euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Balendin egunean --eta urte osoan zehar-- erabiltzeko euskarazko zenbait piroporen zerrenda

2013/02/14

Ermuko Udalak 2013ko Euskarazko Piropo Lehiaketa deitu berri du Euskal Herrian eta euskaldunen artean San Balendin egunak ez du oihartzun handirik izaten --euskaldunek nahiago dituzte beste santu batzuk antza: Fermin, Sebastian, Inazio, Xabier, Prudentzio...-- baina EuskalKultura.com-ek egunaren aitzakia baliatu nahi du eta gure irakurleei piropoak --edo hotz goxoak, hala hobesten baduzu-- euskaraz botatzeko proposamena egin. Ez hori bakarrik: jarraian, handik eta hemendik bildu dugun euskal piropoen zerrendatxo labur bat osatu dugu.

Gehiago irakurri...


EmpreBask Mexico elkarteak euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroa abiatu du UNAM-en

2013/02/14

UNAM-eko euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroko irekiera klasea (argazkia EmpreBask Mexico) Harrera ona izan du Mexikon UNAM unibertsitatean abiatu berri den euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroak eta Administrazio eta Kontabilitate Fakultateko 24 ikaslek izena eman dute bertan. Ikastaroaren antolatzaile dira Emprebask Mexiko euskal enpresarien elkartea eta Euskadiko Ordezkaritza. Ikastaroaren ezaugarri berritzaileetako bat da elkarteko enpresariak izango direla irakasle, eta horrela ikasleek enpresa munduko adibide errealekin ikasi ahalko dutela.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak ENE 2012 sariaren emate-ekintza gauzatu du Bahia Blancako Union Vasca EEarekin

2013/02/14

Sari-emate ekitaldia, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI) Urtero eman izan du azken urteotan Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) --abenduaren 3an-- ENE Saria izena daraman errekonozimendua, Diasporarekin lotuta euskararen alde egindako lan ona aitortu eta saritzearren. 2012ko edizioan, Bahia Blancako (Argentina) Union Vasca euskal etxeari eman zion, eta erabaki horren gauzapena, Basterretxearen diseinuko ENE irudia fisikoki ematea, hilabete honen hasieran obratu dute Euskal Herrian erakunde emaile eta hartzaileak.

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak 20 urte beteko ditu aurten eta ekintza andana batekin ospatuko du

2013/02/14

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen lehendakaria den Jose Maria Iceta (argazkia Azulgo El Tiempo egunkaria) Programa oparoa eskainiko dio 2013 honetan Buenos Aires probintziako Azul hiriko euskal etxeak bere komunitateari erakundearen 20. urtemugaren baitan. Aktibitateak martxoan hasiko dira instituzioaren egoitzan eta urtero garatzen direnez gain, ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Beste ekintza batzuen artean behar da hor aipatu ‘Erandioko Bazterrak’ argazki erakusketa eta euskal kulturari buruzko ikastaro berezi bat. Urtebetetze jaia, berriz, abenduaren 28an izango da, etxearen sorreraren egun berean.

Gehiago irakurri...


Euskal Kultur Erakundeak idazleentzako egonaldi-bekaren 2013ko edizioa deitu du

2013/02/13

Abbadiako jauregi ederraren inguruetan biziko da hilabetez beka eskuratzen duen euskal idazle gaztea (argazkia EKE.org) Hirugarren aldikoz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE), CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzendua da eta hilabete luzatuko da, 2013ko urriaren 7etik azaroaren 3a arte. Hautagaitzak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Gehiago irakurri...


Datozen hitzorduak Boisen: 'Arrantza', 'Kutsidazu bidea, Ixabel', Noka taldea eta John Ysursaren hitzaldia

2013/02/13

"Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren irudi bat Boiseko euskal komunitateak euskal kulturaz gozatzeko aukera politak izango ditu datozen egunetan. Larunbat honetan bertan, 'Arrantza' dantza garaikide ikuskizuna taularatuko da hiriko Morrison Center-en. Ostegunean, 21an, Euskal Etxean, "Kutsidazu bidea, Ixabel" luzemetraiaren emanaldia etorriko da. Otsailaren 23an, ostera, Noka talde euskal-kaliforniarrak kontzertua eskainiko du euskal etxean. Amaitzeko, maiatzaren 8an John Ysursa historialariak “Annual Rituals That Define Basques” hitzaldia emango du Basque Museum-en.

Gehiago irakurri...


Hispanoa? Ni euskalduna naiz; John Garamendi AEBetako kongresukideak argi dauka: I'm Basque

2013/02/13

John Garamendi eta Bill Clinton San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartean, Garamendiren 2009ko Kongresurako kanpainan Associated Press berri agentziak artikulu deigarri bat plazaratu du, AEBetako Kongresuko diputatu hispanoen kopurua zehazteko zailtasunei buruz. Arrazoia zera da, zerrendatan batzuetan komunitate horretako kide gisa agertzen diren diputatuetako batzuk ez dutela euren burua hispanotzat jotzen. John Garamendi kongresukide euskal-kaliforniarrak, esaterako, argi dauka: I'm Basque (ni euskalduna naiz), dio. AEBetako 2011ko erroldan 53.045 lagunek onartu zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.

Gehiago irakurri...


Txikien taldea eta euskararen aldekoa apustu handiak Corpus Christiko Eusko Etxean 2013aren hasieran

2013/02/13

Corpus Christiko Rocio Miranda San Nicolasen egin zen barnetegiko irakasleekin, Sabrina Otegui, Natalia Hormazabal, Kinku Zinkunegi eta Alejo Conti (argazkia Valeria Oyarzabal) Garrantzi handiko bi urrats eman ditu Argentinako Corpus Christiko Eusko Etxeak urte berriari hasiera emateko, eta biak helburu argi eta sendoekin. Alde batetik, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako Udalekun hartu zuten parte Misiones probintziako euskal etxe honetako bi neskak. Bestetik, eta lehen aldiz bere historian, Corpus Christiko euskal etxeko gazte bat euskara irakasle trebatuko da Euskara Munduan proiektuaren baitan. Bi esperientziak oso emankorrak izan dira eta animatu zuten erakundea bere proiektuekin inoiz baino bizkorrago jarraitzeko. Izan ere, honez gero euren Euskal Jaiaren data iragarri du Eusko Etxeak: uztailaren 13an izango da, hainbat lagun gonbidatu.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko du Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitateak bere bosgarren edizioa

2013/02/12

Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitatea bere bosgarren ediziora iritsi da aurten Bihar irekiko ditu berriz ere ateak Euskal Echea elkarteak sustatzen duen Udako Euskal Unibertsitateak. Aurtengo egitaraua aurreko urteetakoenak baino laburragoa izango da, otsailaren 13tik 22ra. Aldi berean, bi mintegi osagarri eta doako eskainiko ditu bosgarren edizio honek, euskal zineari eta euskal ekonomiari buruz hurrenez-hurren. Eskolak Euskal Echea Institutuaren Sarandi kaleko egoitzan izango dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzak izatea.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturari buruzko topaketa abiatuko da gaur Valentzian, Etxepare Institutuak sustatuta

2013/02/12

Valentziako Unibertsitateko kanpusa Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpen eta Komunikazio Fakultateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, euskal kulturari buruzko jardunaldiak hasiko dira gaur bertan. Topaketak otsaila eta maiatza bitartean egingo dira, eta hizkuntza, literatura, zinema eta musika izango dira saioen ardatza. Hizlariak Garikoitz Knör de Santiago, Mari Jose Olaziregi (Etxepare), Iban Zaldua idazlea, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendaria eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak izango dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia