euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen Mapuche herriarekin, NYen trikitiarekin... munduko euskal etxeen Aberri Eguneko irudiak

2014/04/29

Txileko Santiagoko Cerro San Cristobalen egin zen ekitaldian mapuche ordezkari honek euskal eta mapuche herrien aldeko zeremonia egin zuen (argazkia GureEtorkiaEE) Munduko hainbat euskal etxetatik 2014ko Aberri Eguneko argazki andana ari zaigu heltzen, EuskalKultura.com-eko irakurleekin partekatzeko. Atal berri honetara ekarri ditugu Txileko Santiago hirian Gure Etorkia elkarteak eta Hilario Olazaran txistu eta dantza taldeak antolatu zuten festa, aurten ere San Cristobal muinoa euskal giroarekin alaitu zutelarik. New Yorken ere giroa bikaina izan zen euskal etxeak egin zuen afarian, eta Miamin bertako euskal elkarteak Joseba Andoni mutikoaren aldeko kanpainarekin jarraituz, bazkide eta lagunak piknik batean bildu zituen.

Gehiago irakurri...


Ate joka dator ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai 2014’ jaialdi handia, maiatzaren 11an Cabildo parean

2014/04/29

2012ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’  jaialdiko umeen desfilearen irudia (argazkia Buenos Aires Celebra) ‘Buenos Aires celebra’ izenarekin ezaguna den ekitaldia, Buenos Aires Hiriak bertan bizikide bizi diren kolektibitateen omenez antolatzen duen festa da. Hiriko leku esanguratsuenetako batean gauzatzen da, Mayo Plazaren inguruan hain. Euskal kolektibitateari dagokionez, bitan egokitu zaio jaialdi erraldoi honetako protagonista izatea eta 2014koa hirugarrena izango du, aurrekoetan legez Laurak Bat euskal etxea antolatzaile eta FEVA eta beste hainbat euskal etxe lagun. ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ datorren maiatzaren 11an ospatuko da, eta euskal erakundeen partaidetza handiagoarekin batera, proposamen berriak ere eskainiko ditu hiriburuaren bihotzean.

Gehiago irakurri...


20 aldeko boto eta 3 zurirekin, Hugo Andiazabal da FEVAko lehendakari berria 2014-2016 eperako

2014/04/28

Joan den apirilaren 26ko FEVAko hauteskundeetan hautatu diren agintari berriak (argazkia EuskalKultura.com) Ezusterik gabe, joan den larunbatean egindako hauteskundeen ondorioz, orain arte FEVAko diruzain eta Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeko lehendakari zen Hugo Andiazabal hautatu dute Argentinako euskal etxeek FEVAko lehendakari berria. 20 aldeko eta 3 bozka txuriko emaitza berarekin, Javier Ederra idazkari eta Pedro Mauregui Larranda diruzain atera dira. Biltzarra bukatuta, Sara Pagola eta Asier Vallejorekin bildu ziren Laurak Bateko bilkurara. Euskal etxeetako kideen aurrean izan zuen agerraldian, diru laguntzei buruz, Gaztemunduz eta Memoria Historikoa berreskuratzeko programei buruz hitz egin zuen Vallejok.

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren 77. urteurrena gogoratu zuen: "Hau da bonbardaketa hasi zen lekua"

2014/04/28

Berlingo Euskal Etxeko kideak Gemeinschaftskrankenhaus Havelhöhen plazan bildu ziren (argazkiak BerlinEE) Berlingo Euskal Etxeak Ben Wagin artistaren arte-adierazpen batekin gogoratu zuen larunbatean Gernikako Bonbardaketa, erasoaren 77. urteurrenean. Elkarteko kideak eta lagunak alemaniar hiriko leku oso berezi batean bildu ziren: 1934 eta 1936 bitartean alemaniar aire armadako pilotoen trebakuntze gunea izan zen lekuan. Elkarteak aditzera eman duenez, bertan prestatu zituzten erasoa burutu zuten pilotoak, eta, Waginen esanetan "hau da Gernikako bonbardaketa hasi zen lekua". Artistak zuhaitz bat landatu zuen bertan bakearen alde eta indarkeriaren aurkako seinale gisa.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian dauden Diasporako jendeentzako laguntza deialdia argitaratu du

2014/04/25

Deialdia egiten duen Ebazpena EHAAk atzo eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" deialdia. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ezarritako lehentasunen arabera, diru kopuruak ez du jaitsirarik izango iazkoari erreparatuta eta deialdiak 202.000 euro banatuko ditu. Eskera aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da.

Gehiago irakurri...


FEVAren Biltzar Orokorra eta Asier Vallejoren bisita bihar, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean

2014/04/25

FEVAko Lehendakari Ricardo Basterra eta lehendakaritzarako hautagai Hugo Andiazabal, 2013ko Biltzarrean (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 9ko edizioan iragarri genuen bezala, bihar gauzatuko dira FEVAko agintari berriak aukeratzeko hauteskundeak. Berritzea partziala izango da baina kargu garrantzitsuenak hautatuko dira, tartean, lehendakari, idazkari eta diruzainarena. Hauteskundeetara zerrenda bakarra aurkeztuko da aurten ere, gaur egun Federazioko Diruzain Hugo Andiazabal buru. Biltzarra bukatu eta gero, Asier Vallejo eta Sara Pagolarekin elkartuko dira euskal etxeetako kideak eta Federazioko agintari berriak. Gogora dezagun gaur bukatuko den biraren baitan Necochea, Mar del Plata eta Chascomus hiriak bisitatu dituztela euskal ordezkariek.

Gehiago irakurri...


Azken asteak Irudimena lehiaketan parte hartzeko: har ezazu soinu bat eta sortu zerbait berria!

2014/04/25

Irudimena lehiaketaren kartela Oraindik garaiz zaude Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duten "Irudimena" lehiaketan parte hartzeko. Euskaldunen artean sormena sustzeko helburua du "Irudimenak", eta erronka berezia dakar: Euskal Herriko soinu-mapa egitasmotik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu eta hortik abiatu, beste zerbait, berria eta orijinala, sortzea. Animatuko al zara? Maiatzaren 16a arte duzu epea!

Gehiago irakurri...


Pedro Javier Arriaga, Caracas: "Eusko Etxea bihotzean eta nire barruaren muinean daramat"

2014/04/24

Pedro Javier Arriaga Caracaseko Eusko Etxearen ekitaldi batean Hirurehun laguneko bazkarian, Pedro Javier Arriaga Aguirrek egoki ospatu zuen joan den asteburuan Aberri Eguna. Ez ordea Euskadin. Edo bai, "gure euskal etxea Euskal Herriko parte baita", diosku zalantza izpirik gabe. Pedro, Caracasen jaioa duela 47 urte, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko lehendakaria da gaur egun. Euskal izpiritu sakon, eskuzabal eta engaiatu baten jabe, oraindik ume diren bgere bi alabei pasatu nahi lieke bizitzan hain garrantzitsua zaion euskaltasuna, baina ez hitzekin bakarrik, bere jardunbide koherentearekin baizik.

Gehiago irakurri...


Santa Cruzetik Cordobara, Argentinako euskal etxeek bat egin dute Aberri Eguneko ospakizunekin

2014/04/24

San Nicolaseko Euskal Etxeko Aberri Eguneko giroa, dnak lanean paella handiak prestatzen (argazkia Nanomade) Urteroko engaiamendu berarekin ospatu da 2014 honetan ere Aberri Eguna Argentinako hainbat euskal etxetan. Ekitaldiek bi helburu nagusi izan dituzte, alde batetik Euskal Aberria ospatzea; bestetik, hausnarketarako guneak sortu eta kontzientziatzea. Kari horretara, mota askotako proposamenak burutu ziren herrialdean zehar, festak eta sukaldaritza saioak eta baita hitzaldiak eta ikurrinaren presentzia bermatzeko ekimenak ere. Hona hemen orain arte gauzatu diren zenbait ekintzaren laburpena.

Gehiago irakurri...


Euskal-txiletar enpresari taldeak dohaintza egin dio Valparaisori sutearen kalteak konpontzeko

2014/04/24

Garapenerako Euskal-Txiletar Erakundeko Luis Basauri (ezkerrean) eta Valparaisoko alkate Jorge Castro (eskuinean), Eusko Jaurlaritzako Rafael Kutz-en begiradapean Garapenerako Euskal-Txiletar Erakundeak 20 milioi txiletar peso eman dizkio dohaintzan Valparaisori, hiriak berriki jasan duen sutearen kalteak konpontzen laguntzeko. Euskal jatorridun txiletar enpresarien osatzen dute elkartea, eta komunitate honek Valparaisorekin duen harreman berezia gogora ekarri du elkarteko presidente Luis Basaurik dohaintzaren aurkezpen ekitaldian; izan ere, hiri honetatik sartu ziren Txilen euskal emigrante asko 37ko gerraren ostean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia