euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker euskara Cordobako Hizkuntza Fakultatera iritsiko da

2013/03/04

Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekano Silvia Barei eta FEVAko lehendakari Ricardo Basterra hitzarmena sinatzen (argazkiaFEVA) Joan den ostiralean sinatu zuten hitzarmena FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eta Silvia Barei Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekanoak. Urrats hau emanda, euskara eta euskal kultura klaseak apiriletik aurrera hasiko dira ematen. Ikastaroak lau hilabetekoak izango dira eta irakasleei dagokienez, Elba Mocoroa eta Noe Fernandez arduratuko dira eskolak emateaz.

Gehiago irakurri...


Omenaldia Perun 2013ko maiatzean ehun urte beteko dituen pasiotar kongregazioko euskal misioari

2013/03/04

Arantzazuko Amaren irudia Liman zegoelarik. 1913an Perun pasiotar ordenako euskal misiolari talde batek hasi zuenen egitasmo ebanjelizatzaileak ehun urte beteko ditu datorren maiatzaren 17an. Jhon Bazan Aguilar euskal peruarrak euren omenezko testu hau igorri digu, "bizitza errazari uko egin eta kritautasuna zabaltzea erabaki zuten gizon haien" lanaren berri emateko. Pasiotar ordenako misiolariak 1912ko abenduaren 24ean abiatu ziren Bilbotik Perura eta lau hilabete ondoren hasi ziren Amazonian lanean.

Gehiago irakurri...


Gaur zabalduko da 2013ko NABO Udalekun izena emateko epea; erne, parte hartu nahi baduzu!

2013/03/01

Bakersfieldeko Udalekuko logoa Aurtengoan, 45 dira soilik euskal etxe antolatzailetik kanpoko haur eta gaztetxoentzat zabalik dauden lekuak. Beraz, gaur arratsaldeko 6:00pm-etan (Kaliforniako ordua, goizaldeko hiruak Euskadin) epea irekiko delarik, makina bat jende pilatuko da ordenadore aurrean bere seme/alaba inskribitu nahiean. "First-come, first-served" sistema erabiliko da (izen-emate ordena), beraz gauzak minuturik galdu gabe egitea gomendatzen da. Aurtengo kuota 350 dolarrekoa da eta diru-arazoak dauzkaten familien kasuan, Aita Tillous Beka eska dezakete.

Gehiago irakurri...


Londresko EEak bihar grabatuko du Korrika klipa; berotu zeure euskal etxekoak eta egin zeuk ere zeurea!

2013/03/01

Londresko Euskal Etxeak bihar egingo duen grabazioaren afitxa Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri du abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu die. Bi baldintza nagusi daude: gehienez bost minutuko iraupena izan dezakete bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat...). Londreseko Euskal Etxekoak animatu dira dagoeneko: bihar bertan hiriko hainbat lekuetan grabatuko dute klipa. Edonork parte har dezake. Anima itzazu beraz zure euskal etxekoak, eta tipi-tapa! bidali zeuon bideoa!

Gehiago irakurri...


Igandea, azken eguna duzu Korrika 18ko elastikoa eskuratzeko zozketan parte hartzeko, mugi!

2013/03/01

Gogora arazi nahi dizugu, irakurle, azken eguna duzula igande hau zozketan parte hartzeko. Korrika badator eta Korrikarekin batera, elastikoak! Korrika 18ren hamar elastiko zozketatuko ditugu gure irakurleen artean. Bat eskuratu nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta neurria) info@euskalkultura.com helbidera datorren iganderako. Epea, martxoaren 3ko 24:00etan bulatuko da eta sariak asteartean emango ditugu aditzera. Orain arte egin ez baduzu, hobe duzu mugitzea elastikoa eskuratu nahi baduzu!

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz burutu da Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek eratu euskal bitxigintza erakusketa

2013/03/01

Coronel Pringleseko Eusko Alaia abesbatzak emanaldi labur bat eskaini zuen bitxigintza erakusketan (argazkiaEE) Laprida herriko euskal bitxigintza tailerreko zortzi kideri ireki zizkien ateak Cnel. Pringleseko euskal etxeak euren eskulanak erakusteko. Bitxigileek Silvia Azpiazu-ren ardurapean egiten den ikastaroan trebatu ziren 2012an zehar eta irakaslearen hitzetan “euskal kulturatik jasotako kontzeptuak euren diseinuetan irudikatzen ikasi zuten tailerrean”. Erakustaldia osatzeko, etxeko Eusko Alaia abesbatzak bere errepertorioko bi kanta eskaini zituen. Lagun anitz bertaratu ziren euskal etxera eskulanez eta musikaz gozatzeko, tartean Carlos Oreste herriko alkatea.

Gehiago irakurri...


Gaztelak Nafarroa indarrez hartu zueneko 500. urteurrenari buruzko hitzaldia gaur Iparraldeko EEan

2013/03/01

Joan den otsailaren 27an, Pescador Medrano irakasleak hitzaldi bat eman zuen San Miguelen (argazkiaEE) Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeak gonbidaturik, Nafarroaren konkista, bere kausa eta ondorioak, hartuko ditu aztergai Aitor Pescador Medrano irakasleak. Hitzordua, Moreno kaleko erakundearen egoitzan izango da gaur, iluntzeko 7:30etan. Nafarroako Unibertsitateko ikertzailearen hitzaldi hau, baina, ez da Argentinako 2013ko bere biran lehena izango. Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide ere baden Pescadorrek Lapridako Lagunen Etxean eta San Miguelgo Askatasunaren Bidean ere eskaini zuen. Bi ekintzetan interes handia piztu zuen irakasleak bildutako lagun ugarien artean.

Gehiago irakurri...


Euskal zinema ikusgai bihar abiatuko den Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian, Mexikon

2013/02/28

Telmo Esnalen "Hamaiketakoa" film laburra Guadalajarako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da (argazkai TxintxuaFilms) Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia bihar bertan hasi eta martxoak 9a arte luzatuko da. Mexikoko zine topaketa garrantzitsuena da jaialdi hau eta aurten, aurreko edizioetan bezala, euskal zinemak leku nabarmena izango du bertan, izan ere, hiru euskal filme lehiatuko dira zinemaldiko sail ofizialean, Etxepare Euskal Institututak jakinarazi duenez. Film luzeen atalean Pablo Bergerren “Blancanieves” eta Lander Camareroren “What about Columbus” dokumentala izango dira ikusgai eta, laburrei dagokienez, Telmo Esnalen "Hamaiketakoa".

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko pertsonaiek eta inauterietako alaitasunak bat egin zuten Argentinako hainbat herritan

2013/02/28

‘Euskal esne-jeiztailea’ karrozak liluratu egin zuen Lapridako Inauterietara bildutako publikoa (argazkiaEE) Gero eta indar handiagoa hartzen ari dira Inauterietako jaialdiak Argentinan zehar. Are gehiago, Inauteri astelehena eta asteartea berriro jai-egun izateko 2011n hartutako erabakiak bultzada polita ekarri dio ospakizunari. Euskal etxeak ez dira giro eta asmo horretatik batere kanpo geratu eta 2013 honetan ere partaide izan dira Euskal Herriko musika, dantza, panpinak eta janaria erakus- eta gozagai. Hona Cañuelas, Gral. Villegas eta Lapridako ospakizunen argazki laburpena. Lapridan arrakasta itzela lortu zuen "Euskaldun behi-jeiztailea" izeneko karrozak.

Gehiago irakurri...


Aita Cachenaut eta Itziar Aguirre sukaldaria 8 Herrialdeak Zuzenean irratsaioan igandean (online)

2013/02/28

Ezkerretik eskubira Benoit Etcheverry, Robert Acheritogaray eta Adelaide Daraspe, irratsaioko esatariak (argazkia eitb.com) "8 Herrialdeak Zuzenean" irratsaioarekin hitzordu berria dute Diasporako euskaldunek igande honetan, arratsaldeko 8etatik 9:30etara. Saioa mundu osoko euskaldunei zuzendua da eta internet bidez ere entzun daiteke Diasporako edozein bazterretik. Benoit Etcheverry, Robert Acheritogaray eta Adelaide Daraspe esatariek gidatuko dute saioa, ohi bezala, eta bi gonbidatu berezi izango dituzte: aita Jean Pierre Cachenaut, zortzi urtez AEBetako euskaldunen apaiz izan zena, eta Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia