euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika 18 munduan zehar dabil dagoeneko: New York, Madril, Bartzelona, Santiago, Quebec...

2013/03/19

Elurrean ari zuen New Yorken, baina Euzko Etxea elkarteko kideak ez ziren kikildu eta Central Park-en zehar lasterka ospatu zuten Korrika 18 hirira heldua zela! (argazkia NYEE) Iragan ostegunean abiatu zen Korrika 18 Andoaindik eta asteburuan munduko hainbat herri eta hirietaraino heldu da, Diasporako euskaltzaleei esker. New York-en korrikalariak Central Park ezaguna zeharkatu zuten, euskararen aldeko leloa oihukatuz; Bartzelonan jende andana bildu zen lasterketara, euskal etxeak antolatu zuen jaiaz eta kontzertuetaz ere gozatzeko; Quebec-ek elurrari aurre egin zioten, eta Txileko Santiagon, berriz, udako eguzkia lagun korritu zuten. Hona leku horietako argazki eta irudi kronika laburra.

Gehiago irakurri...


Dantza, euskara, musika, irratia, hitzaldiak, zinea, jaiak… eta gehiago Arrecifesko Euskaldunak Denak Baten

2013/03/19

Arrecifeseko euskal etxeko 2013ko ekintzetan parte hartzeko gonbitea Mota askotako ekintzak burutuko dira aurten ere Arrecifeseko euskal etxean. 2013ko aldia hastear, proposamenen eskaintza zabala egin dute, adin guztietako lagunei zuzenduta. Ikastaro batzuk 'klasikoak' dira, hala nola euskara edota dantza, baina badaude eskaintza berriak ere, guztiak interesa duen edonoren esku. Eskolez gain, kultur aktibitate anitz egingo dira, tartean, ‘Ipuinaren ordua’ zikloa eta ‘Potxolo Loyola’ delako Txistularien Topaketa, batzuk aipatzearren. Hona Arrecifesko 2013ko egitarauaren berri.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Mexikon ordezkaritza berriz irekiko duela adierazi du Marian Elorzak

2013/03/18

Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia AlexLarretxi/DiarioNoticiasGipuzkoa) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak berreskuratu egingo dio Mexikon duen Bulegoari Ordezkaritza maila, Patxi Lopezen gobernuak kendu zion kategoria eta autonomia berriz ere emanez. Atzo Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkariak plazaratu zuen elkarrizketan, Elorzak agertu zuen herrialde honetan euskal enpresa asko kokatu direla eta "potentzial handia" duela. Solasaldian Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren beste proiektuen berri ere eman du idazkari nagusiak. Jarraian, elkarrizketaren pasarte batzuk euskaratuta.

Gehiago irakurri...


Pariseko euskal elkarteen urteurren jaian Eskualdunak-en 100 urteak ospatu zituzten, besteak beste

2013/03/18

Elgar aldizkariak, Pariseko Eskual Etxearen berri buletinak urteurreneko hainbat argazki argitaratu ditu (argazkiak Elgar) Pariseko Eskual Etxearen berri buletinak, Elgar aldizkariak, elkartean hilabeteotan egin diren ekimenen berri eman du azken alean. Horien artean aipagarria da Saint Oueneko egoitzan egin zen euskal elkarte paristarren jaia: aspalditik dira euskaldunak Frantziako hiriburuan eta horren erakusle dira, esaterako, Eskualdunak elkarteak bete dituen ehun urteak. Elgar aldizkariak berak 80 urte bete ditu; beste hainbeste Gernika abesbatzak. Aldiz, Sustraiak euskara taldeak 30 urte ditu eta Anaiki abesbatzak 25. Zorionak denei!

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui EEak 2013ko ekintzen berri plazaratu du herriko egunkari eta sare sozialetan

2013/03/18

Chacabucoko 'Emakume' taldeak Emakumearen Eguna ospatu zuen martxoaren 12an (argazkiaEE) Urtean zehar burutuko diren dantza eta euskara eskoletan parte hartzera gonbidatzen du Guillermo Larregui Euskal Etxeak. Klaseez aparte, asteroko mus elkarretaratzeak ere gauzatuko dira aurten Buenos Aires probintziako Chacabucoko euskal etxe honetan, Txapelketa Nazionalari begira. Beste proiektu polit baten berri ere helarazi digu euskal etxeak: urrian talde-bidaia egingo dute Guillermo Larregui-ko hainbat kidek Euskal Herrira.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen "Mussche" eleberria gaztelaniaz argitaratu da, katalanez eta galegoz ere plazaratu berritan

2013/03/15

"Mussche" eleberriaren azala Kirmen Uribe ondarroarraren azken eleberria, "Mussche", hiru hizkuntzatara itzulia izan da aste honetan: katalanez, galegoz eta gaztelaniaz aurkeztu dute Edicions 62, Xerais eta Seix Barral argitaletxeek, hurrenez hurren. Liburua iazko abenduan plazaratu zuen Susa argitaletxeak eta harrera oso ona izan zuen (Durangoko Azokako euskarazko libururik salduenetakoa izan zen). "Lo que mueve el mundo" izenburua hartu du eleberriak gaztelaniaz.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria ezagutu nahi duen estatubatuarra zara? Zatoz Anita Anacabek irailean gidatuko duen bidaian

2013/03/15

Anita Anacabe-Franzoia elkotarrak (eskubian) NABOren Bizi Emankorra jaso zuen iaz Anita Anacabe-Franzoia elkotarrak eskarmentua du estatubatuarrei Euskal Herria erakusten; izan ere, makina bat urte badira bertara kultur bidaia gidatuak antolatzen hasi zela. Anacabe AEBetako euskal komunitateko kide ezaguna da, euskaraduna eta euskara irakaslea Elkon eta iaz Ipar Ameriketako euskal etxeen elkarteak Bizi Emankorra saria eman zion, bertako euskal kulturaren alde luzaroan egin duen eta egiten duen lanagatik. Euskal Herria ederki ezagutzen du eta buru-belarri saiatuko da bidaiariek esperientzia ahaztezina izan dezaten. Ostera irailaren 26tik urriaren 8a bitartean egingo da.

Gehiago irakurri...


"Saladilloko Itxaropen euskal etxearen Laguntza Bonoari esker ezagutu ahal izan dut birraiton-amonaren herria"

2013/03/15

Silvia Istillart eta Julio Wright senarra Heletan, Nafarroa Beherean “Ez dakit hain esperientzia zoragarria laburtzeko gai izango naizen” esan dio Silvia Istillartek EuskalKultura.com-i bidaiari buruz galdetu diogunean. Izan ere, bere herriko euskal etxeari esker egindako paseoan bere birraitona-amonaren jaioterria ezagutzeko aukera izan zuen Silviak eta horrek erabat hunkitu zuen. “Baxenabarreko Heleta, Iparraldean; bertako Herriko Etxean Istillart abizeneko amatxi zuen emakume batekin egin nuen topo. Istillart… ni eta nire aitatxi Jean Istillart bezala… Negar asko egin nuen eta kontaktuan jarraitzen dut berarekin”. Itxaropen Euskal Etxeak salgai jarri ditu dagoeneko 2013ko bonoak, 250 pesotan.

Gehiago irakurri...


Ingelesez egin den aurreneko euskal literaturaren antologia argitaratu du Center for Basque Studies-ek

2013/03/14

Joseba Zulaika, Center for Basque Studies-eko zuzendaria, eta Mari Jose Olaziregi antologiaren aurkezpenean, atzo Donostian (argazkia Etxepare) AEBetako Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak "Basque Literary History" liburua aurkeztu zuen atzo Donostian. Lan hau euskal literaturari buruz ingelesez idatzi den lehendabiziko antologia da eta Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea eta Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria izan da edizioaren arduraduna. Berarekin elkarlanean, honako hamabi adituek jorratu dituzte antologiako atalak: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerra.

Gehiago irakurri...


Soziedad Alkoholika taldea Mexikoko Euskal Etxean izango da gaur, DF eta Guadalajarako kontzertuen bezperan

2013/03/14

Soziedad Alkoholika talde gasteiztarreko kideak (argazkia S.A.) Soziedad Alkoholika (SA) taldea Mexikon da egunotan, bi jaialdi handitan kontzertuak emateko: lehena, DFko Vive Latino jaialdian, bihar; eta bigarrena Guadalajarako Revolution Fest delakoan, etzi. Emanaldion aurretik, gaur bertan, taldeko kideak DFko Euskal Etxean izango dira eta bertan musikaz solastuko dira elkarteko kideekin eta biltzen diren zaleekin: euskal rock-aren egoera eta taldeko kideen ibilbidea izango dituzte hizpide, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia