euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria neguan: Kepa Etchandy argazkilariaren irudiak sarean ikusgai Ibaifoto.com webgunean

2013/01/30

Euskal Herria neguan saileko argazki bat (egilea Kepa Etchandy) Negu gorri-gorria ari gara izaten Euskal Herrian: euria, haizea, elurra, eta itsasoa ere zakar-zakar. Tarteka urdinguneak, eta eguzkirik ere badela ari gara ikusten. Kepa Etchandy argazkilari lapurtarrak urtaro ikusgarri hau baliatu du Euskal Herriari buruzko argazki sorta ederra egiteko. Ikusi nahi duenak www.ibaifoto.com webgunean du eskuragarri, Euskal Herriari buruzko beste 50.000 argazkiekin batera.

Gehiago irakurri...


Hagio Sho euskaltzale japoniarrak Euskal Herriari buruzko hitzaldia eman zuen Tokyon

2013/01/29

Hagio Sho euskaltzale eta hizkuntzalari japoniarra Tokioko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen berriki, japoniarrei euskal kultura ezagutzeko aukera emateko helburuarekin. Hitzaldiaren izenburua "Euskal Herria, jendea eta hizkuntza" izan zen eta hizlari aritu ziren elkarteko bi kide: Hagio Sho hizkuntzalaria eta Yuichi Shimanuki izan ziren. Biak al biak euskal kulturan adituak dira eta, horrez gain, iaz Shok gai honi buruzko liburu bat argitaratu zuen japonesez: "Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou" (Gaur egungo euskal gizartea eta kultura ezagutzeko eta ulertzeko 50 atal).

Gehiago irakurri...


Caracaseko eta Santiagoko euskal etxeen eta Arturo Campion Ikastetxearen azkeneko buletinak

2013/01/29

Txileko Santiagoko Euskal Etxeak abenduan egin zuen musika topaguneak lagun asko bildu zituen elkartera (argazkia Berriketari) Caracaseko euskal etxe venezuelarretik heldu zaigu "Jazoera" berripaperaren azken alea, urtarrilekoa, elkartean azken asteetan egin diren ekitaldien informazioarekin. Horrez gaiz, Txileko Santiagoko euskal etxeak ere helarazi digu bere azkena, "Berriketari" albistariaren 47 zenbakia. Abendukoa alea da, baina urte osoko jardueren errepasoa egiten du, 2013an Txilen egingo den Munduko Mus Txapeketa ere aipatuz. Azkenik, Lapridan egoitza duen Arturo Campion Ikastetxeak ere bere buletina igorri digu.

Gehiago irakurri...


ACE eta Upter, euskal kultura zabaltzen Erroman: Sarrionandia italieraz, irratsaioak euskaraz...

2013/01/29

Giufa liburudendan etzi egingo del Euskal Aperitiboa irakurraldiaren afitxa Erromako Associazione Culturale Euskara-k eta UPTER unibertsitateko Dipartimento di Lingua e Cultura Basca sailak gogotsu segitzen dute euskal kultura Italiako hiriburuan ezagutarazten. Bihar, esaterako, Joseba Sarrionandia idazlearen poemak irakurriko dituzte -italierara itzulita- Giufa liburudendako "Aperitivo Basco" deitzen duten hileroko hitzorduan. Horrez gain, bi elkarteek sarean jarri dituzte Radiodramma proiektuaren emaitzak.

Gehiago irakurri...


Nafarroako presidentak doluminak eman dizkio familiari Gregorio Lizarberen heriotzagatik

2013/01/28

Yolanda Barcina Nafarroako presidentak Gregorio Lizarberen familiari helarazi dion dolumin-gutuna Urtarrilaren 13an hil zen Uruguain Gregorio Lizarbe, 81 urterekin. Gaztetan heldua zen Argentinako Rosario hirira eta bertan harro agertu zuen nafar nortasuna, Rosarioko Nafar Etxeko presidente eta diruzain izanik, besteak beste. Eginahal honetan egin zuen lan eskerga dela eta pertsona oso maitatua izan zen. Isabel Rodriguezekin ezkondua, hiru seme-alabaren aita zen: Marisa, Silvia eta Fernando, azken hau Rosarioko euskal etxeko kide eta buruzagi ezaguna. Heriotzaren berri izan bezain azkar, Nafarroako presidente Yolanda Barcinak doluminak agertu dizkio familiari gutun baten bitartez. Gogoan Bego.

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxekoarekin amaitu dira aurtengoz San Sebastian eguneko danborradak

2013/01/28

Caracaseko Eusko Etxeko Danborrada 2013 Donostian baino astebete beranduago antolatu dute aurten Caracasen, bertan urtero San Sebastian eguna kari antolatzen duten danborrada. Ez da originala bezain jantzia eta prestatua izango, baina zalantzarik gabe ilusio osoz aritu ziren joan den larunbatean venezuelar hiriburuko euskal etxeko kideak Sarriegiren piezak jotzen bertako pilotalekuan, bildutako lagun eta bazkideen txalo artean.

Gehiago irakurri...


Aisa, euskara online eta era errazean ikasteko doako ikastaro berria eskaintzen du HABEk

2013/01/28

Elena eta Vasile, ikastaroak gaiak azaltzeko erabiltzen dituen bi pertsonaia Internet bidez egin daitezkeen euskara ikastaroen artean arreta berezia eman digu HABEk eskaintzen duen Aisa online ikastaroak. Doakoa delako eta edonork erabili dezakeelako. Hizkuntza aldetik, gaztelaniazko hiztunentzat diseinatua dago eta maila apal-apaletik hasita, euskara ikasten hasteko baliabide erraz eta entretenigarria da. Izenak dioen bezala, aisa ikasteko, alegia. Jarraian nola erabili azaltzen dizu EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa: Argazki kameraren zozketarako iristen ari zaizkigun irudiak ikusi nahi?

2013/01/28

Zozketako parte-hartzaileen zenbait argazki Pixkanaka argazki mordoa ari zaigu iristen argazki kameraren zozketarako. Ikusi nahi al dituzu? Madrilgo danborrada, euskal festak Argentinako hainbat tokitan, Diasporako euskaldunen Euskal Herrirako bidaiak, euskal dantza ikuskizunak, Korrika Mexikon... Argazki politak dira, bitxiak, alaiak eta, nola ez, euskaldunak %100. Lan bikaina egiten ari dira parte-hartzaileak... nahiz eta, oraindik, zureak falta zaizkigun. Anima zaitez!

Gehiago irakurri...


Euskara ikasteko baliabideen zerrenda: online, doan, gaztelaniaz, ingelesez...

2013/01/25

Etxepare Euskal Institutuak munduan dituen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroen mapa Irakurle askok eta askok sarri idazten dute euskara ikasteko ikastaroei edo webguneei buruzko informazio eske eta behar horri erantzunez sarean aurkitu ditugun baliabideetako batzuk bildu ditugu artikulu honetara. Batzuk online ikastaroak dira, zenbait doakoak, beste batzuk ordaindu beharrekoak... Horrez gain, sareko hiztegiak, zuzentzaileak, mintzapraktika egiteko foroak eta jokoak ere gehitu ditugu. On egin!

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeko euskal bitxigintza tailerreko partaideen lanak erakusgai ipiniz

2013/01/25

Ikasleak erabat kontent eta harro aurkeztu dituzte bitxigintza tailerra medio egin ahal izan dituzten lanak. Zorionak Silvia Aspiazu eta taldeari, eta Lapridako Lagunen Etxekoei (argazkia: Lapridako Euskal Etxea)) Lapridako Lagunen Etxea euskal etxe argentinarrak euskal bitxigintza tailer kontzeptuala antolatu eta garatu zuen 2012an zehar. Silvia Azpiazu irakaslearen gidaritzapean, ikasleek beren sentipenak bitxigintzaren bidez adieraztea lortzea zen helburua eta urteari eta ikastaroari amaiera emateko, tailerrean egindako bitxiekin erakusketa antolatu zuten, euskal ikutua eta ikasleen irudimena osagai dituzten hainbat emaitza eder lortuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia