Reno, Nevada, AEB. Nevada Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak bere Euskal Kartel Bilduma online bisita daitekeela jakinarazi du 2025 urte amaiera honetan argitara eman duen jarduera urtekarian. Lehenengo multzo honetan euren "Digital Poster Collection"eko 500 kartel eta afixa dira digitalizatu dituztenak, lan hori gauzatu ahal izan delarik Euskal Liburutegiak, Digitalizazio Zerbitzuekin eta Unibertsitate Liburutegietako Metadatu, Katalogazio eta Erosketa departamentuak lagun bultzatu duten lankidetza medio.
Gogora dezagun Nevada Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko Kartel Bildumak 6.000 bat ale dauzkala orotara, Euskal Herrian eta bere Diasporan argitara emanak, gehienak 1960tik 2010era artekoak. Karteletako askok ekitaldi kulturalak, sindikalak, kontzertuak eta euskal eskubide sozial, politiko eta kulturalen aldarrikapena islatzen dute, eta Diaspopraren kasuan, euskal festa, ospakizun eta ekitaldiak, bereziki Estatu Batu Mendebaldeko euskal komunitateei dagozkienak.
- Esteka honen bidez bisita dezakezu bilduma digitalizatua
- Goiko ilustrazioan agertzen diren bi kartelen sarrerak: Nevadako Elkoko eta Winnemuccako Euskal Jaiak

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



