2013/04/11

"Longmire" telesaila Craig Johnson idazle estatubatuarrak sortu zuen Wyoming-eko sheriff-ean oinarritua da. Euskal jatorridun lagun asko ditu sheriff honek eta telesailaren sasoin berrian euskal jaialdi bat agertuko da. Hori dela eta, ekoizleak ehun bat euskaldunen bila ari dira, apirilaren 19an Santa Fen grabatuko den ataleko eszena batean estra gisa agertzeko. New Mexicoko Euskal Etxeko presidente Blas Uberuagak zabaldu du deialdia estatu horretako eta inguruko euskaldunen artean.
Gehiago irakurri...
2013/04/11

Euskal Argentinar Erakundeen federazioak (FEVA) Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearekin batera Buenos Aires probintziako herri horretan apirilaren 27 eta 28an antolatu duen euskal dantza tailerrean parte hartzera deitu die "dantza zuzendariei edo euskal etxeetan irakastera prest dauden dantzari aurreratuei". Izen-emateak apirilaren 19aren aurretik behar dira egin. Bestalde, federazioak buruzagientzako formakuntza ikastaro berri bat egingo du maiatzaren 11ean Rio Cuarton, Cordoban, xehetasunak aurki adieraziko dituela, esan du.
Gehiago irakurri...
2013/04/11
Urtero legez, Nantesko Zinemaldiak leku zabala eskaini dio euskal zinemagintzari, "La Fenetre Basque" atalarekin. Aurten, horrez gain, bi euskal filmek saria jaso dute jaialdian: Oskar Alegria iruinsemearen “Emak bakia baita" filmak Dokumental Onenaren saria eskuratu du, eta Imanol Uriberen "Miel de Naranjas" lanak Ikusleen Saria. Etxepare Institutuak euskal film horien partehartzea sustatu du eta Aizpea Goenaga, erakundearen zuzendaria, bertan izan da.
Gehiago irakurri...
2013/04/11

118 urte bete berri dituela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo 'Centro Vasco Francés' --gaztelaniaz ere bi izenak erabiltzen ditu-- Argentina eta mundu osoko euskal etxe zaharrenetako bat da. Urtebetetzea ospatzeko, erakundeko Kultura Azpibatzordeko kideak bildu eta topa egin zuten. Kultura gaiak kezka eta ardura dituen taldeak, 2013an zehar garatuko dituen ekimenen egitaraua jakinarazi du aste honetan. Abiapuntua, gaur bertan, Aberri Egunari buruzko hitzaldi batekin, euskal etxearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2013/04/10

Gogoratu zozketa paregabea dugula martxan! EuskalKultura.com-i esker Euskal Herriko paraje zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu. Nekaturismo Elkartearekin bat eginik, bi gau zozketatuko ditugu zuk nahi duzun www.nekatur.net webguneko nekazalturismo edo landa-etxean! Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, bidali zure datuak lehenbailehen info@euskalkultura.com helbidera zozketan parte hartzeko!
Gehiago irakurri...
2013/04/10

Pozik dira Madrilgo Euskal Etxean iragan astean egin zen film laburren lehiaketarekin, ez bakarrik erantzuna aparta izan delako, bertan aurkeztutako lanek maila bikaina erakutsi dutelako ere baizik. "Oso ondo eginak zeuden denak, eta irabazlea, "Euskalbollywood" delakoa, oso barregarria zen, gainera!", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Julio Elejaldek. Hamar labur aurkeztu ziren orotara, eta Euskara txokoko txikiek ere egin zuten berea, hamaikagarrena.
Gehiago irakurri...
2013/04/10

FEVAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira apirilaren 20an burutuko den Ohiko Biltzar Orokorrean, tartean bi lehendakariorde. Zerrenda bakarra aurkeztu da horretarako. Biltzarraren egunean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateentzako Zuzendari berria den Asier Vallejo eta Argentina-Mercosurrerako Ordezkari berria den Sara Pagola FEVAko kideekin bilduko dira bilera bukatzean. Argentina bisitatzeaz gain, Txile, Uruguai eta Brasil ere b isitatuko ditu Asier Vallejko Hego Amerikarako bere lehenengo bira ofizialean. Uruguai eta Brasilerako bidaia Sara Pagola lagun egingo du.
Gehiago irakurri...
2013/04/10

Datorren maiatzaren 15ean amaituko da Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duten "Irudimena" sormen lehiaketan parte hartzeko epea. Hirugarren edizioa du lehiaketak eta, oraingoan, proposamena zera da: Euskal Herriko soinuak oinarri hartuta, sorkuntza berri bat egitea. Sorkuntza hori izan daiteke soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.
Gehiago irakurri...
2013/04/09

Iragan larunbatean amaitu zen Mercomus 2013 mus txapelketa, Limako Euskal Etxeak antolatuta. Lehia handia izan da edizio honetako partidetan, eta azkenean, Txileko ordezkariak, Jorge eta Lukas Oyarzun aita-semeak, izan dira garaile. Bigarren postuan sailkatu zen Argentinako bikotea, Jose Luis Macchik eta Rolando Biascok osatua. Hirugarren postua, berriz, etxean gelditu zen, Peruko ordezkari Jose Luis Lopezek eta Carlos Lombardik eskuratu baitzuten (bikote hau izan zen iaz Txileko Santiagon egin zen Mercomuseko irabazlea).
Gehiago irakurri...
2013/04/09

Martxa polita hartu du azkenaldian Valladolideko Gure Txoko elkarteak eta, apurka apurka, azaleratzen ari dira urteetako lan isilaren emaitzak. Horien artean aipagarriak dira elkartearen euskara klaseak, Sonia Hernandez irakaslea buru delarik, eta baita iragan astean abian jarri zen ikastaro berria ere: BOGA online metodoa, euskara etxetik ikasteko aukera ematen duena. Eskaintza berri honekin batera, elkarteak nagusientzako klase presentzialak eta haurrentzako euskara taldea ere sustatzen ditu.
Gehiago irakurri...