euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eskolak eta gazte behartsuentzako sukaldaritza klaseak Sao Pauloko Anchieta Jauregian

2013/02/07

Eusko Brasildar Etxeko zuzendaritza kideak eta Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Restaurante Escola-ko ikasleekin (argazkia EuskoBrasildarEtxea) Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeak euskara eta kultura zabaltzeko hamaika ekimenekin ekingo dio martxoan aurtengo ikasturteari. Deigarrienetako bat Sao Pauloko Anchieta Jauregian emango diren euskara klaseak izango dira. Jauregia Sao Pauloko Udal Ganberaren egoitza da eta 20 bat funtzionarik ere hartuko dituzte eskolak. Horrez gain, jauregiko Escola Jatetxeko sukaldaritza ikasleek ere euskara ikasi ahal izango dute, euskal etxeak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Baserri itxurako karroza bat aurkeztu zuten Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kideek herriko Corsodromo berrian

2013/02/07

Olavarriako Inauterietan, ikurrina, baserria eta Olentzero (argazkiaEE) Gero eta indar gehiago ari da hartzen Inauteria Argentina osoan. Jakina denez, 2011tik aurrera –eta 34 urteko, diktaduraren garaiko erabaki bat bertan behera utziz– jai egunak dira inauteri astelehena eta asteartea nazio mailan. Egoera berria oso ondo hartua izan da leku askotan eta hilabete askotako prestakuntzak egiten dira festa behar bezala bizitzeko. Olavarrian, esaterako, ‘Corsodromo’ berri bat inauguratu da bertan jaia garatu ahal izateko. Herriko euskaldunak partaide izaten ari dira festaldian, ‘El Olentzero’ izeneko karroza eta euskal stand batekin.

Gehiago irakurri...


Mila ikasle helduk ikasiko dute aurten euskara Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal etxeetan

2013/02/06

Montevideoko Euskal Erria elkarteko zuzendaritza eta Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria (argazkia HABE) HABEk Hego Ameriketako lau herrialdetako euskal etxeekin euskara irakasteko hitzarmenak berritu ditu azken asteetan, eta horiei esker, mila ikasle helduk ikasiko dute euskara Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal elkarteetan 2013-2014 ikasturtean. Horrez gain, Argentinako San Nicolas herrian egin den irakaslegaientzako barnetegiaren emaitzarekin pozik agertu dira bai antolatzaileak bai ikasleak, HABEk jakinarazi duenez.

Gehiago irakurri...


Hemen dira Inauteriak: bihar Uztaritzen Ostegun Gizena ospatuko du Hartzaro Festibalak

2013/02/06

Hartzaro jaialdiaren afitxeko zenbait irudi Bihar hasiko dira Aratusteak, Ostegun Gizanerarekin batera, eta Euskal Herriko bazterretan mozorroek, festek eta usadio zaharrek hartuko dituzte kaleak. Iparraldeari dagokionez, tradizio handiko jaia dira Inauteriak eta Lapurdin, adibidez, iragan otsailaren 1etik hona Hartzaro izeneko jaialdia egiten ari dira kari horretara. Bihar bertan Ostegun Gizenarekin batera "Tutak" tobera mustra egingo dute. Baina beste hamaika euskal lekutan ere lehertuko dira Inauteak. Diasporan, New Yorkeko eta Bartzelonako euskal etxeetan mozorro jaiak egingo dira datozen egunetan, baina beste hamaika izango dira festa honi ohore egingo dioten euskal elkarteak.

Gehiago irakurri...


Izaera juridikoaren zain, Saltako Gure Etxeak 2012ko emaitza ugarien laburpena eskaini dio komunitateari

2013/02/06

Saltako Gure Etxea Euskal Etxeko kideek herriko Gizataldeen Azokan hartu zuten parte (argazkiaEE) Euskal Herriari lotuta baina beti ere inguruko errealitatea ere kontuan hartuz bi motatako ekintzak antolatu dituzte Salta hiriko Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den urtean. Batzuk euskal komunitateari zuzenduak; besteak, komunitate orokorrari. 2012an emandako urrats handiena, ordea, erakundearen egoera legalari dagokio. Izan ere, euskal etxearen izaera juridikoa eskuratze bidean daukate, tramiteak eginik. “Oso garrantzitsua da guretzat bide horretan abiatu izana. Izaera juridikoa beti egiteke geneukan, zor moduan”, aitortu diote Gure Etxeako lagunek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Aurten 40 urte beteko dituen NABOk larunbatean egin du 2013ko bere lehen bilera, Asier Vallejo gonbidatu

2013/02/05

Ezkerretik eskuinera, John Ysursa (mahaitik kanpo), Kate Camino, Valerie Arrechea, Mary Gaztambide, Asier Vallejo (mikroa eskuetan) eta Grace Mainvil (argazkia EuskalKultura.com) NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioak iragan larunbatean, otsailaren 2an, egin zuen Salt Lake Cityn bere 'negu/eguberriko bilkura' --federazioak urtean egiten dituen osoko hiru bilkuretako lehena-- bertako euskal etxearen 'Basque Dinner & Dance' ekimenarekin batera. 31 euskal elkarte iparamerikarrak bidali zuten ordezkaritza eta gonbidatu berezi gisa Asier Vallejo, Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendari berria bildu zen ekitaldira, kargua hartu ondoan Diasporara egin duen lehenengo mezuan. NABOk 1973an Nevadako Renon sortu zuteneko 40. urteurrena ospatuko du aurten.

Gehiago irakurri...


Oroimenez Euskal Etxearen sustraiak, Gernikako Haritzarenak bezala, sendotzen doaz Los Toldoseko lurrean

2013/02/05

Jaio berria den Oroimenez Euskal Etxeko kide multzo bat (argazkiaEE) Azaroan aukeratu zuten Buenos Aires probintziako Los Toldos herriko euskal gizataldeko ordezkariek euren lehenengo Zuzendaritza Batzordea. Taldeak, ordea, denboraldi luzea zeraman lanean eta horregatik ez da harritzekoa azken bi hilabetetan garatutako ekintzen arrakasta ikustea. Euskal kultura eta tradizioak ezagutarazteko asmoarekin, sortu berria den Oroimenez Euskal Etxeko lagunek Euskal Herriko jaiak, historiak eta pertsonaiak ekartzen dituzte Los Toldos-eraino. Elkarte gaztearen erroak jadanik finkatuta daude herrian, euskal etxeko ‘aitonek’ landatutako Gernikako Haritzaren kimuarenak bezala. Hona EuskalKultura.com-en laburpena Oroimenez-ek egindako azken ekintzez.

Gehiago irakurri...


FEVAk euskararen aldeko agiri bat argitaratu du, Iparraldeko ikastolei eginiko erasoen karira

2013/02/05

Ricardo Basterra, FEVAko zuzendaritza batzordearekin, artxiboko irudi batean (argazkia FEVA) Argentinako Euskal Etxeen Federazioak --FEVAk-- euskararen aldeko agiri bat kaleratu du, herrialde honetako ehundik gora euskal elkarteen ordezkari gisa. Agirian FEVAk salatu egin ditu berriki Iparraldeko ikastolek jasan duten erasoa eta baita ere Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari funtzionatzeko lizentziarik ez ematea. Jarraian, agiria jasotzen dugu, euskaratuta eta laburbilduta.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioa udako barnetegi bat entolatzen ari da Euskal Herrian

2013/02/05

2011n Boiseko Korrika Fun Run ekitaldian parte hartu zuten lagunak Euskal Etxearen parean, lasterketa abiatzeko prest North American Basque Organizations federazioak (NABO) uztailean Euskal Herrian egingo den barnetegian izena emateko epea ireki du. Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra egingo da, Lazkaoko Maizpide barnetegian, ingelesa hitz egiten duen irakasle batekin. Ikastaroaren prezioa 414 eurotakoa izango da, ostatua eta janaria barne. Horrez gain, Boiseko euskaldunak 2013ko Korrika Fun Run ekitaldia antolatzen hasiak dira: martxoaren 9an egingo da. Datu gehiago jarrian.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeentzako zuzendari Asier Vallejo Boisera iritsiko da gaur AEBetara egiten ari den bidaian

2013/02/04

Joan den larunbatean NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioak Utah-ko Salt Lake Cityn egindako bileran parte hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendari berria, Asier Vallejo Itsaso, Boisera iritsiko da gaur iluntzean Estatu Batuetako zenbait euskal komunitatetara egiten ari den biraren barnean. Hau da duela hiru bat aste izendatua izan eta gero Asier Vallejo Diasporara egiten ari den lehenengo bidaia, Salt Lake City-ren ondotik Reno, gaurtik aurrera Boise eta aste hondarrean New York eta bertako euskal etxe eta komunitateak solaskide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia