euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak jakinmina piztu zuen Parisen Expolangues azokan eta Sorbonne unibertsitatean egin ziren ekitaldietan

2013/02/12

Expolangues azokako euskal standean: Garikoitz Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Miren Dobaran, Miren Ibarluzea, Aizpea Goenaga, Miren Azkarate, Josune Ariztondo, Pello Salaburu, Itziar Nogueras eta Argitxu Camus (argazkia Etxepare) Parisetik bueltan dira iragan astean Expolangues hizkuntz-azokan parte hartu zuen euskal ordezkaritzako kideak. Bertan izan ziren, besteak beste, Etxepare Euskal Institutua, Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa eta Langune hizkuntza enpresen taldea. Azokako euskal standean euskarari buruzko informazioa zabaldu zuten, eta horrez gain, Mariasun Landa idazleak eta Argitxu Camus historialariak hitzaldiak eman zituzten azokan eta Sorbonne unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


Sei atalek osatuko dute ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarritutako izen bereko dokumentala

2013/02/12

Euskara Jendea dokumentalaren webgunea (argazkia Euskara Jendea) Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’en ‘Euskara Jendea’ liburuak euskal hizkuntzak eta kulturak izan duten ibilbide historikoa eta munduan duten presentzia aztertu zuen era didaktiko, ulerterraz eta atseginean. Testuak arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian eta –gaztelaniara itzulitako bertsioari esker- baita Hego Ameriketako Diasporan ere. Hori dela eta, beste urrats bat ematea erabaki zuen liburuaren egileak: Ibaizabal Mendebalde Kultur elkartea ekoizle eta Zenbat Gara kultur elkartearen laguntzarekin, ‘Euskara Jendea’ dokumental bihurtzeko bidean dago. Proiektuaren arduradunen esanetan, lana “ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz”. Dokumental sortak hainbat hizkuntzatako azpitituluak izango ditu eta urtea bukatu aurretik egongo da ikusgai.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek antolatutako argazki kameraren zozketa: parte hartzeko azken egunak dituzu

2013/02/11

Zozketan parte hartuko duten zenbait argazki Argazki kameraren zozketaren azken txanpan sartu gara. Ostiralean, hilak 15, izango baita zure lanak aurkezteko azken eguna. Anima zaitez! Segi zure ordenagailuko disko gogorrera eta hasi bila, ziur baduzula euskal kultura, paisaia edo izaerari loturiko argazki ederrik. Bidalizkiguzu info@euskalkultura.com helbidera eta zozketan parte hartuko duzu, geroz eta argazki gehiago bidali, orduan eta aukera gehiago izango dituzu Canon PowertShot SX120 IS argazki kamera irabazteko (gehienez bost argazki pertsonako).

Gehiago irakurri...


Zinez positibotzat jo du Asier Vallejo Diasporarako zuzendariak Estatu Batuetara egiten ari den bidaia

2013/02/11

Asier Vallejo Pete Cenarrusa Idahoko estatu-idazkari ohia agurtzen, Freda haren emaztea so. 93 urte dituen Cenarrusa gaixo dago, baina propio agurtu nahi izan zuen Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Boiseko Leku Ona jatetxean (argazkia EuskalKultura.com) Bidaiaren azken zatian, baina aurrera darrai --Estatu Batuetan arras txarra suertatu den eguraldiak baldintzatuta-- Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko zuzendaria, bere bulegoko Benan Oregi teknikaria lagun Ipar Ameriketako zenbait euskal etxe eta estatutara egiten ari den bidaia, kargua hartu zuenetik lehena. Vallejok zinez positibotzat jo du orain arteko ostera. Gaur gauean New Yorkera helduko dira Boisetik, asteazkenean Euskal Herrirako bidea hartzeko.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametza berriak hilero bidaltzeko harpidedunen bere datu basea eguneratzen ari da

2013/02/11

Gure Ametza Euskal Etxeko azken buletinaren azala Rio Cuartoko eta Argentina osoko euskal gizataldearen ekintzen berri izan nahi duzu? Cordoba probintziako herri honetako euskal etxeko kideak datu-base berria egiten ari dira beren hileroko buletin digitala ahalik eta jende gehienari helarazteko. Ondorioz, helbide elektronikoa bidaltzera gonbidatzen dituzte informazioa jasotzeko interesa duten guztiak. Bide batez, eta 2013ko agenda antolatzen hasi ahal izateko, aurtengo ekintzen egitararua plazaratu dute. Lehenengo aktibitatea proiekzio bat izango da, martxoaren 14an.

Gehiago irakurri...


XIX. mendeko Mexikoko euskal immigranteen zerrenda jarri dute sarean eskuragarri

2013/02/11

Josu Ruiz de Gordejuela historialariaren "Guía de vascos y navarros en México, siglo XIX" VascosMexico posta zerrendako lagunei esker jakin dugu sarean eskuragarri dela Mexikora emigratu zuten euskaldunen zerrenda interesgarri hau. Josu Ruiz de Gordejuela historialariak bildutako datuak dira, "Guía de Vascos y Navarros en México. Siglo XIX" izenburupean. Instituto Nacional de Estudios Históricos de las Revoluciones de México delakoak sarean jarri ditu eta bertan XIX. mendean herrialde honetan lekutu ziren 4.700 immigrante euskaldunen datuak agertzen dira.

Gehiago irakurri...


Boisen Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie BSUk euskal ikasleei

2013/02/08

Boise Estatuko Unibertsitateko Micron Engineering Center ospetsua (argazkia BSU) Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko Basque PHD Scholarships izeneko beka deialdi berri bat egin du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekak jasotzen dituztenek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika sail ospetsuan. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 24.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri...


Bere 10. urtemugan, urteroko bilera ospatuko du Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak otsailaren 11an

2013/02/08

Iazko bileran parte hartu zuten elkarteko lagunak: goiko lerroan ezkerrtik eskuinera: Mikel Ezkerro, Eduardo Torry, Nicolas Chaves eta Cesar Arrondo. Beheko lerroan: Ignacio Sagastume, Carlos Martinez, Juan C Ibarrola eta J. Domingo Ormaetxea (argazkiaEE) Urtero biltzen dira Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide eta arduradunak aurreko zikloko balantzea egite aldera. Aurten, ordea, berezia izango da elkarretaratzea elkarteak 10 urte beteko dituelako datorren apirilaren 5ean. Bilkura Ikasketa Gunearen egoitza den Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean izango da datorren astelehenean eta egun osoko programa beteko dute gonbidatuek, tartean, barne lana, aurreko zikloko balantzea, prentsaurrekoa eta urteurreneko afaria. Egitaraua bukatuta, euskal etxeko kideekin batera herriko inauterietan parte hartzeko aukera ere izango dute Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko lagunek.

Gehiago irakurri...


Peruko euskaldunek euren sustraiak gogoratu dituzte zortzi asteko kultur egitarau zabalarekin

2013/02/08

Oñatitik Limara ekarri zuten Arantzazuko Ama Birjinaren erreplika Azken asteotan Peruko euskal komunitateak euskal ondareari buruzko makina bat jarduera egin ditu, Arantzazuko Amaren Anaidiak, San Martin de Porres Unibertsitateak eta Oiga Aldizkariaren Fondo Editorialak antolatuta. Egitaraua zabala izan zen: abenduaren 3an abiatu zen, Euskararen Egunaren karira egin ziren mintzaldiekin, eta egunotan amaitu da, Liman egin berri den anaitasun bazkari batekin.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasen Jon Ugutz Lejarcegui eta Anton Goicoechea gogoan; San Blas tradizioari eutsi zioten Eusko Etxean

2013/02/08

Lobascio eta Arriaga familiek egin zituzten San Blas eguneko kordoiak (argazkia CaracasEE) Caracaseko Eusko Etxeak bi usadio zahar berritu zituen otsailak 3an egin zuen mezan, San Blas eta Kandelario egunen karira. Horrela, elizkizunean San Blas eguneko kordoiak eta Kandelario eguneko kandelak bedeinkatu zituen apaizak, bertaratu ziren ia ehun lagunen artean banatzeko. Ohiturak dioenez, gaisotasunak usatzeko balio dute. Meza elizkizunean azken hilabeteotan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten: Jon Ugutz Lejarcegui Maguregui eta Anton Goicoechea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia