euskal diaspora eta kultura

2013/07/19
'Últimas palabras' (Azken hitzak) bideoak Argentinako azken diktadura militarraren ikurra den Alfredo Astiz fragata kapitainaren alegatu finalaren berrirakurketa bat da, aktore eta oratoria irakasle birekin elkarlanean egina. “Ariketa honek adi egoteko balio du. Era burutsu batean, diskurtso politiko batzuk erregimen militarrak justifikatzen saiatzen dira, indarkeria eta demokratikoak ez diren metodoei bizkarra emanez”, diote Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-ek euren obrari buruz. ‘Azken Hitzak’ bihar larunbata aurkeztuko da, iluntzeko 7etan, Rojas Kultur Gunean, Corrientes kaleko 2038.ean, Buenos Airesen.
2013/07/19
Ehun urte betetzen ari dira hil honetan Jose Vicente Altube oñatiarrak ‘José Clemente Paz’ izena jarri zionetik Argentinako hiri honi. Euskal konexio hori kari, Toki Eder euskal etxeak partaidetza handia izan du urtemuga ospakizun ofizialean eta herriko plazan egindako omenaldia bukatzean, bere egoitzan jaso zituen Jose C. Pazeko mandatari eta erakunde askotako agintariak. Bestalde, hilabete hasieran Toki Eder bisitatu zuen Mariana Fernandez Castelli irakasleak, euskal geografiari buruzko hitzaldi bat emanez.
2013/07/18
Pantzart antzerki talde bilbotarrak “Boli bili boli” txontxongilo ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Santa Fe eta Entre Rios-eko XI. Nazioarteko Haur Antzerki Topaketan. Ikuskizuna hiru eta sei urte arteko haurrei zuzenduta dago eta Tolosako TOPIC Nazioarteko Txontxongilo Gunearekin lankidetzan sortua da. Ikuskizunak Juan Kruz Igerabideren euskal idazlearen haur olerkigintza du oinarri.
2013/07/18
Caracaseko Eusko Etxeak iragan uztailaren 13an egin zuen urteroko San Fermin festa, eta, ohi bezala, aurtengoan ere entzierroa egin zuten bertako euskaldunek. Lagun asko bildu ziren ekitaldi honen emozio eta ikusgarritasunaz gozatzera. Ederra izan zen lasterketa, baina askok espero ez zuten ezustekoa izan zuten: bigantxak ibilbidetik atera egin ziren eta ikusleak ere lasterka jarri zituzten! Jazoera berri buletinetik hartu ditugu egunaren kronika eta irudiak.
2013/07/18
Brasilgo Sao Paulotik bertako Eusko Brasildar Etxeak gauzatu berria duen elkarretaratze baten berri eman digu, Euskal Herrian gero eta zabalduagoa, baina orain, nonbait, Diasporan ere bidea egiteko zorian egon daitekeena. Pintxo-poteaz ari gara --edo honen bertsio batez-- halako ekimena burutu baitute Sao Paulon lehenengoz. Arrakasta kari, bigarrena ere egitekotan dira, egunotan Brasil bizitzen ari den protesta egoerak uzten duen neurrian.
2013/07/17
2013/07/17
Aurki amaituko da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko epea. Luxuzko bi gau irabazi nahi badituzu Argentinako Pampako Euzko Alkartasuna euskal hotelean, adi, uztailaren 23a baita parte hartzeko azken eguna. Horretarako, bidal iezaguzu email bat esanez zein den zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik, eta bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne irabazi ahal izango dituzu Macachín hiriko Euzko Alkartasuna hotel berritu berrian, 2013 edo 2014an gozatzeko.2013/07/17
Azkue Fundazioak eta Saure editorialak garatu dute jokoa, interneteko erabiltzaileei euskaraz jolastu eta elkarrekin harremantzeko aukera emateko asmoarekin. Tribialak zortzi gaitan sailkatutako 4.800 galdera ditu eta beste erabiltzaile batzuekin txapelketak antolatu daitezke, bai pribatuan, bai publikoan. Probatu nahi? Euskalkultura.com-en azalduko dizugu nola.
2013/07/17
Sanferminak direla eta Argentinan eta Txilen antolatu diren ekitaldien berri ari zaigu iristen, oraindik ere, erredakziora. Izan ere, instituzio batzuetan joan den asteburuan bukatu da festaren egitaraua agur-afariarekin eta ‘Gaixoa ni’ abesten. Iruñeko kaleetatik, ordea, Amerikara ere bidaiatu zen Sanferminetako giroa Andeen bi aldeetara eta, zer esanik ez, bereziki ospatu da nafar etxeetan. Azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk bildu ditugu hona.
2013/07/16
Elkartearen Ohiko Biltzar Orokorra egin zuen uztailaren 9an Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe Euskal Argentinarrak eta, besteak beste, estatutuen araberako kargu-berritzeari ekin zion. Hona euskal etxearen gobernu-batzorde berriaren osaketa: Martin Adrian, lehendakari; Abel Larraza, lehendakariorde; Ana Miquelarena, idazkari; María Ester Arrondo, prosecretaria; Federico Vara, diruzain; eta Ileana Peralta, diruzainorde, beste zenbaiten artean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus