2012/10/30

Silvia Rosa Belaunzaranek Buenos Airestik Areso herri nafarrera bidaiatu du aitona Estebanen baserria (Pedronea) eta Euskal Herrian duen familia ezagutzeko, senarrak lagunduta. Hala , bere ametsa bete du eta milaka kilometrotara duen familia ezagutu ahal izan du azkenik. Aitona Esteban Argentinara joan zen gaztetan, bere sei anai-arrebek egin zuten bezalaxe, bizimodu hobe bila. E. Arraiagok sinatzen du kronika El Diario Vascon.
Gehiago irakurri...
2012/10/30

Kirmen Uribe idazle ondarroarra Japonian izango da datorren astean, herrialde honetan "Bilbao-New York-Bilbao" eleberri arrakastatsuaren japonierazko itzulpena aurkezteko. Uribek bi hitzaldi/irakurraldi egingo ditu Tokyon, eta Okinawan bertako idazle eta poeta talde batekin bilduko da. Tokioko Hakusui Sha argitaletxeak argitaratu du lana eta Nami Kaneko japoniarrak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean. "Japoniarrek bere burua hor ikusten dutela esan zidan Namik, desagertzen ari den arrantzaleen bizimoduan", agertu dio Uribek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/10/29

Joan den asteburuan egin dira Rosario hirian 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren saioak, aurten bertako Zazpirak Bat Euskal Etxea antolatzaile, izan ere elkarte honek berak bere lehenengo Mendeurrena ospatzen zuelako eta bi ospakizunak ospagai handi bihurtu eta euskal-argentinar komunitate zabalarekin konpartitu eta gizarteratzeko asmoa zuelako eskatu baitzion aspaldi FEVAri 2012ko festa nazionala Rosariora ekartzea. Helburuak erabat beterik, joan den asteburuan Rosario euskal festaz jantzi da, Argentina osotik iritsitako euskaldunei eta euskaldunen lagunei ongietorria emanez, eta aldameneko Uruguai eta Brasildik ere jendea etorririk, baita Euskal Herritik ere. Gaurtik hasita eta ohi duenez, EuskalKultura.com-ek artikulu saila argitaratuko du, euskal-argentinar hitzordu nagusi honen argazki eta irudi kronika eginez.
Gehiago irakurri...
2012/10/29

Baskisches Kino Fest edo Euskal Zinemaldia hasiko da bihar Alemaniako hiriburuan, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein – Berlingo Euskal Etxea elkarteak antolatuta. Jaialdia euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta urtean zehar egin dituen ekitaldien artean kokatzen da. Zinemaldiak Berlin euskal zinemagintzaren erakusleiho bihurtuko du azaroaren 3a bitartean, eta azken urteotako euskal labur zein luzemetraiak, dokumental zein animazio filmak izango dira ikusgai. Proiekzio guztiak euskaraz izango dira, ingeles eta alemanezko azpitituluekin.
Gehiago irakurri...
2012/10/29

Deustuko Unibertsitateak emigrazioa eta itzuleraren fenomenoari buruzko "Memoria Bizia" izeneko jardunaldia egin zuen iragan urriaren 19an. Topaketak Euskal Herrira itzuli diren Diasporako kideen esperientzia eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena aldarrikatu zuen. Ekitaldia topagune emankorra izan zen, eta bertan bildu ziren lehen aldiz itzulitako emigranteak, historialariak eta erakundeak, besteak beste Bizkaiako Foru Aldundia eta Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritza.
Gehiago irakurri...
2012/10/29

Lagun talde polita bildu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho-ko euskal etxeak antolatutako azken bi ekintzek. Urriaren 8an, ‘Udaberri alaia’ izeneko moda-desfilea antolatu zuten Euskal Odola-ko kideek, herriko gazteei zuzenduta. Hurrengo larunbatean, berriz, eta Argentinako eta Euskal Herriko bi ohitura on batzen, tango ikuskizuna eta euskal afaria ospatu zituzten Sarmiento kaleko egoitzan. Bi proposamenak arrakastatsuak suertatu ziren oso, eta euskal erakundeko kideek esker beroak eman nahi dizkiete euren laguntza eskaini zieten guztiei.
Gehiago irakurri...
2012/10/26

Hemen da, iritsi da azkenean 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko asteburua eta motorrak prest dira gaur eguerditik aurrera argentinar euskal egutegiko hitzordu nagusia den honetara herrialde osotik eta ondoko Uruguai, Brasil, Txile eta Paraguaitik, baita Euskal Herritik beretik ere, etorriko den jende saldoari ongietorria emateko. Rosarioko Zazpirak Bat-ek bere Mendeurrena ospatzeko ekitaldien barne kokatu du aurtengo Euskal Astea.
Gehiago irakurri...
2012/10/26

New Yorkeko Euzko Etxea AEBetan sortu zen lehendabiziko euskal elkartea izan zen, 1913ko urriaren 13an. Datorren urtean beteko den Mendeurrena data gogoangarria da Ipar Ameriketako euskal komunitate osoarentzat, eta elkarteko kideak egitarau zabala prestatu dute 100 urteak ospatzeko. Adibidez, sarean da jada euskal etxeak sortu duen Mendeurreneko webgunea; bertan elkarteko argazki historikoak daude ikusgai eta Mendeurreneko ekitaldien eta albisteen berri ematen da. Horrez gain, euskal etxeak urtean zehar egingo dituzten ekitaldi nagusiak iragarri dizkio EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/10/26

New Yorkeko Euzko Etxea buru belarri ari da elkartearen Mendeurreneko ospakizunak antolatzen. Iragan urriaren 22an abiatu ziren ekitaldiak, afari batekin, eta 2013ko urriaren 12an bukatuko dira, Mendeurreneko Galarekin. Elkarteak prestatu dituen ekitaldien artean bi argazki erakusketa izango dira ikusgai urte bukaera bitartean Euzko Etxean. Argazkilariak biak ala biak nafarrak dira: Koitz (Luis Foncillas) eta Antonio Castro. Koitzen erakusketa bihar inauguratuko da, larunbatean, eta urriak 4a arte egongo da. Antonio Castrorena, aldiz, abenduaren azken astean erakutsiko da euskal etxean. Aitzol Azurtza izan da bi erakusketen koordinatzailea.
Gehiago irakurri...
2012/10/25

Rosario, Chascomus, Balcarce, Mar del Plata, Junin eta Macachingo bertako muslariek hartu zuten parte aurten Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak antolatutako San Migel Mus Txapelketan. Irabazlea, ordea, bikote bakarra izan behar eta lehiaketaren 2012ko edizio honetan Luis Moreno eta Juan Mutuberria chascomustarrak geratu ziren lehenengo postuarekin. Iaz bezala, kartetan aritu ziren kideek Euzko Alkartasuna Hotelean hartu zuten ostatua. Txapelketa irailaren azken asteburuan izan zen eta elkarretaratzearen baitan erakundeko lehenengo dantza irakasle izandako Mikel Menayari eta Maria Julia Ercorecari omenaldia egin zitzaien.
Gehiago irakurri...