rako egutegiaren azala EuskalKultura.com-ek NABOk 2013rako argitaratu dituen hormarako sei egutegi zozketatuko ditu datorren astean bere irakurle eta lagunen artean. Parte hartzeko, nahikoa duzu gaur bertan email bat bidaltzea. "Celebrate + Educate = Perpetuate" lelopean ari da lanean Estatu Batuetako Renon 1973an jaio zen euskal etxe eta elkarteen biltzaile den erakunde hau, aurten, beraz 40 urte betetzen dituelarik. Horixe gogora ekartzen dute 2013rako osatu duten egutegian. Euskal Herriko eta Diasporako irudi koloredun ugari dakar egutegiak, baita euskal musikari eta kantarien berri ere. Zozketan parte hartzeko epea datorren asteazkenean, irailearen 19an bukatuko da eta emaitzak biharamunean jakin araziko ditugu.

Gehiago irakurri...


Facebook Stories gunea euskal diaspora eta sare sozialen erabilerari buruzko artikulu batekin jarri da abian

2012/09/13

Euskal gazte batzuk Brooklyn-en. Argazki hau agertzen da Pedro Oiarzabalek Facebook Stories-en argitaratu duen artikuluan (argazkia EuskalEtxeak.net) Facebook sare sozial erraldoiak --900 milioi erabiltzaile hilero-- euskal diaspora aukeratu du bere atalik berriena abian jartzeko. Aukeratu, bai, enpresa Deustuko Unibertsitateko Pedro J. Oiarzabal historialariarekin harremanetan jarri eta sare sozialek munduko euskaldunen artean izan duten eraginari buruzko artikulua eskatu diolako. Oiarzabalek urteak daramatza Diaspora eta teknologia berrien arteko harremana aztertzen eta Facebook-ek gai honi buruz agertu duen interesarekin harritu egin dela azaldu dio EuskalKultura.com-i. Artikulua astelehenean argitaratu zen, ingelesez, baina aurki euskaraz ere plazaratuko da. "Eta hori eurek proposatu zuten zerbait da", azpimarratu du.

Gehiago irakurri...


Ehundik gora bazkide eta lagunek ospatu zuten Resistencian Chacoko Euskal Etxearen 16. urteurrena

2012/09/12

Kotoiaren Lurra euskal etxeko dantzariak 16. urteurreneko ospakizunaren emanaldiaren egunean, Andrea Tamer euren zuznedariak lagunduta. Sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuen joan den ostiralean Resistencia hirian Kotoiaren Lurra Chacoko probintzia argentinarreko euskal etxeak. Ospakizuna hiriburuko Don Bosco eskolan egin zen eta ehundik gora gonbidatu bildu ziren, tartean bertan presentzia daukaten beste zenbait gizataldetako elkarteen ordezkariak. Ekitaldian Kotoiaren Lurra-ko dantzari gaztetxoen taldeak euren dantzetako batzuk oparitu zizkieten bildutakoei, Andrea Tamer zuzendari, txalo zaparrada eta esku-zarta handien artean.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro bertako euskal historiaz mintzatu zen Chacabucon, Argentinan, aita Damaso Intza ere aipagai

2012/09/12

Mikel Ezkerro (atzean, altuena, bizar zuriduna) Chacabucora egindako bisita egunean, Amigos de los Vascos Peñako egoitza aurrean zenbait lagunekin (argazkia Luis Aramburu) Chacabucotik, Mikel Ezkerro, euskal-argentinar historiaz aditua den hitzaldi-emaileak joan den abuztuan Buenos Aires probintziako herri honetara egin zuen bisita eta hitzaldiaz mintzatu zaizkigu, Chacabucoko Peña Amigos de los Vascos delako kultur taldeak gonbidatuta iritsi baitzen Ezkerro bertara abuztuaren 20ean. Antolatzaileek harrera polita egin zioten, eta herriko tren geltokiaren aurrean daukaten egoitzara eraman zuten, hitzaldia eman eta aldi berean taldeko dantzariek eta abesbatzak euskal kantu eta dantzez ohora zezaten. Chacabucoko euskal istorioak aipatuta, Damaso Inza euskaltzain eta euskal idazlearen bertako istorio ere azaleratu zen, zenbait aldiz bisitatu baitzuen herria Txilen bizi zen artean 1936tik 1968ra bitartean, ahaideak baitzituen Chacabucon.

Gehiago irakurri...


Sydneyko Gure Txoko elkarteak Diada eguna goiztiar ospatu zuen igandean, euskaldunak eta katalanak bilduz

2012/09/12

Jendez mukuru egon zen Gure Txokoren frontoia, Diada eguneko bazkarian (argazkia SydneyEE) Hirugarren urtez jarraian Sydneyko Gure Txoko elkarteak ateak zabal zabalik jarri zituen elkarteko lagun katalanei ongi etorria egin eta elkarrekin Diadaren eguna, Kataluniako jai nazionala, ospatzeko. Iragan igandean egin zuten festa, nahiz eta, berez, Diada atzo asteartea ospatu zen Katalunian. Iaz bezala, giro bikaina izan zuen jaiak eta elkartea jendez lepo bete zen (bazkarirako tiketak agortuta zeuden aspalditik). Vilaweb albistari digitala bezalako komunikabide katalanetan ere izan du oihartzuna Sydneyko jaiak.

Gehiago irakurri...


Chinoko Euskal Etxearen Urteroko Piknikean musika, dantza, kantua... eta ezkontza proposamen bat izan ziren

2012/09/11

Donibane-Garaziko Kantuz taldea ekarri zuten chinotarrek Kaliforniara euren Urteroko Piknikerako (argazkia ChinoEE) 45. urteurrena ari da ospatzen aurten Chino Basque Club euskal etxe kaliforniarra eta, hori dela eta, jarduera bereziak egin ziren elkartearen Urteroko Piknikean. Iraileko lehen asteburuan egin zen jaia eta pilota partidekin eta dantzaldi batekin abiatu zen festa larunbatean. Igandean dantza erakustaldiak egin zituzten euskal etxeko taldeek, eta BBQ edo erreki bazkaria egin zuten elkarteko kideek eta gonbidatuek. Gauean, dantzaldia egin zen Kantuz talde baxenabartarrarekin. Chino Basque Club-eko John Ysursak asteburuko kronikatxoa egin du guretzat.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia