euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero, partaide Quebec-eko Euskaldunak-ek eratutako Eguberri Festan, txikienen gutunak bilduz, ixtorio kontari

2025/12/22

Olentzero Montrealeraino ere iritsi eta Euskaldunak Quebec-eko txikienekin mintzatzeko eta ipuin kontari ibiltzeko modua izan zuen Abenduan zehar Diaspora osoan dozenaka euskal etxek antolatutako Eguberri eta Urte Zahar festen artean Olentzero eta Mari Domingiri harrera ematearren, Mongtrealen, Quebec-eko Euskaldunak elkarteakoak ez zuten gutxiago izan nahi izan. Euskal Eguberri giroko topaketak 75 bat jende batu zituen, tartean gazte, heldu, familiak eta haurrak. Hitzordua abenduaren 7an finkatu eta partaidetzak gustura utzi zituen ...

Gehiago irakurri...


Imanol Pradalesek Lehendakariaren Gabon Mezua luzatu die kanpoan diren euskal komunitate eta euskaldunei

2025/12/19

2025eko Eguberri aldi honetan, Imanol Pradales lehendakariaren Gabon Mezua munduko euskal komunitate eta euskaldunei Imanol Pradales lehendakariak, bere aurrekoen ohiturari bigarrenez eutsiz, Lehendakariaren Gabon Mezu tradizionala luzatu die Eguberria dela eta, kanpoan diren euskal komunitate eta euskaldunei. Bere hitzetan, Euskadi Globalaren helburu estrategikoa eta gauzatze lanetan ari diren Euskal Diasporaren Lege berria aipatzen ditu, baita Markina-Xemeinen euskal pilotariak omenduz ospatutako 2025eko Euskal Diasporaren ...

Gehiago irakurri...


Mintza saio artistiko original bat eta lagunarteko bazkari girotsua 2025ari azken agurra emateko Berlingo Euskal Etxean

2025/12/19

Arte tailer itxurako mintza saioa eta bazkaria Berlingo Euskal Etxean Ekintzez betetako urtea bizi izan dute Berlingo euskara zaleek 2025 honetan, kultur adierazpen anitzeko programa bati esker. Beste gizataldeetako lagunekin antolatutako bertso saioek, musikak, arte plastikoek eta dagoeneko derrigorrezko hitzordu bihurtu den Baskisches Filmfest-en aurkeztutako euskal zinemaren ekoizpen garaikideek leku berezia izan dute Gernika Euskal Etxearen egitarauan, urteroko ospakizun eta ...

Gehiago irakurri...


EEetako gazteen Eguzkipean kanpaldiaren 5. edizioa 2026ko martxoan iragarri du La Platako Euzko Etxeak, mitologia ardatz

2025/12/18

La Platako Euzko Etxeak dantza, kirol, jolas eta mitologia asteburu bat partekatzeko aukera eskainiko die euskal etxeetako gazteei La Platako Euzko Etxeak finkatu du dagoeneko 'Eguzkipean' aisialdi, kultura eta kirol kanpamentuaren bosgarren edizioko data. Topaketa 2026ko martxoaren 14an eta 15ean egingo da, eta aurtengo deialdia euskal etxeetako 12 eta 15 urte inguruko gazteei zuzenduko zaie bereziki. Partaideek euren EEetako monitore arduradunekin etorri beharko dute eta, ohi bezala, Euzko Etxeak City Bell-en duen Aisialdi Gunean ...

Gehiago irakurri...


Carmeloko Ibai Ondoko Etxea partaide Migrantearen Egunean eta Maria Noel Abellaren liburuaren aurkezpena

2025/12/18

2025eko Migrantearen Nazioarteko Egunean, Carmeloko Euskal Etxeko lagaunak Euskaldunak partaide Carmeloko Migrantearen Egunean. Berez ospakizun ofiziala abenduaren 18an bada ere, Carmeloko Udalak abenduaren 6an ospatu du aurten bere udalerrian Migrantearen Nazioarteko Eguna eta euskal gizataldearekin batera, kolektibitate italiarra, alemaniarra, trentoarra, portugaldarra, espainiarra eta montenegroarra izan ziren partaide. Zeremonia ‘Plaza de las Naciones’ ...

Gehiago irakurri...


Nevada Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak bere Euskal Kartel Bilduma online bisita daitekeela jakinarazi du

2025/12/17

Internetez eskuragarri dauden karteletako bi: Elkoko Euskal Jaietakoa (1976) eta Winnemucakoak (1999) Nevada Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak bere Euskal Kartel Bilduma online bisita daitekeela jakinarazi du 2025 urte amaiera honetan argitara eman duen jarduera urtekarian. Lehenengo multzo honetan euren "Digital Poster Collection"eko 500 kartel eta afixa dira digitalizatu dituztenak, lan hori gauzatu ahal izan delarik Euskal Liburutegiak, ...

Gehiago irakurri...


Ayumi Aguirre Kanakuri euskal japoniarraren ‘Pandora’ argazki erakusketa urtarrilaren 31era arte zabalik Tokion

2025/12/17

'Pandora' erakusketaren inaugurazioa, Cervantes Institutuan 'Pandora' Tokioko Cervantes Institutuaren ‘Cervantes Zirkuluko sortzaile berriak’ ekimenaren baitan antolatu da eta azaroaren 29an inauguratu dute, hiriko kazetari, artista, galerietako ordezkari, erakustaile eta arte ikasleak lagun. Inaugurazio ekitaldian, Ayumi bera bateria-jotzaile duen Jakuzure musika taldeak pìeza batzuk jo zituen. Hiru ataletan dago antolatuta: ...

Gehiago irakurri...


Euskal argentinar bihotza duen enpresa: Tolosako Elosegui txapel ikonikoa Argentinan bertan eros daiteke dagoeneko

2025/12/16

 Boinas du Sud, Carol Huicik Buenos Airesen sortutako enpresak, Elosegui txapela enblematikoa inportatu eta herrialde osora bidaltzen du Soilik Euskal Herrikoa ez bada ere, eta jatorria eztabaidatua izan arren, txapela euskal kultura tradizionalaren ikurrik indartsuenetako bat da. Artzain eta laborarien babesgarri izandakoa, bere erabilera mundu osoan zabaldu zen. Milaka euskal immigranteen eskutik iritsi zen Argentinara ere, eta bertan, bereziki landa eremuan baina baita hirian ere, bere egin zuten. Gaur egun bizirik dirau, dela eguneroko ...

Gehiago irakurri...


Euskarazko film laburrak aurkezteko epea eta EHan eta Diasporan zikloak antolatzeko datak iragarri ditu Laburbirak

2025/12/15

2026ko Laburbira-ren datak Ate joka dator Laburbira 2026 euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak jendaurretu berria duen bere webgune berrituan, materiala bidaltzeko eta emanaldiak antolatzeko datak jakinarazi ditu. Zinemagileek behar duten informazioari dagokionez, 2025ean ekoiztutako film laburrak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik. Filmen jatorrizko ...

Gehiago irakurri...


Laprida, Danborrada daukaten euskal etxeen multzoan sartu da, eta prestatzen ari da San Sebastian Necochean ospatzeko

2025/12/15

San Sebastian Martxa eta Iriyarena interpretatuz, Lagunen Etxeko danbor eta upelek EEaren 36. urteurreneko jaian debutatu zuten Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak bere 36. Urteurrena ospatu zuen abenduaren 7an, festara bazkide eta lagun ugari bertaratu zirela, tartean Olentzero eta Mari Domingi, igande arratsaldea, Eguberri giroz bustiz, egun hauetan Argentinako hainbat euskal etxetan egiten ari diren urte amaierako ekitaldi guztietan gertatzen den bezala. Etxeko haurren laguntzaz Gabonetako zuhaitza apaintzeaz gain, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia