euskal diaspora eta kultura

2013/07/02
Munduko euskal komunitateetan euskararen presentzia bermatzeko helburua duen Euskara Munduan proiektua erritmo onean ari da aurrera. Urtarrilean trebatzen hasi zen Hego Amerikako irakasleen taldeak bere bigarren ikastaro trinkoa izango du orain, uztailaren 20tik 27ra. Neguko barnetegi honen egoitza Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea izango da eta bertan bilduko dira Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 30 bat ikasle. Euskara Munduan proiektua HABE Institutuak sustatzen du, elkarretaratzea antolatzeko ardura FEVA eta euskal etxe anfitrioiarena izanik.
2013/07/01
Bozkarioz jaso zuen berria eta bozkarioz ospatu du Kolonbiako Antioquia eskualdean bertako Gure Mendietakoak EEak Eusko Jaurlaritzak elkartea ofizialki onartu izana. Gure buletina pixkat aurreratu omen zen eta, EEko Catalina Fernandez lehendakariak dioenez, "EuskalKultura.com-en bidez jakin genuen berria. Eskertu nahi dizuegu eta zorionak eman egiten duzuen lan handiarengatik, gu etengabe eguneratzeagatik". Hala diosku, euren engaimendua berretsi eta "euskara, euskal dantzak eta Antioquiako euskal presentzia historikoari buruzko ikerketa eta kultur sustapena" bultzatzen segituko dutela baietsiz.
2013/07/01
Arrakasta handiz burutu ziren Rosarioko Santa Rosa de Lima eta Perpetuo Socorro elizetan Pascual Barturen Uriarte organistak emandako kontzertuak. Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik, musikari bizkaitarrak euskal jatorriko konpositore erromantikoen obrak jo zituen. Errezitalei amaiera emateko, berriz, ‘Gora ta Gora Euskadi’ abestia jo zuen, publikoak zutituta letra kantatuz laguntzaile. Rosarioko egonaldian, saio berezi bat eskaini zion, bera gonbidatu, 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak.
2013/07/01
Laugarren urtez burutu dute Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarteak eta UPTER unibertsitateko euskara sailak Euskanta kultur egitasmoa. Proiektuaren helburua poesia, musika eta euskara italiar umeei hurbiltzea da eta aurten, aurreko edizioetan bezala, emaitzak ederrak, bitxiak eta poetikoak izan dira. Gazteek italieraz poesia bat idatzi behar izan zuten eta ondoren ACEko lagunek hori euskarara itzuli zuten. Olerki euskal-italiarra oinarri hartuta, musika sortu eta grabatu zuten neska-mutilek. Abesti horiek guztiak sarean dira orain entzungai.
2013/06/28
San Juan zela eta, bi euskal etxe hauek topaketa eta ospakizun berezi bana antolatu zuten iragan astean. Alde batetik, General Las Herasekoen festan kalejira, sorginaren erreketa, afaria eta dantza emanaldia egin ziren. Nobedade gisa, Donostiako danborrada jo zuten eta sei euskaldun-herenendarrei sariak banatu zizkieten. Bestetik, Mexikoko euskal etxean, urtero legez afaria egin zen, eta ondoren suaren gainean salto egin zuten elkarteko zenbait kidek.
2013/06/28
"2013ko Matxinada" heldu da Cordobara (Argentina). Hiriko 'Baietz'en eta ‘Tapa Tapa’ dantza tailerraren eskutik, izen horretako kultura elkarretaratzea egingo da bihar, herritar guztiei zuzendua. Emango diren lau hitzaldietan euskal literatura, musika tresnak eta dantzak landu eta hartuko dira hizpide. Horretan geratu gabe, ekainerako, beste ekintza batzuk ere antolatu ditu instituzioak, tartean, mus tailerrak eta mintza praktika saioak.
2013/06/28
Bihar amaituko da Boisen AEB eta Kanadako euskara irakasleen barnetegia. Hamahiru lagun ari dira ikastaroan partehartzen, besteak beste, San Frantzisko, Denver, Chicago, Vancouver, Reno, Wyoming eta Boise bertatik etorriak. Edizio honetan irakasleak NABOren euskara arduradun Izaskun Kortazar eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegi dira. Talde hau 2010ean jarri zen abian eta, egun, bataz besteko maila 4. urratsekoa da.
2013/06/27
“Master euskal chef” gastronomi tailerra hizkuntza sustatzeko asmoarekin egin da Viña del Marreko euskal etxean, parte hartzaileek, janaria prestatzerakoan eta gero egin zen lehiaketan, euskaraz mintza zitezen. Euskara koordinatzaile Lorena Espinosak antolatu zuen jarduera eta Arabako Oier Quesada sukaldariak zuzendu zuen. Tailerrean ikasleek euskaraz azaldu zituzten osagarriak eta platerei euskal izenak eman zizkieten; ondoren besteen lana dastatu eta ebaluatu zuten.
2013/06/27
Ekainaren 20tik 23ra euskal kulturari buruzko lantegi bat egin zen Poloniako Wroclaw-en, hiri honek Donostiarekin partekatuko duen 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena kari. Aukera zabala izan zen egitarauan: euskal jantzietan oinarritutako moda ikastaroak, sukaldaritza klaseak, zinea eta musika, besteak beste. Ilustrazio tailer bat ere egin zuten, Patxi Zubizarretaren idazlearen "Magalik badaki" ipuinean oinarrituta. Idazlea bera bertan izan zen, lantegiko partehartzaileei laguntzeko.
2013/06/27
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus