2013/02/04

Etzi hasiko da Parisen Expolangues hizkuntzen azoka garrantzitsua, eta euskarak standa izango du bertan, aurreko edizioetan bezala, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azkue Fundazioa eta Langune hizkuntzen industriaren alorreko enpresa ere bertan izango dira, haiek sortutako materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko. Horrez gain, euskararen inguruko hainbat ekitaldi egingo dira astean zehar Parisen, horien artean, Mariasun Landa idazleak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak azokan eskainiko duten emanaldi literario-musikala.
Gehiago irakurri...
2013/02/04

Datorren hilean ekingo diote Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunak biltzen dituen euskal etxeko lagunek 2013ko ekintza egitarauari. Dantzak, euskara klaseak eta beste hainbat kultur ekimenak leku berrian garatuko dira baina. Izan ere, azken xehetasunak bukatzeke, Viedmako Alberdi kaleko egoitza berria bere ateak irekitzeko prest egongo da martxoan. Gogora dezagun 2010.ean, eta Rio Negro probintziako gobernuarekin sinatutako hitzarmena medio lortu zuela 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k bere egoitza antolatzeko lekua, trukean euskal etxeak lursail bat eman ziolarik Probintziako Parlamentuari.
Gehiago irakurri...
2013/02/01

Kanpoan den euskal komunitateari lehen mezua zuzendu dio gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, Irekia atariaren bidez. Mezu honetan lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasunetako bat Euskadiren nazioartekotza dela. Lan horretan, Jaurlaritzak kanpoan den euskal komunitate guztiari hurbiltzeko politika eta konpromisoa sustatuko dituela agertu du, euskal etxe eta federazioen oraingo sarea erabiliz eta hedatuz.
Gehiago irakurri...
2013/02/01

Bi berri jakinarazi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak: batetik, elkarteak Txokoan behar egiteko lan-eskaintza argitaratu du. Interesdunek kurrikuluma astelehena baino lehen bidali behar dute (datu guztiak jarraian). Bizkor ibili, beraz! Bestetik, datorren asteko asteazkenean nobela beltzari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute euskal etxean Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek. Bartzelonako nobela beltzaren literatur jaialdian --BCNegra-- ari dira parte hartzen, euren azken lanak aurkezteko.
Gehiago irakurri...
2013/02/01

Gervasio di Cesare genealogista euskal-argentinarra Valparaisoko Eusko Etxean izan da, genealogiari buruzko hitzaldi bat emateko. Hitzorduak jakinmin handia piztu zuen, izan ere, Txilen oihartzun zabala izan baitu Di Cesareren azken ikerketak. Lazarraga abizenaren genealogia ikertuz Txileko zazpi presidente Arabako jauntxo familia honen ondorengoak direla erakutsi du Di Cesarek.
Gehiago irakurri...
2013/01/31

Gaztea da oso Cordobako Gerora elkartea, baina lan eskerga ari da egiten sortu zenez gero Argentinako hiri honetan euskal kultura, eta bereziki euskara, zabaltzen. Iragan astean Eusko Jaurlaritzak euskal etxe ofizial bezala onartu zuen eta onarpenak lanean buru-belarri aurkitu zituen Geroratarrak, euskarari buruzko ikastaro ireki bat prestatzen. Ikastaro hau bihar bertan jarriko da abian eta klaseak ostiralero izango dira, otsailean zehar.
Gehiago irakurri...
2013/01/31

“Ez dago gauza obarik, bakoitzak bere errialdekoei dakiena edo dakientsua ateratzea baño”. Hala zioen Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) apaiz, musikari, idazle, euskaltzale eta Euskaltzaindiako kide lekeitiarrak. Euskarari buruz zekiena argitaratu, zabaldu eta partekatu zuen Azkuek eskura zituen bitarteko guztiak erabiliz. Azkueren filosofiari eta lan egiteko moduari jarraituz baina XXI. mendean, bere izena daraman fundazioak pauso berberak jarraitzea du helburu.
Gehiago irakurri...
2013/01/30

Antzinako euskal genealogisten elkartearen bidez izan dugu FamilySearch.org webguneak eskaintzen duen gida honen berri. Familiaren historia ikertzen eta biltzen hasi nahi dutenek bertan topatuko dute ahalegin horretan lagunduko dien informazioa, era errazean eta pausoz pauso azalduta.
Gehiago irakurri...
2013/01/30

Boise AEBetako hiri euskaldunena da ziurrenik, euskal jatorridun gizatalde zabala bizi baita bertan, alkatea bera buru. Boisen dago, esaterako, Estatu Batuetako Ikastola bakarra; ez da ohiko ikastola, euskaraz den eta euskal kultura lantzen duen haur eskola baizik. Egunotan Santa Ageda ospatzeko prestatzen ari dira umeak, eta berriki danborrada jotzen biziki gozatu zuten, Ikastolako irakasle Irune Sanchez berriztarrak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Bestalde, Boiseko Euzkaldunak euskal etxeak 2013ko zuzendaritza aukeratu du eta Martin Bilbao izango du presidente.
Gehiago irakurri...
2013/01/30

Hil honetan zehar Joseba Zulaika antropologoak Koldo Mitxelena Katedra zuzendu du Chicagoko Unibertsitatean, urtarrilaren 6az geroztik. Etxepare Euskal Institutuaren lankindetzarekin antolatua da katedra eta aurtengo edizioaren gaia Bilboko Guggenheim museoak hirian eragin duen aldaketa izan da. Aste honetako ostiralean bukatuko den ikastaroan unibertsitateko hainbat fakultatetako gradu eta graduondoko ikasleek parte hartu dute.
Gehiago irakurri...