euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro bikaina Ontarioko 67. Urteroko Festan: musika, dantza, argazkiak, genealogia eta enkantea!

2014/02/27

Oso arrakastatsua izan zen "photocall" delakoa; ia 250 argazki atera ziutuzten! (argazkia OntarioEE) Oregoneko Ontario Basque Center elkarteak 67. Urteroko Dinner & Dance festa egin zuen iragan larunbatean. 450 lagun inguru bildu ziren bertara, euskal kulturaz gozatzeko prest. Ohi bezala, Beti Alai taldeak dantza erakustaldia eman zuen eta festako enkantean bildutako dirua Ontarioko ongintza elkarteen artean banatuko du euskal etxeak. Aurtengo jaiak izar oso berezia izan zuen, baina: elkarteak prestatu zuen "photocall"-a: gazte zein heldu, denak animatu ziren bertan argazkiak ateratzera. Elkarteak ia 250 argazki igo ditu bere Facebook orrira.

Gehiago irakurri...


49 urte bete berria den Gral. Acha-ko Euzko Txokoa-k 50. urteurreneko jai handia du dagoeneko buruan

2014/02/27

Gral. Acha herriko Euzko Txokoa euskal etxearen egoitza (argazkiaEE) Herriko kirolgune garrantzitsuenetako bat bihurturik, 49 urte bete ditu aste honetan La Pampa probintzia argentinarreko Gral. Acha-ko euskal etxeak. Urteurrenaren baitan, datorren urteko jai handia, 50. urtemugarena, antolatzeko gonbitea luzatu diote erakundeko agintariek komunitateari, festarako batzorde antolatzailea sortu nahian. Bitartean, 2014ko ekintzen egitaraua plazaratu du euskal etxeak, kirol eta kultur eskaintza barne. Horretaz gain, euskal etxea Txahalaren 42. Jaiaren egoitza izango da maiatzean.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsua, Zinemaldia.Cat: 1.200 ikusle, kalean gelditu zen jendea eta berrestreinatze bat

2014/02/26

Zinemaldia.Cat jaialdiaren inaugurazioa (argazkia Jordi Borrás) Pozik agertu dira Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunak euskal zinearen alde eginiko apustuak izan duen harrera onarekin: aurten elkartearen zine jaialdiak pantaila handira egin du jauzi, eta 1.200 ikusle bildu dira orotara Girona zinemetan egin diren emanaldietara. "Bai euskaldunen aldetik eta baita katalanen aldetik ere interes handia izan dela ikusi dugu" esan dio EuskalKultura.com-i Ekaitz Garate jaialdiko arduradunak. "Azken egunean, 'Asier eta biok' dokumentalaren emanaldian, adibidez, aretoa bete eta ikusle batzuk kalean gelditu ziren. Hori ikusita filma berrestreinatu egingo dute aste honetan Girona zinemetan".

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Quilmes-en: euskal etorkinei buruzko Chalo Agnelli irakaslearen artikulua interneten

2014/02/26

El Quilmero blogean euskal etxeko kideen jasotako argazkia (argazkia El Quilmero) Buenos Aires Handiko Quilmes herrian jaioa zen Chalo Agnelli irakasle eta historialaria. Idaztea gustuko du Quilmeseko Euskal Echea-ren sortzaileetako baten biloba den Agnellik eta liburu batzuk argitaratu ondoren interneti ere ekin dio. Bere lanak oso harrera ona izan du eta 2009tik hona El Quilmero izeneko bere blog-a elikatzen du. Hiriaren historia azaltzen duten anitz artikulu biltzen dituen web orrian euskaldunak ez dira kanpoan geratu: hona hemen euskal jatorrizko immigranteei buruzko bere artikuluaren laburpena.

Gehiago irakurri...


2013ko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdia ebatzita: onuradunen zerrenda, hemen

2014/02/25

Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen 2013ri dagokion euskal etxeentzako dirulaguntza deialdiaren ebazpena. Bertan ageri da laguntza hauek jaso dituzten euskal etxeen zerrenda, eta baita, arrazoi bat edo beste dela medio, ezezkoa jaso dutenena ere. Orotara 88 euskal etxe eta elkartek aurkeztu zuten eskabidea eta horietatik 54k jaso dute laguntza. Jarraian, ebazpena eta zerrenda.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-ek bere 92 . urteurrena ospatu du, 70 bat lagunentzako afari batekin

2014/02/25

Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen 92. urteurrenean edade guztietako kideek abestu zuten 'Zorionak zuri' abestia (argazkiaEE) Ez zaio sobera falta Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-i ehun urtetik gorako Argentinako euskal erakundeen multzoan sartzeko; epe horretan, kultura mantendu ez ezik, zabaldu ere egin du, euskal jatorrizko etorkinak babesteko Buenos Aires probintzian sortu zen instituzioak. Historia luzea da, urratsez urrats egina. Hori ospagai harturik, euren 92. urtemuga ospatzera bildu berri dira euskal etxeko kide eta betiko lagunak. Urtebetetze jaiarekin batera, udan egindako beste ekintzen berri jakinarazi digute euskal elkartetik.

Gehiago irakurri...


Boiseko Unibertsitateak euskal ikasleei zuzenduriko doktoretza beka deialdia egin du

2014/02/24

Boise Estatuko Unibertsitatearen kanpusa Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko doktoretza beka sortu du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta ikasleak doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika arloko sailetan. Bekak matrikula osotasunean ordainduko du eta, horrez gain, ikasleak 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko du ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzon eta Galiziako Xoan Curiel kantautorea elkarrekin biran apirilean Argentinan

2014/02/24

Joseba Gotzon eta Xoan Curiel musikarien biraren afixa 30 urte beteko ditu aurten Joseba Gotzon portugaletetarrak (Bizkaia) kantagintzan eta beste ekintza batzuen artean Argentinako bira batekin ospatuko du apirilaren amaieran. Euskal etxeen eskutik eskainiko dituen kontzertuetan bi helburu izango omen ditu nagusi; batetik, bere errepertorioa birpasatu eta ‘Erotisme’ album berriko kantu batzuk aurkeztea eta bestetik, Xoan Curiel kantautore galiziarrarekin garatzen ari den proiektua ezagutaraztea. Bira apirilaren 24tik maiatzaren 3ra arte luzatuko da eta datak oraindik erabat zehaztuta ez egon arren, San Nicolas, Rosario eta Parana hirietan aurkeztuko dira ziur aski.

Gehiago irakurri...


Victor Esain hil da Kaliforniako Fresnon, bertako EEko sortzaile eta urte askoan NABOko Mus Arduradun

2014/02/21

Victor Esain Fresnoko euskal-kaliforniarra joan den igandean, otsailaren 16an, hil zen Fresnon, 80 urte zituela. GB. Victor Esain hil da 2014ko otsailaren 16an Fresnon, 80 urte zituela. Fresnon bertan 1933ko ekainaren 6an jaioa, euskaldun petoa zen, bere gurasoek, Felix eta Lyda (Martinto) Esainek Fresnon 1935ean sortu eta kudeatu zuten Basque Hotel ostatuan hazia. Fresnoko Euskal Etxeko sortzaileetakoa, NABOko ordezkaria eta urte askoan Mus arduraduna izan zen. 2004an Society of Basque Studies in America-k bere Pertsonaien Galerian (Hall of Fame) sartu zuen. NABOk Bizi Emankorra saria eman zion 2011ean.

Gehiago irakurri...


Itsasoko eta panpako onena, Mar del Plata hirian inauguratu den Bizigarri euskal jatetxe berrian

2014/02/21

Mar del Platako Bizigarri euskal jatetxea (argazkia Bizigarri) Argentinako eta Euskal Herriko kostaldeek bat egin dute berriro ere sukaldean. Izan ere, urtarrilaren 4tik aurrera euskal sukaldaritza dastatzeko leku berri bat inauguratu da Buenos Aires probintziako gune turistiko garrantzitsuena den Mar del Platan. Hondarribian trebaturik, jatetxeko jabeek arraina, arroza eta itsaski freskoak eskaintzen dituzte plater nagusi; baina haragi gorria ere badago aukeren artean. Bizigarri jatetxea asteartetik igandera dago irekita, gauez, Mar del Platako Avellaneda eta San Luis kaleen izkinan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia