euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina, Txile, Peru, Uruguai eta Venezuelako muslariak lehian, atzo Liman abiatu Mercomus txapelketan

2013/04/04

Mercomus 2013 txapelketaren logotipoa Limako Euskaletxeak Mercomus 2013 txapelketa inauguratu zuen atzo, ongi etorria eginez Argentina, Txile, Peru, Uruguai eta Venezuelako euskal etxeetatik etorritako partehartzaileei. Txapelketa astean zehar jokatuko da Liman eta partidez gain, bisita egitarau mardula prestatu du batzorde antolatzaileak. Gaur bertan euskal gastronomia dastaketa afaria egingo da Euskaletxearen egoitzan, muslari, bazkide eta lagun askoren bilgarri.

Gehiago irakurri...


Euskara idatzia lantzeko lau elkarretaratzeko tailerra jarriko du abian bihar La Platako Euzko Etxeak

2013/04/04

‘Euskara Landu Kortazar Euskaratzen’ tailerrean parte hartzeko gonbitea

‘Euskara Landu Cortazar Euskaratzen’ izeneko tailerrak elkar osatzen duten bi helburu ditu. Batetik, Argentinako giro batzuetan euskararen presentzia mantentzen jarraitzea; bestetik, Argentinako literatura landuz norberaren euskara aberastea. Tailerra lau klasetan garatuko da, apirilaren 5, 12 eta 19an eta maiatzaren 3an, La Platako Euzko Etxean, eta eskolak Asier Luzarraga Garbisu irakasle bilbotarraren ardurapean egongo dira. Partaidetza doakoa da baina plazak mugatuak dira.

Gehiago irakurri...


La Platako ikasleek irabazi dute Etxepare Institutuak antolatutako Korrika 18ko bideo lehiaketa

2013/04/03

La Platako Unibertsitateko euskara ikasleak hiriko kaleetan barrena lasterka (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak Korrika 18 kari lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatu zien munduko hainbat unibertsitatetan euskara irakurletzetako ikasle direnei, eta erantzun aparta izan du proposamenak. Munduko makina bat bazterretatik jasotako hamaika bideoen artean, La Platako Unibertsitate Nazionaleko ikasleek bidalitakoa izan da lehiaketaren irabazlea, Idurre Lekuona irakasle. Sari honi esker irakurletzako kide batek Euskal Herrian AEKko barnetegi batean ikastaroa egin ahalko du. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Boiseko Jaialdi 2015, festa handi honetan parte hartu nahi duten talde eta artisten bila ari da

2013/04/03

Renoko 'Zenbat Gara' Euskal Dantzari Taldea festa-eremuaren sarrera Boiseko jaialdiren 2005eko edizioan (argazkia EuskalKultura.com) Oraindik denbora dexente falta bada ere, hasiak dira dagoeneko Boisen, hurrengo Jaialdi antolatzen. Bost urtean behin egiten den euskal festa erraldoi hau AEBetako euskal komunitatearen jai nagusiena eta munduko handiena ere seguruenik, Euskal Herririk kanpo. 2015ean, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo da eta antolatzaileak bertan parte hartu nahi duten musika talde, abesbatz edo dantza taldeak aukeratzeko epea ireki berri dute. Bertan jo eta Estatu Batuetako euskal komunitatearen jairik alaienean murgildu nahi baduzu, bidali zure proposamena!

Gehiago irakurri...


Ane Egia: Ikastola klandestinotik Los Toldos-ko euskal etxera, Argentinan, bizitza osoa euskararen inguruan

2013/04/03

Ane Egia pasaitarra Ane Egia Goienetxea Gipuzkoan jaio zen, Pasaiako Trintxerpe auzoan. Gaztetxotan sartu zen andereño ikastolen mugimenduan eta 43 urtez euskaraz jarraitu du irakasle Euskal Herrian. Klandestinitatea, parrokiapeko lana eta gau eskolak; danborradak, Santa Ageda koruak eta Txabolsotoak herriko jaietan; Korrika, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez... momentu ugari izan dira eta marka sakona utzi diote gaur egun Argentinan bizi den andereño honi. Egun erronka bestelakoa du, euskara irakasle jarraitzen baitu Ane Egiak, oraingoan Euskal Herritik 12.000 kilometrora. Desafio berriak ez du batere kikiltzen euskarari begira baikor baino baikorragoa den Los Toldoseko Oroimenez Euskal Etxeko irakasle berria.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko nekazalturismo edo landa-etxe batean egonaldia zozketatuko dugu!

2013/04/02

Andutza landa-etxea, Ean. (argazkia Nekazalturismo Elkartea) Euskal Herriko paraje zoragarriak ezagutu nahi badituzu, EuskalKultura.com-ek plana oparitu nahi dizu: Nekaturismo Elkartearekin bat eginik, asteburu bat zozketatuko dugu www.nekatur.net webguneko zuk nahi duzun nekazalturismo edo landa-etxean! Sari paregabe hau irabazi nahi baduzu, bidali zure datuak (izena, herria, herrialdea eta telefono zenbakia) info@euskalkultura.com helbidera apirilaren 22a baino lehen eta zuzenean sartuko zaitugu zozketan.

Gehiago irakurri...


Bihartik aurrera Literaldia jaialdiak euskal literaturaren uzta berria ekarriko du Bartzelonara

2013/04/02

Ohi duen legez, Bartzelonako Euskal Etxeak kartel deigarriekin iragarri du aurtengo Literaldia (argazkia IZiarreta) Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, bihar abiatuko da Literaldiaren aurtengo edizioa. Euskal literaturaren azken emaitzak Kataluniara ekarriko ditu jaialdiak, narrazioa, poesia eta ipuinak musikarekin uztartuz hilaren 27a bitartean. Besteak beste, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe idazleak izango dira hirian, euren lanak --zenbait dagoeneko katalanera itzuliak-- erakusteko. Bihar bertan, Juantxo Skalari musikariak "Mensajes, anti-canciones y poemas de kalle" liburu-diskoa aurkeztuko du, kontzertu batekin.

Gehiago irakurri...


Azaroan Argentinako Euskal Astea bilduko duen Villa Mariako Euzko Etxeak 2013ko urtealdia ireki du

2013/04/02

Urte hasierako jaian euskal etxeko gazteak Ismael Martinez de Alegria lehendakariarekin (argazkiaEE) Urte berezia izango da 2013 hau Villa Mariako euskal etxeko kideentzat. Izan ere, eurak izango dira datorren azaroan aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolatzaileak. Jaiaren datari dagokionez azaroaren 8tik 10era izango da eta programa eta voucher-en prezioak aurrerago jakinaraziko dira. Bitartean Villa Mariako euskal gizataldearentzat garrantzi gutxiago ez duten urteko ohiko jardunak burutzen ari dira euskal etxean. Aktibitateen programari hasiera ematen dion elkarretaratzea egin da, etxeko dantzari, abeslari eta Pilota Eskolako umeak bildurik.

Gehiago irakurri...


Rio Grande do Sul eta Sao Pauloko Casa Basco Brasileira elkarlanean ari dira Brasilen

2013/04/02

Rio Grande do Sul elkarteko hiru kide Bazkaria jatetxean egin zuten afari batean (argazkia RioGrandeDoSulEE) Haritz Aranburu, Rio Grande do Sul-go Euskal Etxe berriko Kultura zuzendaria, Sao Paulon izan berria da eta bisita egin dio Tremembé-n egoitza duen Casa Basco Brasileira elkarteari. Bi euskal etxeak elkarlanean hasteko asmoa agertu dute, eta lankidetza horren baitan euskara klaseak abiatuko dira aurki Rio Grande do Sul estatuko hiriburua den Porto Alegren. Horrez gain, 2013ko Euskal Brasildar Astea Porto Alegren egiteko aukera hausnartzen ari dira.

Gehiago irakurri...


FEVAk Aberri Eguneko mezua zabaldu du Argentinatik, 'ilusioz' ospatzera deituz Euskadin zein Diasporan

2013/03/28

FEVAk 2013ko Aberri Egun mezua zabaldu du Argentinatik Aberria ilusioz ospatzera deituz (argazkia EuskalKultura.com) Aurreko urteetan bezalaxe, Argentinako Euskal Etxeen Federazioak (FEVA) mezua zabaldu du kide dituen euskal etxe, lagun eta komunikabideen artean, Aberri Eguna dela-eta datorren igandean. "Abertzaleok beharrezkoa dugun eguna da hau, jaia, musika, dantza, bilerak, hitzaldiak, euskara eta nolanahi ere nor garen adierazi eta horren lekukotasuna eman dezagun". "Aberri Egun elkargarria opa dizuegu guztioi, geure sentimenduetan sendo eta ikurrinak lagun gure identitatea agertuz", jakin arazi dute. Sortuk, bere aldetik, mezua zuzendu dio propio Diasporari (ikus bideoa).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia