euskal diaspora eta kultura

2014/05/29
Estatu Batuetan dabiltza egunotan Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia kirolariak, Ruta 66 errepide mitikoan barrena, kirol egokitua sustatzeko helburuarekin. Castañeda arlo honetan goi mailako kirolaria da eta txirrinda egokituan, handbike delakoan, ari da egiten bidaia. Txirrindulariak Kaliforniako Santa Monican, Los Angeles inguruan hasi zuten bidaia eta dagoeneko Chicagora heldu dira. Helmuga, New York.
2014/05/28
Elkartearen araudiak esandakoari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ditu Buenos Aires bertako Laurak Bat euskal etxeak. Aldaketa handirik gabe, Arantxa Anituak segitzen du lehendakari, berarekin daudela Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Miren Arozarena, idazkari; Maria Antonia Barquin, idazkariorde; Miguel Huguet, diruzain; eta Graciela Arce, diruzainorde, besteak beste.
2014/05/28
Genealogian aditua da Amagoia Guezuraga zamudioztarra, hori da bere pasioa eta denbora pasa. Apurka apurka bere herriko familien nondik-norakoak ikertu ditu, eta orain Ameriketara joan ziren zamudioztarren aztarna ari da jarraitzen eta argitaratzen "Orain" herri aldizkarian. Zure familiaren sustraiak aurkitu nahi badituzu, abiapuntu argia aholkatzen du berak: "Hasi etxekoei preguntetan". Eta Aurrekoetxea, Zamudio, Orbea, Aldana, Larragoiti edo Cadalso abizena baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan, zure senideren bat zamudioztarra izan daitekeelako.
2014/05/28
Maiatzaren 25ean ospatu da Argentina osoan, urtero legez, Maiatzeko Iraultzaren urtemuga. Urtero bezala, hainbat hiritako euskal gizataldeek partaidetza nabaria izan dute ekitaldi ofizialetan eta udalek gonbidaturik ikurrina altxatu dute beste hainbat herritako banderekin batera, txuriurdin argentinarraren lagun. Tauletan, kalean, kabalkadetan eta sukaldaritza standetan… aberri argentinarraren eguna era askotan bizi izan dute pasa den igandean euskal kolektibitatetako ordezkariek.
2014/05/27
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxetik datorkigu berri txarra, atzo astelehena hiri horretan hil baitzen Francisco Alava Ugarte, euskal elkartea sortu zutenetakoa eta urte askoan erakundeko lehendakari ere izan zena. Eusko Alkartasunako lagun eta bazkideek omenaldia eskainia zioten joan den abenduan, ENE eguna kari Gernika Kutun etxean eginiko ekitaldien baitan. Beila eta errausketa gaur asteartea maiatzaren 27an egingo dira, 13:00etan.
2014/05/27
Bidea ez da laburra izango baina hasita dago jadanik. Joan den astean aurkezpen formala egin du erakundeko lehendakari Andres Elorriagak Puerto Madryngo Udalean, Euskadi Plazaren aurrean dagoen lur eremu bat eskuratzearren. Bestalde, joan den igandean eta Maiatzaren Iraultzaren 204. urteurrena kari, euskal etxeko dantzariek hiriko kabalkadan hartu zutela adierazi digute euskal puertomadryndarrek. Eta plan gehiago: ekainean ‘Madryn Platerean’ jaialdiko Ekoizleen eta Diseinu Azokara, eta irailean, Gizataldeen Jaira bertaratzera gonbidatzen du euskal etxeak.
2014/05/27
2014/05/26
Leku beroa izanik, eguzkiak ez du joan den asteburuan erabat estutu Bakersfield-en. Hiru egunez besteak beste bertako euskal etxearen --Kern County Basque Club izenekoaren-- 70. urteurrena eta NABOren 2014ko Convention edo Biltzar Nagusia ospatu dituen Kaliforniako euskal komunitate honek ehundaka jende bildu ditu Union Street-eko bere egoitzara, giro polit arrakastatsuan, tartean itsasoz bi aldeetako musikariak, dantzariak, pilotariak, muslariak eta bere euskaltasuna pozez elkarbanatu eta bizitzeko prest agertu den gizatalde aktibo eta aurrerakoia.
2014/05/26
Gaur betetzen dira 75 urte, Pariseko Chaillot Antzokian egindako gala batek Euskal Herriaren arima, bere kultura, Europan zehar ezagutzera emateko europar bira bati amaiera jarri ziola. Ekitaldi harek Santanderren hasia zen giza- eta arte-alorreko abenturaren apoteosia izan zen. 1937ko abuztuaren 19an, guztiak galdua zirudienean, Agirre lehendakariak borrokari tresna baketsuez eman behar zitzaiola segida pentsatu zuen. Gabriel Olaizolari deitu eta bakearen kultur enbaxadari misioa egotzi zion, faxismoaren oldarraldia bizi zuen Europa batean. Honela sortu zen Eresoinka.
2014/05/26
Zuzendaritza Batzordea berritu berria, urtean zehar garatuko dituen tailerren zerrenda kaleratu du Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak (FEVA). Baliabideak optimizatze aldera, elkarretaratze bakoitzean bost tailer eskainiko dira, tartean dantza, musika, buruzagien trebakuntza, pilota eta sukaldaritzaz, hain zuzen. Lehenengo hitzordua datorren asteburuan izango da, Cañuelasen, eta parte hartzeko izena emateko epea bihar, maiatzaren 27an, bukatuko da. Hurrengoak, berriz, abuztuan eta irailean izango dira Villa Marian eta Macachinen hurrenez hurren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus