2013/03/22

Pariseko euskaldunek hitzordu bikoitza dute bihar Eskual Etxean; izan ere, euskal zineaz eta Korrikaz gozatzeko aukera izango dute. Euskal Etxeak Laburbira euskarazko film laburren zirkuituko emanaldia egingo du arratsaldean eta Euskal Herrian eginiko zortzi lan ikusgai izango dira bertan. Aurretik, elkarteak Korrikarekin bat egiteko gonbitea luzatu die hiriko euskaldunei. Arratsaldeko bostetan jarri dute hitzordua, euskal etxean.
Gehiago irakurri...
2013/03/22

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bihar larunbaterako, martxoaren 23rako, egin du Urteko Biltzar Nagusirako deia, bere lehendakari Pedro Mauregui Larranda eta idazkari Martin Larralderen eskutik. Horrekin batera, 2011ko eta 2012ko kontu txostenak zabaldu ditu internetez (ikus linkak artikuluan) eta deia luzatu du baita ere, EEren hileroko buletina jaso nahi dutenek euren emailak eman ditzaten. Biltzarrak 2013-2015 eperako buruzagitza hautatuko du eta Aberri Eguneko topa ere egingo du.
Gehiago irakurri...
2013/03/22

Omenaldi anitz burutu dira hilabete honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Zeremonia batzuk eremu pribatuan gauzatu dira; beste batzuk, publikoan. Buenos Aires probintzian, euskal gizataldeko bi emakume izan dira gailenduak euren komunitateen alde egindako lanagatik. Jose C. Pazeko kasuan, Toki Eder Euskal Etxeko Adelma Molinarik ‘San Miguel Arcangel’ saria jaso zuen Telered telebista kateak antolatutako omenaldian. La Platan, berriz, Euzko Etxea-ko Maria Celia ‘Marutxa’ Zarranz-ek izan zuen ‘Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen’ artean egoteko ohorea.
Gehiago irakurri...
2013/03/21

Walt Longmire sheriff-a AEBetako nobela beltzeko pertsonaiarik ezagunetarikoa da egun, eta bere istorioetan oinarritutako telebista sailak bigarren sasoia du aurten. Craig Johnson idazleak sortu du Longmire eta dagoeneko bederatzigarren eleberria argitaratu da. Siruela argitaletxeak gaztelaniara itzuli berri du saileko bigarren alea, "A death without company" ("Una muerte solitaria"). Bertan Longmire-ek Mari Baroja euskalamerikarraren heriotza ikertuko du. "Euskaldunak Oesteko parte dira eta nire erantzunkizuna da mundu hau zintzotasunez deskribatzea", azaldu dio idazleak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/03/21

Christophe Pavia artista lapurtarrak eta Quebec-eko Euskaldunak euskal etxeko presidente Adelaide Daraspek elkarlanean sortu dute "Zortzi", inauterietako joaldunen kapeletan oinarria duen ikuskizuna. Martxoaren 7an aurkeztu zuten Montrealgo Rialto antzokian eta, espero bezala, Paviak unean bertan egin zituen orrazkera ikusgarriek estonatuta utzi zituzten ikusleak. Quebec-eko arrakastatik New Yorkeko kaleetara egin zuen ondoren bidaia ikuskizunak, Euzko Etxean emanaldi berezia eskaintzeko. Eta bereziak, zinez, izan ziren newyorktarrek jarri zituzten aurpegiak, kalean Adelaideren 'kaska'rekin topo egitean.
Gehiago irakurri...
2013/03/21

Buenos Airesera iritsi berria den Sara Pagola Aizpiri Euskadiko Ordezkari berriak bere lehenengo elkarretaratzea izan zuen joan den larunbatean Argentinako euskal diasporako ordezkariekin. FEVAren Zuzendaritza Batzordeko bilera bukatu eta gero, hainbat euskal etxetako kiderekin elkartzeko aukera izan zuen Pagolak, denen artean izandako “hizketaldi informal eta animatuan”. Euskal etxeak ezagutzen hasteko lehenengo bira ofiziala, ordea, apiril erdialdean abiatuko du Asier Vallejo Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendari berriarekin batera. Bidaia honetan Uruguai eta Brasilera ere iritsiko dira, euren esparruko euskal kolektibitateak aurrenekoz eta in situ agurtu eta ezagutzera.
Gehiago irakurri...
2013/03/20

Jo eta ke darrai Korrika 18k Euskal Herrian zehar, eta dagoeneko ibilbidearen erdia baino gehiago bete du. Nazioartean ere martxa polita darama lasterketak, eta hainbat herrialdetako hirietan izan da jada. Mexikon, esaterako,UNAMeko euskara ikasleek eta hiriko euskaldunek Xochimilco kanaletan barrena ibilbidea egin zuten astelehenean, eta Txinan ere Shanghaiko euskal etxeak talde polita bildu zuen euskararen aldeko lasterketa egiteko. Montevideon Euskal Erria elkarteak egun osoko jai egitaraua antolatu zuen eta Txilen, Santiagoko korrikalariek ia 7 kilometrotako ibilbidea bete zuten. Bejondaizuela danoi!
Gehiago irakurri...
2013/03/20

Munduan zehar Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dituen euskara irakurletzetako ikasleak bat egiten ari dira Korrika 18rekin, eta egunero heltzen da geurera haiek eginiko ekitaldien berri. Argentinako La Platakoek, esaterako, 'Korrika poteo' baterako deia egina dute bihar bertan euskal etxean, eta korrikaldirakoa etzi, Moreno Plazarik abiatuta. Poloniako Poznanen, berriz, Amaia Dones irakasleak, bere ikasleek eta Poloniako zenbait euskaltzalek ongi etorri berezia egin zioten lasterketari... Korrika Euskal Herrian hasi baino lehen!. "Euskal Herrira bidean zihoala Poznanera heldu eta hiriko kaleetan euskararen aldeko oihartzuna zabaldu zen, esan digu euskara irakurleak.
Gehiago irakurri...
2013/03/20

Argentinako euskal etxe ugari bisitatu ditu Marita Echave sukaldariak azken urte hauetan. Oraindik geldialdi asko geratzen zaizkion bidaia horretan, Cordoba hiriburuko Gerora euskal etxearen txanda izan berri da eta elkarteak antolatutako afari batean 'Euskal baserrietako sukaldaritza' bere liburua aurkeztu du Coronel Moldeseko euskal etxeko lehendakaria ere baden Echavek. Hitzordua joan den larunbatean izan zen eta liburuaren aurkezpenarekin batera, Baietz-eko musikarien eta Txotx! dantza taldekoen ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.
Gehiago irakurri...
2013/03/20

"Lagun bat doanean hutsunea geratzen da, beste lagun baten iristeak bete ezin duena... dio Alberto Cortes kantautore argentinarraren kantuak. Igande arratsaldean telefonoak deitu zuen eta ahots triste batek nire lagun Beñat hila zela esan zidan. Tristezia handik batek hartu ninduen eta buruan irudi-sail bat hasi zitzaidan itzulika, film emanaldi bat izango bailitzan. Ezin nuen entzun berria nuena sinetsi eta aurpegitik behera malkoak kontrolik gabe hasi zitzaizkidan isurtzen". Buenos Airestik, bertako CVF-Iparraldeko Euskal Etxeko idazkari den Norma Riosek bidali dizkigu lerro hauek.
Gehiago irakurri...