2013/02/19

Sortu berria da proposamena eta hutsune bat betetzera dator. Bere arduradunaren esanetan ‘arrazoi ugari medio, jende askori zaila egiten zaio aurrez aurreko ikastaroetan parte hartzea. Horrek animatuta, aspalditik neukan ideia bat gauzatzea erabaki dut’. Mariana Fernandez Castellik eskarmentu handia dauka Argentinan Euskal Herriari buruzko tailerrak ematen eta euskarri berri honetan ohiko elkarretaratzeen muina mantendu nahi du. “Tailerretan bezala, eta harreman dinamikoak sortze aldera, ezagutza denon artean eraikiko dugu. Beraz, interesa baduzu, hemen aurkituko gaituzu, noiznahi”, adierazten du. Tailerrak gaztelaniaz dira eta parte hartzeko nahikoa da ‘Taller de Introducción a Euskal Herria’ facebook orrian sartzea.
Gehiago irakurri...
2013/02/19

Etxepare Euskal Institutuak hiru argitalpen aurkeztu zituen atzo prentsaurrean eta gaurtik aurrera eskuragarri jarriko ditu bere webgunean, PDF formatuan. Batetik, Euskal Antologiak Saileko lehen bi aleak, biak ere hirueledunak (euskara, gaztelania, ingelesa): Mikel Ayerberen "Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat" eta Jone Arrotajairegik idatzitako "Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat". Bestetik, Eider Rodriguezen
"Katu Jendea" ipuina, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta
alemanez Euskal Sortzaileak Sailaren baitan.
Gehiago irakurri...
2013/02/19

Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu oraindik garaiz direla 2013 urterako euskal etxeentzako laguntzak eskatzeko, eta baita ere tarte berean Diasporan egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko. Bi deialdien eskabideak aurkezteko epea hil honen bukaeran itxiko da, otsailaren 28an, zehazki. Jarraian deialdiei buruzko informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko beharrezkoak diren imprimakien loturak bildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Argazki mordoa bidali dizkiguzue zuentzako prest geneukan Canon argazki kameraren zozketan parte hartzeko. 130 argazki! Oso ederrak guztiak, bilduma polita osatu dugu. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta euskal kultura munduan zehar nola bizi den erakusten eta zabaltzen laguntzeagatik! Azkenean, La Platako (Argentina) Maitena Etcheverry suertatu da garaile. Zorionak! Goza ezazu!
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Santa Ageda bezperan kantuan ateratzeko ohiturak euskal diasporan jarraitzaile gogotsuak ditu; horren adibide dira Boiseko eta Madrileko euskal etxeak, hitzordua urtero betetzen dute eta. Aurten ere ibili ziren, bai, Boiseko euskaldunak hiri estatubatuarrean etxerik etxe kantuan; oraingoan Kataluniako lagun batzuen partaidetzarekin. Boisen gainera, harrobia sendo dator, eta Ikastolako neska-mutilek ere egin zuten kantalditxoa. Bestalde, Madrilen, urtero legez euskal etxeko talde handi bat Espainiako hiriburuko Plaza Nagusian kantuan aritu zen. Sarean bideoa jarri dute.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Coronel Pringleseko euskal etxea izango da datorren otsailaren 23an euskal bitxigintza erakusketaren egoitza. Erakusketariak Lapridako bitxigintza tailer kontzeptualeko ikasleak izango dira eta 2012an Silvia Azpiazu irakaslearen eskutik egindako piezak jarriko dituzte ikusgai. Esposizioaren baitan Cnel. Pringleseko Eusko Alaia abesbatzako Marta Lazartek kanta batzuk eskainiko dizkio publikoari. Etorkizunari begira, Silvia Azpiazu-ren taldeak erakustaldi kolektibo bat antolatuko du Tres Arroyos hirian ikurrinaren egunean, uztailaren 14an, hain zuzen.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

'Mundu guztia Alta Gracian' bertako Gizataldeen Jaiaren leloa baino gehiago da. Izan ere, ahalegin handia egiten dute herriko udalak eta jendeak metafora egiazki gauza dadin. Izan ere Alta Graciako eta eskualde osoko kolektibitateak oro gonbidatuta daude urtero jaialdi honetan parte hartzera, bakoitza bere altxor preziatu eta berezkoenekin ager dadin, musika eta dantzak, jantzi eta banderak, janariak eta usainak tartean. Euskal kolektibitatea ere elkarretaratze erraldoi honen protagonista izan da eta, Cordoba hiriburuko Gure Etxea Euskal Etxeko dantzariak ordezkari, bere egin zuen jaialdiko oholtza nagusian.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Euskomedia Fundazioaren 3digitala.com webguneak Euskal Herriko argazki bilduma zabala eskaintzen du: zehazki, 43.783 irudi, une honetan. Artxibo zabal honetan ikusmiratzeak euskal paisaietan, historian eta kultur ondarean barrena bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du, mundu osoko erabiltzaileen eskura. Horrez gain, argazki bat bereziki atsegin dutenentzako irudia erosi eta inprimatzeko aukera ere ematen du webguneak.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Lanak 200 bat orri izango ditu eta ardatz kronologikoari jarraituko dio. Material osagarri anitz ere ekarriko omen du, tartean eranskin dokumentala eta argazki ugari. Argentinako EAJ-PNVren historiari buruzko liburua urtearen erdi aldera egongo da prest eta aurkezpenari dagokionez, egilearen asmoa, lehenengo aurkezpena azaroan egitea da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon; ondoren Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan egiteko eta, agian, baita Durangoko Liburu Azokan ere. Argentinako aurkezpena, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan litzateke, 2014an.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Mara Mara enpresak iragan abenduan jarri zuen abian Mintzanet.net plataforma, Donostiako Udalaren, Topagunearen eta Etxepareren babesarekin. Hiru hilabete hauetan dagoeneko euskara praktikatzeko 900 saiotik gora egin dira bertan, batzuk Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterratik. Mintzanet-ek euskera ikasi nahi duten erabiltzaileak eta euskaraz berbaldia egiteko prest diren euskaldunzaharrak harremanetan jartzen ditu, Skype sistema bitartez. Parte hartu nahi duzu? Anima zaitez, oso erraza da eta!
Gehiago irakurri...