2012/09/24

AEBetako euskal etxeen federazioak (NABO) eta Euskara Munduan programak antolatuta, euskara irakasleen lantegia egin zen irailaren 15 eta 16ean Boisen, Idaho estatuan. Lantegian Homedale, Boston, San Frantzisko, Boise eta Bakersfieldeko irakasleek parte hartu zuten, NABOko Euskara koordinatzaile Izaskun Kortazarrekin batera. Taldean izan behar zuten beste bi irakaslek --Elkoko Anita Franzoiak eta Rhode Island-eko Jorge Ochoa Garayk-- 'kale' egin zuten, egunotan Euskal Herrian direlako Gaztemundu programaren barruan ikastaro berezia egiten.
Gehiago irakurri...
2012/09/24

Euskaltzale talde batek elkarte berria sortu du Polonian, herrialde honen eta Euskal Herriaren arteko hartu-emanak laguntzeko asmoz. Polonian Euskal Herriarekiko eta euskal kulturarekiko interes handia dagoela diote, eta gauzak egiteko gogoa ere bai, baina horiek bideratzeko elkarte ezagatik ezerean gelditu izan direla sarri. Arazoari irtenbidea emateko, GU Elkartea sortu dute eta bertan parte hartu nahi duen orori euren Facebook-eko orriaren bidez harremanetan jartzeko gonbitea luzatzen diete.
Gehiago irakurri...
2012/09/21

Hondarreko urteotan urtero bildu dira, bilkura handian, Estatu Batu mendebaldean artzain ibili zirenak. 2012ko hau zazpigarren aldia dute eta orain artean Lesaka, Aldude-Gernika, Elizondo, Auritz, Sunbilla eta Eugi-Zubirin elkartu ondoren, honako edizioan hitzordua Iruñerako paratu zen eta hara bildu dira joan den asteburuan euren bizitzan urte gehiagoz ala gutxiagoz Ipar Ameriketan artzain lanetan ibilitakoak. 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkartea antolatzaile eta Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua --lehendabizikoz-- laguntzaile, bertaratutakoak egun goxoa pasatu dute, "Ameriketan eman genituen urteak gogoan, gure bizitza eta eskarmentuko parte baitira, eta baita gure eskualdeetakoa ere", azpimarratzen dute, AEBetarako emigrazio honek izan zuen garrantzia aldarrikatuz. Datorren urtekoa Arnegin izan daitekeela eman da aditzera.
Gehiago irakurri...
2012/09/21

Datorren irailaren 28an egingo da Donostian "Agur esatea - To say goodbye" dokumentalaren estreinaldi mundiala, eta bertan izango dira filmean agertu gabe protagonista direnak: Ingalaterran gelditu ziren gerrako haurrak. 1937an 4.000 ume heldu ziren Southamptongo portura gerratik ihesi, gurasoak Euskal Herrian utzita. Gehienak handik bi urtetara bueltatu ziren, baina 200 bat ez ziren sekula itzuli eta Ingalaterran gelditu ziren. Dokumentalak haur --gaur egun aiton-amona-- horien ahotsak baliatzen ditu, animazio bidez euren istorioa gaur egungo gazteei azaltzeko. Izaskun Arandia filmearen produktoreak eman digu filmearen berri.
Gehiago irakurri...
2012/09/21

Pampa heze argentinarretik, bertako Macachin herriko Euzko Alkartasuna euskal etxeak omenaldia iragarri du eskainiko diela irail honetako azkeneko igandean, San Migel egunean, hilaren 29an, Mikel Menaya eta Maria Julia Ercorecari, plaka desestaliz euren izenak modu egonkorrean gogoratuak gera daitezen. Ekitaldia, elkarteak 'Aralarko San Migel' izenaz asteburu horretarako antolatu duen Mus Txapelketarekin batera egingo da, Euskal Herriko zaindaria kontsideratua den San Migeli eskainiko zaion mezaren ondoren, jaiean.
Gehiago irakurri...
2012/09/21

Caracaseko Eusko Etxeak Jazoera albistari digitalaren azken alea argitaratu du --hemezortzigarrena-- eta azken asteetan Caracasko eta Valencia-Caraboboko elkarteetan egin diren ekimenak bildu ditu bertara. Horien artean aipagarria da Eusko Etxean egin zen San Antolin eguneko jaia --azken urteetan utzita zegoen Antzarren Jokoa berreskuratuz-- edo Valenciako Begoñako Ama Birjinaren jaia. Horrez gain, buletinak berriki hil diren komunitateko bi kideri --Guillermo Ramos eta Alatz Mugica-- agur egiten die eurei buruzko artikuluekin.
Gehiago irakurri...
2012/09/20

Kukai dantza konpainia Quebec-en izan zen irailaren 11tik 14era eta Montreal hirian hainbat ikuskizun eman zituzten taldeko lau kidek. Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzentzen du Kukai eta taldea euskal tradizioa dantza garaikideekin uztartzen eta berritzen ahalegintzen da. Quebec-era Montrealeko Festival Quartiers Danses jaialdiak gonbidatuta etorri zen taldea eta Euskaldunak Euskal Etxeko kide asko lagun izan zituzten emanaldietan (dantzarien hitzak frantsera itzultzen aritu ziren, gainera).
Gehiago irakurri...
2012/09/20

Chivilcoyko euskal etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, atseginez eta arrakastaz bururatu zuen joan den larunbatean aurten antolatu duen bigarren 'Euskal Argentinar Peña', elkarteko dantzariak emanaldia eskainirik haren baitan. Urtea bukatu orduko hirugarren peña bat egitea ere pentsatzen ari dira. Datorren larunbaterako, ostera, 'Eguberri Afaria' antolatu dute, hau ere euskal etxearen egoitza espaziotsuan egiteko, izan ere elkarteko dantza taldearen alde, urrian Rosarioko Euskal Argentinar Aste Nazionalera egin behar duten bidaia gastuak laguntzeko. Leku guztiak salduak daude dagoeneko. Informazioa atzo bertan eman zuen argitara Chivilcoyko La Campaña egunkariak eta bertatik ekarri dugu hona.
Gehiago irakurri...
2012/09/20

Agindu bezala, zozketa egin da eta EuskalKultura.com-ek NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioa lankide antolatutako zozketaren emaitzek hamaika saridun ondorioztatu dituzte, honako hiri eta herrialdeetakoak hain zuzen: Barakaldo (Euskal Herria), Arrecifes (Argentina), Alberta (Kanada), Wageningen (Holanda), Reno (Estatu Batuak), La Plata (Argentina), Iruñea (Euskal Herria), Queretaro (Mexiko), Valparaiso (Txile), Jerome (Estatu Batuak) eta Sao Paulo (Brasil). Irakur ezazu saridunen zerrenda osoa. Berehala deituko dugu datorren zozketa. Egon adi!
Gehiago irakurri...
2012/09/20

Urtero legez, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak jai egitarau zabala antolatu du Aralarko Mikel Deunaren eguna ospatzeko. Elkarteko patroia da santua eta ospakizun hauek euskal etxearen tradizioaren parte bilakatu dira jada. Jarduerak atzo bertan hasi ziren, pilota txapelketa batekin, eta irailaren 29a arte (Mikel Deunaren eguna) luzatuko dira. Tartean, genealogia hitzaldiak, Itziar Aguirre sukaldariaren "pilpileando" ekimena, irakurketa maratoia eta Euskal Taberna jaia egingo dira Denak Bat-en.
Gehiago irakurri...