2012/09/27

Bihar ostirala egingo da Cordoban, Argentinan, 'Cordoba Loiolari kantari' (Córdoba canta a Loyola) kantu topaketa, Cordoba hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak Jesusen Lagundiaren bertako elizan antolatua, hiru abesbatza argentinar partaide. Euskal Etxetik adierazi digute baita ere, arrakastaz aritu zirela etxeko Cordobatarrak dantzari taldeko kideak hiri erdigunetako oinezkoen eremuan dantzari Immigrantearen Eguneko ekitaldiak kari.
Gehiago irakurri...
2012/09/26

Euskaldun aditu talde batek sortu du HitzApp aplikazioa, Suitzako teknologia enpresa batekin elkarlanean. Aplikazioa hau iPad gailuetan eta iPhone mugikorretan erabiltzeko diseinatua da eta momentuz, gaztelaniazko bertsioa bakarrik dago. Erabiltzaileek hainbat joko eta ariketen bidez ikasiko dute euskara, arduradunen esanetan. Aplikazioaren prezioa 6.95 eurokoa da, eta enpresak beste hizkuntza batzuk ikasteko aplikazioak ere saltzen ditu. Aurki laster euskaldunentzako ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak aterako dituzte.
Gehiago irakurri...
2012/09/26

Iragan asteburuan kontzertua eman zuen Maral talde euskal-argentinarrak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko frontoiean Euskaltzaleak euskaltegiaren alde. Irabaziak 1944tik Buenos Airesen bere izenari ohore eginez euskara irakasten duen elkarte honentzat izan zen. Euskaltzaleak-ek egoitza berria eskuratu zuen iaz, "Teila bat Argentinan euskararen alde" kanpainan bildutako dirua lagungarri. Kontzertu honekin Maralek, Iparraldeko Euskal Etxeak, eta bertara bildutako lagunek giro ederra sortu eta aldi berean elkartasunezko bultzada berri eta beroa eman diote kanpainari.
Gehiago irakurri...
2012/09/26

FEVA Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak buruzagi formakuntzarako bi lantegi antolatu ditu datozen bi larunbatetarako General Las Heras eta Trenque Lauquen herrietan, datorren larunbatean Gral Las Herasekoa eta urriko lehenengo larunbatean Trenque Launquengoa, beti ere "euskal etxeetako kudeaketa, planifikazio eta administrazio tresnak landu" eta, tailer tankeran eratuz, "partaidetza sustatu, banakako eta taldekako lana butzatu eta eskarmentu trukea erraztu". Bi ikastaroak egun bakarrekoak izango dira, gozieko 9etatik iluntzeko 8ak arte. Izena emateko epea asteazken honetan bertan, irailaren 26an, bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2012/09/26

Concordiako euskal etxetik, Entre Rios probintzia argentinarrean, zorionak ematea eskatzen digute --eta hala egiten dugu-- bertako Immigrantearen Jai Probintzialean euren ordezkari lehiatu zen 18 urteko Sofia Niez Rousset gazteari, izan ere jai horretako Lehenengo Printzesa hautatu baitzuten, erregin koroa eskuratu zuen italiar gizataldeko ordezkari Daniela Estevez Benazzorekin batera. Lerro hauen bitartez, zorionak Sofiari. Aurretik ere Concordian erregin edo ohorezko aipudun izendatu dituzten euskal ordezkarien ildoari eusten dio, Maria Milagros Castañeda, Gimena de Ibarra, Nerea Gonzalez Ovcharenko edo Maria Pia Mario-Hirigoyen adibide.
Gehiago irakurri...
2012/09/25

Gipuzkoako Tolosaldeko zazpi enpresa dira Mexikon barrena ekarri dituen bidaia honetan ari direnak, atzotik hasita datorren ostiralera arte, 'Tolosaldea Garatzen' erakundeak antolaturik eta Euskadiren Mexikorako Bulegoa lankide. Bisitariak Mexiko Hiriburuan eta Monterreyn izango dira batez ere, baina enpresetako batzuk Guanajuato eta Hidalgora ere joango dira. Espediziokideak Mexikoko euskal enpresariak batzen dituen Emprebask elkarteko ordezkariekin ere bilduko dira eta baita Espainiako Enbaxadako Bulego Ekonomiko eta Komentzialeko kideekin ere.
Gehiago irakurri...
2012/09/25

Amaitu berria da Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxearen bigarren Euskal Astea, eta bertan bizitakoarekin oso pozik agertu dira bai antolatzaileak eta baita Bizkaiko zein Argentinako bisitariak. Argentinatik Villa Mercedeseko Euskal Etxeko ordezkaritza bat izan zen Sao Paulon Camerata de la Luna abesbatza ere tarteko. Bizkaitik, Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkaritza bat etorri zen, eta eurekin batera euskal astean parte hartu duen sukaldari talde bat. Itxiera afaria beraiek prestatu zuten.
Gehiago irakurri...
2012/09/25

Amaitu da Peruko hiriburuan ikusgai izan den Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurreneko erakusketa eta Limako Euskal Etxeak jardueraren balioespen baikorra egin du. Euskadiko ordezkaritzarekin lankidetzan antolatu zuen euskal etxeak erakusketa eta bisitari ugari izan ditu. Inaugurazio ekitaldian euskal komunitateko kideak eta Limako kultur eta politika alorreko lagun asko bildu ziren. Hunkituta entzun zuten aspaldi Perun bizi den Jon Guarrochena euskaldunaren kontakizuna: bonbardaketan egon zen hiru urte baino ez zituela eta gertaerak bere familiaren bizitzan marka latza utzi zuela aitortu zuen.
Gehiago irakurri...
2012/09/25

Iraileko lehenengo bi asteetan garatutako ekimenen artean, Mariana Fernandez Castelli irakasleak emaniko hitzaldi bat azpimarratu du Buenos Aires probintzia argentinarreko Jose C. Paz herriko Toki Eder Euskal Etxeak. Atseginez segitu zuen hitzaldia publikoak eta biziki eskertu zizkion Fernandez Castelliri emaniko azalpenak. Toki Ederren bertan eta beste hainbat euskal etxe eta forotan ibilia da Fernandez Castelli hizlari, euskal gaiak ardatz harturik. "Eskerrik asko, Mariana" hitzekin bukatzen duen idazki bat bidali digu horretaz Toki Eder Euskal Etxeak.
Gehiago irakurri...
2012/09/24

Tarteka eguraldia alde egon ez bazen ere arrakastaz bururatu da Rawson-en, Andepeko San Juan probintzia argentinarrean, bertako Liburuaren eta Kultura Herrikoiaren Azokaren laugarren edizioa. Probintzia osoko liburudenda, argitaletxe, unibertsitate, elkarte, erakunde eta liburutegi herrikoiak partaide, San Juango Eusko Etxea ere bertaratu zen stand propioz eta izan ere Juan Carlos Gioja intendentearen bisita ere jaso zuen, euskal elkarteko Ofelia Larrea lehendakaria eta Ofelia Larrea lehendakari ohiak abegikor errezibitu zutela. Bestalde, euskal etxeak EuskalKultura.com eskaintzen dion aukera baliatu nahi du San Juango Diputatu Ganbaraburu Sergio Uñac-ek 'Malvina, su historia, San Juan, sus héroes' liburua oparitu izana elkarteko liburutegiari.
Gehiago irakurri...