2013/05/30

Berri onak dituzte Puerto Madryngo euskal erakundeko lagunek komunitatearekin partekatzeko. Garrantzitsuenetako bat, Argentinako euskal diaspora antolatuan instituzioaren egoera berriarena. Izan ere, FEVAren azken bileran ‘bazkide aktibo’ onartu du Federazioak Chubut probintziako euskal etxea, bertatik adierazi zaigunez. Hau eta beste gai batzuk garatuko dituzte euskal etxeko kide eta lagunek datorren igandean –ekainaren 2an- burutuko duten bazkari-elkarretaratzean.
Gehiago irakurri...
2013/05/29

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal elkarte berri bat onartzeko proposamena onartu zuen atzo, Kolonbiako Antioquian izan ere: "Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak" (Gure Mendietakoak Euskal Kulturaren Zentroa Fundazioa) da euskal etxeen erregistroan sartuko den elkarte berria. Honekin, hiru dira herrialdean ofizialki onetsita dauden euskal etxeak, Bogota hiriburuan bat eta Antioquiako Medellin-en bertan bestea.
Gehiago irakurri...
2013/05/29

Berlingo Euskal Etxeak antolatuta Inaxio Lopez de Arana itzultzaile eta ikertzaileak hitzaldia eman zuen Alemaniako hiriburuan iragan astelehenean. Lopez de Aranak Rudolf Trebitsch etnologo austriarrak 1913ko udan egindako euskal grabazio musikalak aztertu ditu eta haiei buruz solastu zen. grabazio horien artean aipagarria da Gernikako Arbola abesti ezagunaren aurreneko grabazioa. Biharamunean, Leipzigeko Unibertsitatean eman zuen bigarren hitzaldia, hango Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak gonbidatuta.
Gehiago irakurri...
2013/05/29

Iralabarriko San Antonio abesbatzak taldeko kantari guztien ilusioa piztu duen ekimena jarri du abian: New Yorken kantaldia egitea, hiri horretako Euzko Etxea elkartearen Mendeurreneko ospakizunen baitan. Euskal etxea amerikarraren sorrerako ehun urteak urriaren 11tik 14ra ospatuko dira, hirian egingo diren zenbait ekitaldiekin. Abesbatzak finantziazio kanpaina jarri du abian, amets hori betetzen lagundu nahi dietenen artean bidaia ordaintzeko laguntza bat eskuratzeko asmoz.
Gehiago irakurri...
2013/05/29

Euskal etxe askotako txistuak entzun ahal izan ziren FEVAk antolatutako 2013ko Lehenengo Txistu Tailerrean, Arrecifesen. Klaseak euskal etxean burutu ziren eta zortzi euskal erakundetako ordezkarik hartu zuten parte. Proposamenaren arrakastak animaturik urteko bigarren tailerrean ari dira pentsatzen musikariak. Asmoa, Villa Mariako Euskal Aste Nazionalean txistu emanaldi bateratu bat eskaintzea. Tailerrarekin batera, ‘Potxolo Loyola’ I. Txistulari Topaketa eta FEVAren Zuzendaritza Batzordearen bilera egin ziren Euskaldunak Denak Bat-en egoitzan.
Gehiago irakurri...
2013/05/28

Zerk egiten gaitu euskaldun? Ez da galdera erraza, baina hortxe duzu erronka. Gure datorren zozketan parte hartzeko eta Xamar-en "Vascos. Su lengua a través de la historia" liburuaren ale bat eskuratu ahal izateko, galdera horri erantzun beharko diozu. Hainbat bide dituzu zabalik zure ideiak guregana helarazteko: emaila, Facebooka edo iruzkina. Anima zaitez eta partekatu guztiekin zure iritzi eta ikuspuntuak! Jasotako erantzunak argitara ematen joango gara.
Gehiago irakurri...
2013/05/28

Bilboko Deustuko Unibertsitatean egingo da ekainean Euskal Herria Mugaz Gaindi emigrazioari buruzko mintegiaren bederatzigarren edizioa. Aurtengoan, bilkuraren gai nagusia "Euskal Migrazio eta Erbestealdien Itzulerei Buruzko Hausnarketak" izango da eta hainbat adituk horren inguruko txostenak aurkeztuko dituzte. Pedro J. Oiarzabal, Oscar Alvarez Gila eta Jon Ander Ramos ikerlariek osatu dute mintegia antolatu duen batzorde zientifikoa. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariak, Asier Vallejok, parte hartuko du topaketan. Hizlarien artean, besteak beste, EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri izango da, New Yorkeko Euskal Etxearen Mendeurrenari buruzko aurkezpen batekin.
Gehiago irakurri...
2013/05/28

Bartzelonako Euskal Etxeak uda honetako euskara ikastaroen berri eman du eta horien artean gainerako euskal etxeei ere zuzenduriko proposamena helarazi digu: Arantzako barnetegian egingo den ikastaroan parte hartzea. Bartzelonako ikasleek uztailaren 20tik 28ra ikastaro trinkoa egingo dute Nafarroako euskaltegi honetan, eta aurrekoetan bezala, gainerako euskal etxeetako ikasleei ere luzatu diete bertara biltzeko gonbitea. Astebeteko egonaldiaren prezioa 380 eurokoa da eta izena emateko epea atzo zabaldu zen, ekainaren 9an ixteko.
Gehiago irakurri...
2013/05/28

Maiatzaren 25a argentinarren aberri egunetakoa da. Urtero bezala, aurten ere bertako euskaldunek bat egin dute Maiatzeko Iraultzaren urtemuga ospakizunekin. Euskal elkarte batzuek herrietako kabalkadetan hartu dute parte beren banderadunekin. Beste batzuek, euren egoitzetan ospatu dute Argentinako janari tipikoak eta euskal dantzak eskainiz. Edonola ere, erakundeek transmititu nahi duten mezua argia da: Euskal Herriko baina baita Argentinako erroak ere indartsu haziz doaz euskal etxeen babespean. Hona, lagin bat Arrecifes, Buenos Aires, Cañuelas, Chacabuco, La Plata eta Puerto Madryngo euskal komunitateen ekitaldiak aipatuz.
Gehiago irakurri...
2013/05/27

Buenos Aires probintzia argentinarreko Behe Ganberako Alejandro Armendariz diputatuak (UCR), uztailaren 7an Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15 urteurrena ospatuko dela-eta, hiriaren 150. urteurreneko urtearekin bat eginez bestalde, aldarrikapen publiko hori egitea eskatu du, gogora ekarriz gainera euskal elkartea haste-hastetik bultzatu zuen taldea, tartean Alberto Aguirre, Maria Zabala, Maria Eugenia Echezarreta, Mercedes Curuchet, Olga Leiciaga eta Asencio Ibarbia.
Gehiago irakurri...