euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuan Azkarate Jauregiaren auzolandegian parte hartzeko deialdia egin die EuskoSarek Diasporako gazteei

2008/04/29

Iragan urteko partaideak, Jean Michel Galant Azkarateko alkatearekin (argazkia EuskoSare) Behe Nafarroako Azkarate Jauregia Euskal Diasporako Nazioarte Zentroa bihurtzeko helburuarekin, herriko udalak eta Euskosarek auzolandegi batean parte hartzeko gonbitea egin dieta Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Auzolandegiaren 3. edizioa izango da hau eta abuztuaren 1etik 23ra bitartean egingo da. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaitzen da. Hautagaiek hegazkin bidaia soilik ordaindu beharko dute, antolakuntzak beste gastuak ordainduko baititu.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak 64. urteurrena ospatzen ari da eta Buenos Aireseko Liburu Azokara bidaia antolatu du

2008/04/29

La Platako Euzko Etxea EEak Buenos Aireseko Liburu Azokara gonbidatzeko eginiko afitxa La Platako Euzko Etxearen 64. urteurrenaren ospakizun ekintzen artean, ipuinez, kantuz eta musikaz osatutako Voces del corazón (Bihotzeko ahotsak) helduentzako ikuskizuna antolatu dute 'Matxin Burdin' liburutegiak eta euskal etxeak berak. Bestalde, zentroko arduradunek bazkideak eta interesa duten pertsonei Buenos Aireseko XXXIV. Liburu Azokara joateko gonbitea egin diete. Bertan, FEVA, Juan de Garay Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzaren standari esker, euskal argentinar komunitateak presentzia du ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Laguntza deialdiei buruzko mintzaldia Bairesen FEVAren eskutik, Gernikaren 71. urteurreneko ekitaldiekin batera

2008/04/28

Laurak Baten Josu Legarretak eta Andoni Martínek eman zuten mintzaldiaren une bat (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesek euskal aktibitate bizia izan zuen joan den asteburuan. Alde batetik Laurak Baten mintzaldia eman zuten Josu Legarretak eta Andoni Martínek, Eusko Jaurlaritzaren izenean, euskal etxeetako arduradunei aurtengo diru laguntzen deialdian egin diren aldaketak azaltzeko. Egun berean, baina arratsaldez, Laurak Batek eta Argentinako beste euskal etxe askok (Laprida, Mendoza, Euskaltzaleak eta Chascomús, besteak beste) Gernikaren bonbardaketaren 71. urteurrena dela eta ekitaldiak egin zituzten.

Gehiago irakurri...


Kandido Saseta gudarien komandantearen gorpua jaioterrira, Hondarribira, itzuli zuten 71 urte beranduago

2008/04/28

Kandido Saseta gudariari omenaldia Hondarribian Egun hunkigarria izan zen joan den larunbata ehundaka hondarribitar, gudari ohi eta Kandido Sasetaren senitartekoentzat. Horien artean oso bereziki osabaren oroimena omentzera Mexikotik etorri berriak ziren bi hilobentzako. Kandido Saseta 1937an hil zen Asturiaseko frontean, Euzko Gudarostearen buruan borrokatzen ari zela frankotiradore batek tiro egin zionean. Bere gorpuak 71 urte eman zituen toki ezezagun batean lurperatuta, baina herenegun, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera, azkenik etxera ekarri ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


General Rocako Euskal Etxeak Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketa antolatu du, maiatzaren 17 eta 18an

2008/04/28

Patagoniako euskaldunen lehen topaketaren afitxa Rio Negro probintzia argentinarreko General Roca hiria izango da Patagoniako Euskaldunen Lehen Topaketaren egoitza. Gure Etxea Euskal Etxeak antolatzen du ekitaldia, eta maiatzaren 17 eta 18an egingo dute. Patagoniako euskaldunentzako bilgune izateko asmoarekin jaio da eta dagoeneko euskal etxe askok eta FEVAko arduradunek baieztatu dute partaidetza. Topaketaren egitaraua jakitera eman da dagoeneko eta bertaratu nahi dutenentzat voucher-ak eskaintzen dira. Guztiari buruzko informazioa, Euskal Etxeak elkarretaratze honekin batera plazaratu duen webgunean topa daiteke.

Gehiago irakurri...


Shanghaiko Euskal Etxeak Txina ezagutzeko aukera emango du abian jarri berri duten argazki lehiaketarekin

2008/04/28

Shanghaiko Euskal Etxeak martxoan egin zuen squash txapelketako jokalariak (argazkia ShanghaiEE) Shanghaiko euskal komunitate gazteak ideia eta proposamen orijinalak asmatzen jarraitzen du, elkartearen eguneroko bizitzari gatza eta piperra bota asmoz. Azkenekoa hilabete honetan bertan abian jarri duten argazki lehiaketa da: elkarteko kideei euren argazkiak blogera bidali eta Txinako bizitzaren ikuspegi berria emateko erronka bota diete. Hilabetero argazki onenek saria izango dute eta bide batez, blogaren irakurleek Shanghaiko euskal komunitatearen egunerokotasuna eta Txinako paisaiak ikusteko aukera aparta izango dute.

Gehiago irakurri...


Chacoko 'Kotoiaren Lurra' EEak euskal gaia jorratuko duen obra bat antzeztuko du bere doaneko antzerki tailerrean

2008/04/28

Antzerki Tailerreko partaideak Miguel Lurberekin Argentinako Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak haur eta helduei doan zuzendutako antzerki Tailerra hasi zuen iragan martxoaren 27an. Miguel Lurbe irakaslearen gidapean, zentroko bazkide eta lagunak antzerki ikerketara bideratutako teknika eta irakasgai ezberdinak praktikatzen ari dira. Ikastaroari bukaera emateko lantegi honen kideek euskal gaia jorratuko duen obra bat antzeztuko dute.

Gehiago irakurri...


Wynton Marsalisen Suite for Vitoria lanak euskal musika eta jazza batuko ditu New Yorkeko Lincoln Center-en

2008/04/26

Wynton Marsalis tronpeta-jolea Wynton Marsalis tronpetajolea, gaur egungo jazz musikari garrantzitsuenetako bat, New Yorkeko Lincoln Center-eko Rose Theaterren arituko da gaur gauean Suite for Vitoria lana aurkezten. Gasteizko Udalak eskatuta idatzitako lana da hau eta euskal musika, jazz-a, swing-a eta flamenkoa nahasten ditu. Marsalisek harreman estua du arabar hiriburuarekin, bertako Jazz Jaialdian sarri jo izan duelako. Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean (Arabako patroia) Marsalisek lehen aldiz grabatuko du Suite Vitoria lana, 2009an argitaratuko den disko baterako.

Gehiago irakurri...


Alza familiaren II. Topaketan bildutako kideek payadore gazteen eta narrazioen giroaz gozatu zuten Ayacuchon

2008/04/26

Ayacuchon eginiko familiaren II. topaketa buruan zegoen 'Alza' zioen afixe handia (arg. AlzaFamilia) Familiaren adar argentinarreko ehunda berrogei bat 'alzatar' bildu ziren joan den igandean Buenos Aires probintziako Ayacucho herrian, itsasoaren alde honetako Alza familiakoen bigarren bilkura orokorrean. Jatorrian Irun herri gipuzkoarretik etorritako hiru anaia eta haien inguruko familia sorburu duen Alza leinu euskal-argentinarreko kideak bazkari 'bikain' batez gozatu zuten eta aukera izan zuten payadore, ipuin kontatzaile eta familiako istorioen berri eman zieten pertsonen kontuak txalotzeko. Ayacuchoko anfitrioiez gain, Maipu, General Guido, Coronel Vidal, Mar del Plata, Rio Colorado, Tandil, Las Armas, La Plata, Azul eta Raucheko famili kideak bildu ziren.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxagak Atzerriko Lan Onenari Mondello saria irabazi du Italian 'Soinujolearen semea' elaberriarekin

2008/04/25

Bernardo Atxaga idazle asteasuarra (argazkia GorkaSalmeron) Bernardo Atxagak Palermo hirian ematen duten Mondello saria irabazi du, atzerriko lan onenaren kategorian, 'Soinujolearen semea' (Pamiela, 2003) elaberriarengatik. Liburuaren italierazko edizioak Il libro di mio fratello izenburua du eta Einaudi argitaletxeak plazaratu du. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Bestalde, Ipar Ameriketan, Kirmen Uriberen 'Bitartean heldu eskutik' obraren bertsio ingelesa -- Meanwhile take my hand, Elizabeth Macklin itzultzaile-- finalista gelditu da AEBetan 2007ean ingelesera itzulitako olerki-lan onenen sailean, bertako Pen Klub-ak deituriko sarietan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia