2013/03/06

"Irudimena" lehiaketaren hirugarren edizio deitu dute Iparraldeko Euskal Erakundeak eta Azkue Fundazioak eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diete Euskal Herriko zein Diasporako sortzaileei. Erronka polita proposatzen du lehiaketak: Euskal Herrriko soinumapatik hartutako zortzi soinu ematen dituzte aukeran eta, horietatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Lanak maiatzaren 15a baino lehenago bidali behar dira. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.
Gehiago irakurri...
2013/03/06

Diasporako euskaldunek eta munduko rock zaleek Fermin Muguruzaren musika zuzenean entzuteko aukera izango dute udaberritik aurrera, kantari irundarrak No More Tour 2013 abiatuko baitu datorren martxoaren 21ean. Oraingoan Kontrakantxa izeneko banda izango du alboan Muguruzak, azken urteetan berarekin aritu diren 8 musikarik osatuta. Bira Kurdistanen hasiko da eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hirietara helduko da abuztuaren 31a bitartean. Kontzertuen zerrenda osoa, jarraian.
Gehiago irakurri...
2013/03/06

‘Ekialde eta Mendebaldeko erritmo, usain eta zaporeak’ du izena Chascomuseko Museo Pampeano delakoan burutuko den Kolektibitateen Festak. Beste zenbait gizatalderekin batera, euskaldunek ere muntatuko dute euren txokoa, euskal kultura zabaldu eta eskolako material bilketa gauzatzeko. Jaia martxoaren 9an izango da, gaueko 9etan, eta herri askotako janari tipikoak egongo dira dastagai. Datorren ostiralean, bestalde, Emakumearen Eguna ospatuko du Euskal Etxeak eta martxoaren 23an, Urteroko Ohiko Biltzarra egingo.
Gehiago irakurri...
2013/03/05

Argentina, Txile, Euskal Herria, Estatu Batuak, Italia, Espainia, Kolonbia, Brasil, Alemania, Katalunia... toki guztietako partaideak izan ditugu Korrika 18ko elastikoen zozketan, 189 guztira! Eskerrik asko guztioi! Baina, azkenean, hamarrek bakarrik eskuratu ahal izan dituzte elastikoak. Zure izena zerrendan ote dagoen jakin nahi? Adi!
Gehiago irakurri...
2013/03/05

Argentina, Txile, Euskal Herria, Estatu Batuak, Italia, Espainia, Kolonbia, Brasil, Alemania, Katalunia... toki guztietako partaideak izan ditugu Korrika 18ko elastikoen zozketan, 189 guztira! Eskerrik asko guztioi! Baina, azkenean, hamarrek bakarrik eskuratu ahal izan dituzte elastikoak. Zure izena zerrendan ote dagoen jakin nahi? Adi!
Gehiago irakurri...
2013/03/05

Diasporako euskal gazte eta ez hain gazteentzako oso interesgarria izan daiteke geurera heldu den proposamen hau: Gasteizko familia bat ingelesez dakien "au pair" baten bila dabil, ekainetik aurrera haurrak zaintzeko. Sendia euskalduna da eta oso gustura hartuko luke euskara ikasi nahi duen pertsona bat. Lana sei urteko neskatoa eta zortzi urteko mutila ikastolatik jasotzea eta udaran egunean zehar zaintzea da. Horren truke "au pair"ak ostatua, janaria eta astean 70 euroko ordainsaria jasoko du.
Gehiago irakurri...
2013/03/05

Topaguna Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira euskal film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. Atzo bertan abiatu zen zinemaldi ibiltari hau, Erandion, eta martxoaren 29a birtartean Euskal Herriko eta Diasporako hainbat tokitara eramango du iaz eginiko euskal film laburren sorta ederrra. Ostiralean, esaterako, Londresera helduko da, London Basque Society euskal etxeak antolatu duen ekitaldiari esker. Martxoaren 23an, berriz, Pariseko Euskal Etxean izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri...
2013/03/05

2013ko egitaraua hasi dira prestatzen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideak. Lagunen arteko afariak eta publiko orokorrari begira antolatzen diren janari salmentak hil honetan hasiko dira; hil honetan ere euskara klaseetarako izen-ematea eta Ohiko Biltzar Orokorra burutuko dira. Urtea joan ahala, proposamen gehiago luzatuko zaizkio komunitateari: musika tailerrak, zine zikloa eta hitzaldiak, besteak beste. Baina urtarril-otsailean ere ez da gedlirik egon Eusko Aterpea, izan ere ‘Mas Mus’ taldeko kideek ez zuten oporrik hartu eta etxeko dantzariek ere oso goiz ekin diote entsegu sasoinari.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

"Forked Tongues" izeneko poesia antologiaren argitalpena dela eta, Dublinen izan berri dira Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda olerkariak. Liburuak hiru euskal egileen eta Miren Agur Meaberen poesiak ingelesera itzuli ditu, zenbait galiziar eta kataluniar idazleen lanekin batera. Euskal olerkariak Dublinen izan ziren euren olerkien irakurraldiak eskaintzeko, eta emanaldiek jakinmin handia piztu zuten, eurekin bertan izan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara zuzendariaren esanetan.
Gehiago irakurri...
2013/03/04

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, gaur abiatuko du Mexikon bost eguneko enpresa bidaia. Helburua herrialde honetan Bizkaiko enpresentzako negozio aukerak sustatzea da. Euskal ordezkaritzako parte dira Bizkaiko 47 ETE eta makina erreminta (AFM), automozio (ACICAE), ingurumeneko industrien (Aclima) eta Bilboko Portuko clusterrak. Orotara, 94 enpresa ari dira bidaian parte hartzen, ETE-en eta clusterretako kideak diren enpresen artean.
Gehiago irakurri...