euskal diaspora eta kultura

2008/11/11
Joan den urriaren 30ean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko eta Argentinako Barne Saileko ordezkariek Lankidetza eta Asistentzia protokolo bat sinatu zuten Buenos Airesen, marko instituzional bat finkatuz ahalbidetzeko elkarrekiko asistentzia eta aholkularitza egitarauak euren jatorrizko herrialdeetan egin daitezkeen herritar prozesuetan beste herrialdean bizi diren euskal eta argentinar herritarrentzat. Buenos Airesetik, FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak deitu egin du sinatutakoari zabalkunde handiena emateko. Hona osorik protokoloaren testua.
2008/11/11
2008/11/10
Euskal Astean dantzak nagusi diren arren, beste proposamen kultural batzuk ere euren lekua eskuratzen ari dira azken urteetan. Argazki eta pintura erakusketak, pilota partidak, zinea, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak aipa ditzakegu horien artean. Aurten berri bat gehitu zaie: La Platako Euzko Etxeak antolatu zuen Abesbatzen Bilkura. Bost euskal etxeetako koruek hartu zuten partelehen bilkura honetan: Villa Mercedes, Tandil, Villa María, Rosario eta, jakina, La Platako anfitrioiak. Taldeek erakustaldi bikaina eskaini zuten eta bukatzeko denek elkarrekin kantatu zuten “Kinkirri kunkurru” abestia. “Zoritxarrez ez da horrelako topaketarik egiten euskal aste guztietan; gu, ordea, harro gaude abesbatzei lekua eman izanaz. Talde hauek lan gogorra egiten dute eta merezi dute euskal asteetan parte hartzea", azaldu zion EuskalKultura.com-i Maria Evangelina Bertolak, Euzko Etxeako abestabatzaren zuzendariak.
2008/11/10
Cancun hiri mexikarra eta bertako Rincón Rupestre Kolektiboaren Kultura Etxea biltoki eta bilgune bilakatu ziren joan den urriaren 31ean, ostirala, Maia eta Euskal hizkuntza eta kulturak elkar hobeto ezagutu eta elkarren esperientzien datuak trukatuz eta bi egoerei buruz solasteko. Bertaratutakoek azpimarratu zutenez, amankomunean daukate, hasteko, kultura txikientzat gero eta erasokorrago eta unimormatzaileagoa den munduan eutsi ahal izan diotela eta bizitzen segitzeko asmoz dihardutela.
2008/11/10
Abenduaren 23an jokatuko du Euskadiko futbol selekzioak gabonetan eta urtero legez jokatu ohi duen partida, Iranen aurka, Bilbon, San Mames futbol zelaian, azken egunotan Euskadiko Futbol Federazioak aditzera eman duenez. Iraneko selekzioan Osasunan ari diren bi jokalari ari dira: Javad Nekounam eta Masud Shojaei. Esan, aldi berean, iaz lehen aldiz jokatu zuela selekzioak Euskal Herria izenarekin, baina, Euskadiko Futbol Federazioaren erabakiz, Euskadi izenarekin jokatuko dutela aurten, berriz ere.
2008/11/07
Sebastianek 'Wiskott-Aldrich Sindromea' (WAS) deritzon gaixotasuna du eta bere bizitza arrisku larrian dago hezurmuin transplantea egin ahal izateko emaile egokia aurkitu ezean. Medikuen esanetan emaile egokia aurkitzea errazagoa izango da euskal komunitatearen baitan eta bere ingurukoek laguntza deialdia luzatu diete munduko euskaldunei. Lagundu nahi dutenek hezurmuin emaile egin daitezke, Euskal Herrian, AEBetan, Argentinan... (munduko herrialde guztiak hezurmuin emaileen nazioarteko datu-base bakarrean daude koordinatuta) eta emaile egokia agertuz gero transplantea egin ahal izango da. Ipar Amerikako Euskal Federazioak (NABO) premiazko deialdia egin die bere elkarteko kideei, eta emaileak egiteko ekitaldi berezia antolatu du bihar Renon egingo duen bilkura baliatuz.
2008/11/07
2008/11/07
Ohikoa denez Kubako euskal enpresa txiki eta ertaina Habanako Nazioarteko Azokaren 26. edizioan parte hartzen ari da egunotan. Azoka hau, irla karibearrean egiten den merkatal topaketa nagusia, joan den astelehenean abiatu zen eta igandean itxiko da. Euskal Merkataritza Ganbarek antolatu duten Euskal Pabiloian 24 enpresek eta erakundeek guztira 150 konpainien produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.
2008/11/06
Aurtengoan ere, 1910etik datorren usadio zaharrari jarraiki, Euskal Herriko euskal-txiletarrek Txileko jai nazionala ospatu zuten, bazkari bat eginez. Hitzordua Nafarroako Urdazubin gauzatu zuten, aurreko edizioak Lapurdi-Baxenabarre aldean egin ostean. Jaiak, berez, Txilen 1810eko irailaren 18an egin zen lehenengo Gobernu Batzordearen aldarrikapena gogoratzen du, herrialde honen independentzia prozesuaren hasiera alegia. Txilen bizi izan diren euskaldun batzuk eta Diasporarekin harremana duten beste lagun multzo bat urtero biltzen dira data hau gogoratuz eta tradizioak urte asko iraungo dituenaren itxaropena dute, jaira gazte jendea eta lagun berriak ere inguratu baitira aurten.
2008/11/06
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus