2012/11/09

Gaur aurkeztu da Bilbon Korrikaren 18. edizioa. AEK euskaltegien koordinadorak azaldu duenez, lasterketa Andoainen (Gipuzkoa) hasiko da 2013ko martxoaren 14an eta Baionan (Lapurdi) amaituko da martxoaren 24an. Edizio honetan euskara ikasleak izango dira omenduak eta aurrekoetan bezala, AEKk Diasporako euskaldunei ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatu die. Zure euskal etxean edo komunitatean Korrikaren omenezko ekitaldiren bat antolatzeko laguntza nahi baduzu, jar zaitez AEKrekin harremanetan.
Gehiago irakurri...
2012/11/09

Maila handiko kontzertua entzun ahal izango da gaur hiriburu argentinarrean. Errezitala Euskal Echea elkarteak antolatzen duen zikloko azkena izango da, eta etxeko Ana Paula Segurolarekin batera Jose Luis de Aquino organo jotzaile brasildarra aurkeztuko da Buenos Aireseko publikoaren aurrean. Hitzordua arratsaldeko 6:30etan da, Sarandi kaleko kaperan eta programari dagokionez, Felipe Gorriti-ren Sonata Re Handian eskainiko dute musikariek beste pieza batzuen artean.
Gehiago irakurri...
2012/11/09

Etxean dira Itxartu taldeko getxoztarreko dantzariak, iragan urriaren 26tik 28ra Rosarion egin zen Argentinako 2012 Euskal Aste Nazionalean parte hartu ondoren. Taldeak bazuen aurretik Diasporarekin harremanik, izan ere Itxartuko bi kidek dantza ikastaroak eman zituzten Rosarion bertan orain dela urte batzuk eta iaz Rosarioko dantzari bi izan ziren Getxon. Bidaia esperientzia aparta izan dela azaldu diote EuskalKultura.com-i, hango euskaldunek "dantza eta abertzaletasuna zein sakon bizi duten" ikustea oso berezia dela azpimarratuz.
Gehiago irakurri...
2012/11/08

Hil honen hondarrean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Iberiar Penintsulako hizkuntz-aniztasunari buruzko mintegia egingo da, unibertsitateko Euskal Filologia sailak antolatuta, Etxepare Institutua laguntzaile. Mintegiaren helburua hizkuntz-aniztasuna gizartea aberasten duen ondarea bezala erakustea da, euskara, katalana, galegoa, gaztelania, portugesa eta immigranteen hizkuntzak hizpide. Euskarari buruzko hitzaldiak Maria Aranzazu Fernandez Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok emango dituzte.
Gehiago irakurri...
2012/11/08

Hamar urte bete ditu aurten San Nicolaseko Euzkal Etxea-ren ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioak eta epe horretan, hilero erakundearen egoitzan burutzen joan den ekintzak --beharrean dauden eskolumeei jaten ematea-- kalea hartu zuen urriaren 25ean urtemuga goren ospatzeko: ostegun eguzkitsu batean mila umeri eman zitzaien bazkaria herriko Mitre Plazan. San Nicolaseko euskaldunekin bat eginez, lagun gehiago bertaratu ziren urtebetetzean parte hartzera, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta, besteak beste FEVAko Ricardo Basterra lehendakaria, Marta Abarrategui idazkaria eta Hugo Andiazabal diruzaina ere bertan izan ziren ‘Etxe Nasaia’ programaren ospakizunean.
Gehiago irakurri...
2012/11/08

Urtero bezala, 2012 honetan ere Lapridako Lagunen Etxea-ko kideek
Buenos Aires probintziako hiri honen sortze-urtemuga ospatzeko deiari baietz esan eta bertako euskaldunen ordezkari aritu ziren. Mota askotako ekintzak burutu ziren 123. urteurreneko jaialdian, tartean erakusketak, kabalkada, elizkizunak eta ikuskizunak, batzuk aipatzearren solilik. Bertoko euskal gizataldea presente izan zen ekitaldi guztietan, argentinae bandera eta ikurrina eramanez. Bestalde, Lagunen Etxea-ko kide den Maria Esther Arrondok jakinarazi digu abian dagoela jadanik Eusko Txokoa Liburutegiak bultzatutako lehiaketa. X. edizio honetan ‘Argentinako Banderaren bigarren mendeurrena’ da gaia.
Gehiago irakurri...
2012/11/08

Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan argazki lehiaketa abiatu du. Lehiaketa Etxeparek munduko 15 herrialdeetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleei eta irakasleei zuzendua da. Eurek bidalitako argazkiak Facebooken jarriko ditu Institutuak eta bozketa bitartez jendeak gustukoen dituenak aukeratuko dira. Ondoren Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak irabazlea hautatuko du.
Gehiago irakurri...
2012/11/07

Interes handia sortu du gure irakurleen artean Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saila bildumako liburuen zozketak, eta asko izan dira parte hartzeko izena eman dutenak. Herrialde askotik heldu zaizkigu partehartzaileak, eta zozketaren emaitzak munduan zehar sakabanatu ditu jokoan zueden bost liburu sortak. Irabazleak Argentinako Lidia Martha Etchart eta Marcial Agostini Zubillaga, Uruguaiko Maria Angelica Irazabal Arrospide, Estatu Batuetako Miren Edurne Rementeria Artiach eta Hungariako Bernadett Hajdu dira. Datozen egunetan etxean jasoko dute euskal kulturari buruzko liburu bilduma bana. Zorionak!
Gehiago irakurri...
2012/11/07

Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean nazioarteko historia mintegia egingo da hilaren 20 eta 21ean. Topaketaren gaia Espainian eta Ameriketan XVI. mendetik XIX. mendera izan diren kofradia eta anaidien ekarpen historikoa izango da. Bilkuran EHUko adituez ga¡n Mexiko, Argentina, Peru eta Kolonbiako historialariak ere ariko dira, besteak beste. Batzorde antolatzailea EHUko Alberto Angulo Morales, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos Martinez historialariek osatzen dute.
Gehiago irakurri...
2012/11/07

Azaroaren 16ean Olatz Gonzalez Abrisketa EHUKo Gizarte Antropologia irakasleak AEBetako 'American Anthropological Association' elkartearen laburmetraia onenari saria jasoko du San Frantziskon. "Carmen" laburrarekin lortu du saria, bihurrituak sendatzeko Bizkaian erabiltzen den antzinako erritual bati buruzko lana. Proiektu berri bat du ere badu esku artean antropologoak: euskal pilota-ri buruzko eta pilotarien bizimoduari buruzko dokumentala. Urtarrilean hasiko dira grabazioak eta protagonistak euskal pilotari ezagunak izango omen dira, besteak beste, Aimar Olaizola eta Juan Martínez de Irujo.
Gehiago irakurri...