euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketa: Mendiagueren DVDak Euskal Herrira, Italiara eta Argentinara doaz

2013/05/16

Zozketatu ditugun bost DVDak Eta iritsi da Jose Mendiagueren bost DVDak zozketatzeko eta oparitzeko eguna. Gogoratu DVDak Jean Bordaxarrek Diasporako bertsolari handia izan zen Jose Mendiagueri buruzko pastorala biltzen duela, Arrokiaga herri xiberotarreko biztanleek 2012ko udan emana, eta Aldudarrak Bideo-ko lagunek grabatua. EuskalKultura.com-ek zozketatu dituen bost bideoak, hona doaz: Euskal Herrira (1), Italiara (1) eta Argentinara (3). Irabazleen izenak, artikuluan. Zorionak eurei, eta oraingoan zorterik izan ez dutenei, ez larritu, egun gutxi barru aterako baitugu hurrengo zozketa, seguruenik askoren interesa piztuko duen liburu sorta!

Gehiago irakurri...


Michael Barkham, historialaria: "Ipar Ameriketako hiru dokumenturik zaharrenak euskaldunek idatziak dira"

2013/05/16

Michael Barkham historialaria testamentuaren aurkezpenean, Hondarribian. Alboan, Txomin Sagarzazu, herri gipuzkoarreko Kultura zinegotzia (argazkia hondarribia.org) Michael Barkham kanadiarraren izena euskaldunon ahotan dabil aste honetan, berak aurkitu baitu Ipar Ameriketako dokumentu zibil zaharrena: 1563an Ternuan hil zen Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentua. Euskaldunenak ziren ere orain arte agertu diren beste bi testu zaharrenak: Juan Martinez de Larrume oriotarraren testamentua (1577koa) eta Joannes Echanizena, 1584 urtean idatzia. "Aurkikuntza hauek urrezko pepitak dira", aitortu dio Barkham-ek EuskalKultura.com-i; indusketa luze eta neketsuaren emaitza diren altxor historikoak, alegia.

Gehiago irakurri...


Hango eta hemengo: euskal dantzak, argentinar errekia eta Maral, Itxaropen EEaren 15. urtemugan

2013/05/16

Itxaropen euskal etxearen 15. urtemugako jaian parte hartzeko gonbitea 15 urte betetzen direnean egiten den "15eko Festa" garrantzitsua da edozein pertsonaren bizitzan Latinamerikan. Saladillon, euskal komunitate osoarekin konpartitu nahi dute txaropen Euskal Etxeko lagunek euren erakundearen 15. urtemuga, eta afari erraldoi batekin ospatuko dute uztailaren 8an. Jaiaren programa erakargarria da oso eta EEak inguruko euskal etxeekin duen lotura estua islatuko du. Musika, Arrecifesko Maral Taldeak jarriko du, euskal eta argentinar kantuz. Dantzak, Cañuelasetik iritsiko dira Denak Bat-eko gazteekin. Egin itzazu erreserbak lehen bait lehen!

Gehiago irakurri...


Euskal gaiak Santa Barbara-Kalifornia Unibertsitateak bihar eta etzi egingo duen mintegian

2013/05/15

University of Santa Barbara-California (USBC) unibertsitatearen kanpus ikusgarria Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean euskal gaiei buruzko hitzaldi sorta interesgarria entzuteko aukera izango da etzi, Comparative Iberian Studies Sinposium delako mintegiaren baitan. Hizlarien artean honakoak ariko dira: Viola Miglio, Diana Palenzuela, Begoña Echeverria eta Unai Nafarrate. Horiekin batera, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik “Iberian Studies Within/Beyond the Peninsula: The Current Situation and Desiderata” mintzaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri...


Misionesko Euskal Jatorri EEko Batzar Nagusiak Marta Sarasola berrautatu du elkarteko lehendakari

2013/05/15

Marta Sarasola (eskuinean), artxiboko argazki batean, Misionesko probintzia argentinarreko Euskal Jatorri Euskal Etxearen Euskal Zinema Zikloa aurkezten Argentina Iparraldeko Misiones Probintzian, bertako hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak, Urteroko Ohiko Batzar Nagusia eginik, aurreko Zuzendaritza Batzordearen lana onartu eta berria hautatu du, lehendakari gisa konfidantza berriro emanez Marta Sarasolari. Sarasola buru, batzordekide izango dira baita ere Maria del Carmen Vizcaychipi, Horacio Ochoa, René Alberto Bergara, Gabriel Alzarria eta Maria Silvia Soloaga, besteak beste.

Gehiago irakurri...


'Presencia Vasca' irratsaioaren eta 'Urrundik' elkartearen urtemugak ospatuko dira igandean Paranan

2013/05/15

'Urrundik' euskal etxeak eskaintzen dituen tailerren iragarkiak Lagun arteko bazkari batekin ospatuko dute 'Urrundik' euskal etxeko kideek erakundearen 13. urtebetetzea. Hiriko 'Circulo' hoteleko jatetxean egingo den elkarretaratzean elkarteak astero aireratzen duen 'Presencia Vasca' saioaren urteurrena ere ospatuko da, hogeitahirugarrena, hain zuzen. Hitzordua igande honetan da, maiatzaren 19an, eguerdiko 12:30etan, eta parte hartzeko txartelak $80 balio ditu (edariak aparte). Gonbitea zabaltzeko eskearekin batera, elkarteak azken bolada honetan burutu dituen ekintzen berri ere iritsi zaigu Paranatik.

Gehiago irakurri...


Julitxu Gysling Zubillaga, euskal-argentinar bat Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren buru

2013/05/14

Julitxu Gysling Zubillaga Iker semearekin, Donostiako Orfeioaren kontzertu baten atarian (argazkia JGysling) Julia "Julitxu" Gysling Zubillaga necochearra Euskal Herrian bizi da orain 21 urte eta iragan apirilaren 27az gerotik Gipuzkoako Abezbatzen Federazioaren presidente berria da. Julitxuren bizitza musikari lotua izan da betidanik; izan ere, bost urterekin hasi zen abesten Hipolito Zubillaga aitonak zuzentzen zituen bi koruetan. Aitona, Necocheako Euskal Etxearen sortzaileetako bat, berebiziko eragina izan duen pertsona izan da bere bizitzan, harengandik jaso baitzuen musikarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna. Harreman hori dela medio, Euskal Herrian etxean bezala sentitu izan da beti Julitxu, eta lur honi makina bat gauza zor dizkiola aitortu dio EuskalKultura.com-i, horien artean "bi seme, lagunak, mota guztietako esperientziak eta iraskapenak eta MUSIKA, letra larriz".

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritza partaide Diasporaren Foro Globala egingo da gaur eta bihar Dublinen

2013/05/14

Dublinek hartuko du gaur eta etzi Diasporaren Foro Globala Dublinen da Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Gaur eta bihar egingo dira foroaren lan-saioak eta Vallejok zenbait lantegi eta elkarretaratzetan parte hartuko du. Foro hau AEBetan jaio bazen ere, mundura zabaldu da eta aurten Irlandak bilduko du Europako atala. Mintegia diasporako komunitateei zuzenduriko topagunea da eta diaspora eta sektore pribatu, erakunde publiko eta gizartearen artean harremanak sortzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Macachingo gazteek ekarri dituzte aurten euskal dantzak Gral. Achako EEak antolatutako Txahalaren Jaira

2013/05/14

Macachingo dantzariak Gral. Achako Txahalaren Jaian (argazkia P.M. Aguirre) General Acha-ko Euzko Txoko euskal etxea elkarte aktibo garrantzitsua da landa eremu honetako bizitzan. Errotutako ohiturari jarraituz, gauzatu berria du aurten ere Gral. Acha-ko Txahalaren Jai probintziala. 41. edizio honetan, ordea, lankidetza berezia eskuratu du, Macachingo Euzko Alkartasuna-ko dantzariek euskal dantza erakustaldia eskaini baitzuten festaren inaugurazioan, hogei bat laguneko ordezkaritza partaide, ondoren eguna konpartitzeko jaiaren esparruan. “Hurrengo urratsa gu Macachinera joatea izango da, bisita itzultzera” azaldu dio erakunde anfitrioiko lehendakari Osvaldo Videlak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

2013/05/13

Szeged hirian egin zen Dantza-plazan giro bikaina izan zen. Irudian, Izaskun Perez irakurlea, zuriz, dantzan (argazkia IPerez) Euskal astea ospatu zen iragan maiatzaren 4tik 10era Hungariako Budapest eta Szeged hirietan, azken honetako unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta. Dantza eta musika izan ziren protagonista Euskal Astearen aurreneko bi egunetan, eta hungariarrek sena eta abilezia erakutsi zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldi jendetsuetan. Ondoren, Szeged-eko Unibertsitatean egin ziren zine emanaldiek ere harrera beroa izan zuten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia