euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal gaiko lau liburu eta ohiko euskal stand-a Buenos Airesko Liburu Azokaren 39. edizioan

2013/04/19

Liburu Azokako Euskal Standa (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 25ean hasiko da eta bere baitan Juan de Garay Fundazioak, FEVAk eta Eusko Jaurlaritzak kudeatutako stand batek bermatuko du euskal partaidetza 2013ko Buenos Airesko Liburu Azokan. ‘Liburuak zubiak bezala’ leloa duen kultur ekitaldia maiatzaren 13ra arte luzatuko da, urtero bezala hiriburuko La Rural izeneko eremuan. Euskal argitalpenei dagokienez, lau liburu aurkeztuko dira maiatzaren 6an, hala nola ‘Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa, 2012ko urtekaria’, ‘Euskal Ikasketen Institutu Amerikarra’, ‘Martin de Alzaga’ eta 'Euskal sukaldaritza'. Standa egunero zabalduko zaio publikoari pabilioi horiko 1908. zenbakian.

Gehiago irakurri...


Quebec-eko Euskal Abenturaren Parkeak kultur jaialdi batez museoa inauguratuko du ekainaren 15-17an

2013/04/19

Trois Pistoleseko Euskal Abenturaren Parkearen ongi etorri kartela Quebec-eko Trois Pistoles herrian dago 'Parc de la Aventure Basque en Amerique' museoa, euskaldunek eta euskal baleazaleek Amerika iparraldean utzi zuten aztarnari buruzkoa. Aurtengo ekainean parkeak museo berria inauguratuko du eta, hori ospatzeko, hiru eguneko jaialdia antolatu du ekainaren 15etik 17ra. Egun horietan, gainera, helduko dira Quebec-era Indianoak espedizioko arraunlari lapurtarrak, Trois Pistolesetik abiatu eta Montrealeraino Saint Laurent ibaitik joango direnak. Parkeak jaialdira biltzeko gonbitea luzatu die Ameriketako euskaldunei.

Gehiago irakurri...


Liburuaren Eguna ospatzeko ekimen berritzaileak Bartzelonako eta Sydneyko euskal etxeetan

2013/04/18

Bartzelonako Euskal Etxeak une batez idazle izateko proposamena luzatu die bazkide eta lagunei Twitter bidezko ipuin lehiaketen bidez Datorren asteartean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatuko da nazioartean eta munduko zenbait euskal etxek literatura eta, bereziki, euskal literatura, sustatzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Horretan eskarmentua du Bartzelonako Euskal Etxeak; izan ere urteak daramatza euskal letrei eskainitako Literaldia jaialdia antolatzen. Horren baitan, Twitter bidez 140 karaktereko mikroipuinak eta taldean sortutako ipuintzarra ari dira osatzen. Sydney-ko Gure Txokok, bere aldetik, ideia sinple baina eder batez ospatuko du eguna: elkarteko bazkideek euskal olerkiak irakurriko dituzte, ordubeteko irakurraldian, eta ondoren liburu trukea egingo dute.

Gehiago irakurri...


"Emak Bakia baita" dokumentala Chiapasen, San Frantziskon eta Vancouverren izango da maiatzean

2013/04/18

"Emak Bakia baita" filmaren irudi bat Nazioartean ibilbide arrakastatsua egiten ari da Oskar Alegria zuzendari nafarraren "Emak Bakia baita" dokumentala. Madrilgo Mataderoko Cinematecan emanaldi jendetsuak egin dira eta bihar Bilboko Alhondigan aurkeztuko du Alegriak, Harkaitz Cano idazlearekin batera, Gutun Zuria Letren Jaialdiaren baitan. Maiatzean, nazioartean bidea egiten jarraituko du: Chiapas, San Frantzisko, Vancouver eta berriz ere San Frantziskon, oraingoan Basque Cultural Center-en.

Gehiago irakurri...


Ikuskizun-afari batekin ospatuko du etzi Macachingo 'Euzko Alkartasuna' berrirekitzearen I. urtemuga

2013/04/18

Macachingo Euzko Alkartasuna Hotel berritua (argazkiaEAH) Iazko Pazko asteburuan ireki zituen berriro ateak Macachingo 'Euzko Alkartasuna' hotelak, zaharberritze prozesu luze baten ostean. Erronka ez zen erraza izan baina euskal-argentinar jabegoaren eta Oscar Prosperi kontseziodun berriaren lan eta engaiamenduari esker aurrera irten da hotela eta gaur egun goi mailako aukera bihurtu da La Pampa probintziako Macachinen geldialdi bat egin nahi edo behar dutenentzat. Kudeaketa berriaren lehenengo urteurrena ospatzeko afaria egingo da ‘Euzko Alkartasunean’ atzi larunbata, apirilaren 20an.

Gehiago irakurri...


Antso Jakituna Fundazioaren bekak euskal unibertsitarientzat euskal gaiak landuz

2013/04/17

Antso Jakituna Fundazioaren egoitza Gasteizen Euskal Herriari buruzko ikerketak egiteko Antso Jakituna Fundazioak urtero ematen dituen bekak eskuratzeko deialdia zabalik da. Bekak Euskal Herriko edozein unibertsitatean matrikulatutako ikasleei zuzenduta daude eta euskal gaiei buruzko ikerketa bultzatzea dute helburu. Fundazioak 600 euroko bi beka banatuko ditu eta lanak uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. 25 orrialdeko luzera beharko dute izan gehienez. Aurreko edizioetako saritutakoen artean izan da euskal diasporari lotutako gai irabazlerik.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen 36. Mundu Txapelketaren programa aurkeztu du Santiagoko Euzko Etxeak

2013/04/17

Puerto Varas hiria Los Lagos eskualde ederrean dago Txileko Santiago hiriko Euzko Etxea da aurtengo Euskal Gizataldeen Mus Txapelketaren antolatzailea eta, ekitaldia oraindik urrun dagoen arren, elkarteak ezagutzera eman du, jada, ekitaldiaren behin-behineko egitaraua. Urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean jokatuko da, Puerto Varas hirian. Gune turistikoa da, Los Lagos eskualde ezagunean; hori dela eta, muslariek eta eurekin datozen ordezkariek hainbat bisita eta txango egiteko aukera izango dute.

Gehiago irakurri...


Ospakizunak Rosarioko Zazpirak Bat-en: datozen hitzorduak Aberri Eguna, Gernika eta San Prudentzio

2013/04/17

Mendeurreneko Euskal Asteko azken bazkaria (argazkia EuskalKultura.com) 101 urte beteko ditu aurten Rosarioko Zazpirak Bat-ek. Eta mendeurrena ospatzeko egin ziren ekitaldiak jadanik iraganean geratu badira ere, euskal etxekoek euskal kulturaren alde lan egiteko daukaten grina urtez urte berritzen da. Ikusi besterik ez dago 2013 honetan prestatu duten egitarau oparoa, komunitateari eskaintzeko. Jaien artean, datozen hiru asteburuetan ospatuko ditu Aberri Eguna (apirilaren 20an), Gernikako Bonbardaketaren urtemuga (apirilaren 26an) eta San Prudentzio (maiatzaren 1ean). Euskara eta dantza klaseak ere martxan dauzka Entre Rios kaleko egoitzan.

Gehiago irakurri...


Igandean amaituko da Euskal Herriko nekazalturismo edo landa-etxe batean bi gau igarotzeko zozketaren epea

2013/04/16

Itxaspe landa-etxea, Orion (argazkia: Nekatur) Euskal Herriko landan bi gau doan eman nahi badituzu zuk aukeratutako nekazalturismo edo landa-etxean, apirilaren 21a arte duzu EuskalKultura.com-ek Nekazalturismo Elkartearekin lankidetzan antolatu duen zozketan parte hartzeko! Bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) info@euskalkultura.com helbidera eta zozketan parte hartuko duzu. Igandeko 23:59ean itxiko dugu partaidetzak jasotzeko postontzia; beraz, mugi!

Gehiago irakurri...


Ia ehun lagun bildu ziren Brasilen Insaurriaga familiaren bigarren urteroko topaketan

2013/04/16

Bilkuraren antolatzaileek kartel ofizialarekin argazkia atera nahi izan zuten (argazkia Insaurriaga) Iragan apirilaren 14ean Eugenio Jose Insaurriagaren 87 ondorengo bildu ziren Brasilgo Monte Bonito herrian, Rio Grande do Sul estatuan. Sendi honek egiten duen bigarren topaketa izan zen eta, aurten, gonbidatu berezi gisa, Rio Grandeko Euskal Etxeko ordezkaritza bat bertaratu zen. Arrakastatsua izan zen bilkura eta senitartekoek urtero martxoaren bigarren igandean biltzea erabaki zuten. Hurrengo ediziorako Insaurriagatarrei buruzko liburu bat ari omen dira prestatzen, familiaren adar brasildarraren genealogia eta istorioak jasoko dituena.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia