euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

71 urte beteko bihar Valparaisoko Eusko Etxea bersortu zenetik; 99 bere elkarte aitzindaria abiatu zenetik

2014/05/12

Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakaria; Iratxe de Madariaga, Txileko Ohorezko kontsula Euskal Herrian; eta Pedro Ayala, Eusko Etxeko batzordekidea (argazkiaEE) Maiatzaren 13a da bihar eta Txilen, 5. Valparaisoko Eusko Etxeak 71 urte beteko ditu. Maiatz honetan, ordea, bigarren urtebetetzea ere badute 5. erregio txiletarreko euskaldunek, Valparaison bertan euskal elkarte aitzindari izan zen Elkarri Laguntzeko Euskal Txiletar Etxea (Centro Vasco Chileno de Socorros Mutuos) sortu zela 99 urte beteko baitira. Azken elkarte honen Mendeurrenaren urtebetera, hau guztia aipatzen du Rubila Araya Ariztia kazetariak segidako artikuluan, tartean bera kide den Eusko Etxearen planak eta hor, besteak beste, duela ia 75 urte bertako portura, Pablo Nerudak antolaturik iritsi zen Winnipeg untzian txileratu ziren euskaldunei buruzko ikerlan bat, Rubilak berak abiarazi behar duena.

Gehiago irakurri...


Eguraldiak ez zuen jaia zapuztu eta Buenos Airesek berriro ere ospatu du Euskal Herria, atzo, Mayo Etorbidean

2014/05/12

2014ko ‘Buenos Aires Euskal Herria ospagai’  jaialdiko une hunkigarrienetako bat Danborradarena izan da (argazkia EuskalKultura.com) “Eguraldia ere Euskal Herrikoa bezalakoa da” entzun zen behin baino gehiagotan atzo burututako ‘Buenos Aires Euskal Herria ospagai’ jaialdian. Izan ere, eguerdian hasitako zirimiria euri zaparrada bihurtu zen arratsaldea aurrera joan hala. Hala ere, Argentinako euskal kolektibitatea ez du ezerk kikiltzen eta musika, dantza eta plater tipikoekin, baina batez ere Euskal Herriarekiko duen maitasun sentimenduarekin egin zion aurre eguraldi kaskarrari. ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ren hirugarren edizioa pasatu da eta EuskalKultura.com-ek bihartik aurrera, zenbait artikulutan argitaratuko dituen milaka irudi, soinu, hitz eta oroitzapen onak utzi dizkigu. Zorionak partaide guztioi!

Gehiago irakurri...


Euskadi Suena jaialdiak sei euskal talde aukeratuko ditu Madrilen jotzeko udazkenean

2014/05/12

Euskadi Suena jaialdia urrian eta azaroan egingo da Euskal taldeei euren lana Madrilen ezagutarazteko agertoki izan nahi du Euskadi Suena jaialdiak eta lehen edizio honetan jotzeko sei talde aukeratuko ditu. Prozesuan parte hartu nahi duten taldeek ezaugarri hauek baino ez dituzte bete behar: Euskal herrian helbideratuta egotea, gutxienez hiru urteko ibilbidea izatea eta CD bat argitaratuta izatea. Aukeraketa prozesuan izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da; beraz, taldea baduzu eta Madrilen jotzeko aukera izan nahi badu, ibili bizkor!

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berria Mendozako EEan: Alicia Aguirre, Javi Salvarredi, Lautaro Pincheira eta Iñaki Galarraga

2014/05/09

Mendozako Denak Bat Euskal Etxea, izen bereko probintzia argentinarrean (argazkia EuskalKultura.com) Andeen magalean, Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxeak egin berria du bere Urteroko Batzar Nagusia eta besteak beste berritu egin du Zuzendaritza Batzordea, lehendakari Alicia Aguirre hautatuz eta, berarekin batera, Javier Salvarredi lehendariorde, Lautaro Pincheira idazkari, Iñaki Galarraga --orain arteko lehendakaria-- diruzain, Pedro Peñarroja diruzainorde eta Carolina Pérez Mora agiri-idazkari.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu Idahon txalaparta amerikar estiloan, Guns'N'Roses, animatzaile eta koreografiekin nahasirik

2014/05/09

bandako bi musikariak, orain txalapartari, bideoaren une batean University of Idaho-ko musika banda edo "Marching Band" delakoak zur eta lur utzi gaituen bideo bat argitaratu du: txalaparta bat egin eta bandaren ikuskizunetan uztartu dute. Ez hori bakarrik, gainera amerikar estiloko ikutua eman diote: Idahon txalaparta cheerleader, koreografía eta Guns'n'Rosesen musikarekin batera jotzen da. Txalaparta sartzearen ideia bandako zuzendari Stephen Basterrechearena izan da eta ikuskizunetan arrakasta itzela izan omen da!

Gehiago irakurri...


180 txirrindulari abiatu ziren atzo Bordeletik Bilbora bidean, Euskal Etxeak antolatu duen martxan

2014/05/09

Bilboko Urgozo taldeko txirrindulariak irteeran antolatzaileekin, tartean Bordeleko Euskal Etxeko presidente David Mugica (argazkia BordeleEE) Irrintzi batekin abiatu zen atzo Bordelen "Bordeaux-Bilbao 2014" martxa zikloturista, argi utziz lasterketa honetan kirolaz gain, kulturak ere zeresan handia izango duela. Euskal Etxeak antolatu du jarduera, Bordele, Bilbo eta Donostiako txirrindulari taldeekin batera eta horixe da, hain zuzen ere, esperientzia honen helburuetako bat: Aquitania eta Euskal Herriko kirolarien artean harremanak estutzea. Gaur Donostiraino helduko dira partehartzaileak eta bihar Bilnboko helmugan amaituko da lasterketa.

Gehiago irakurri...


Zinea, bazkaria, dantza eta meza elebiduna eskainiz ospatu du Aberri Eguna Bahia Blancako Union Vascak

2014/05/09

Aberri Eguneko meza Bahia Blancan (argazkiaEE) Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak bat egin zuen Argentinako eta munduko beste hainbat euskal elkarterekin, Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrena gogoratuz eta Aberri Eguna ospatuz, hurrenez hurren eta larunbat-igandez. Bonbardaketari dagokionez, laburmetraia bat eman zuen euskal etxeko Zine Zikloaren baitan Bizkaiko herrixkak jasotako erasoa oroitzeko. Aberri Eguna, berriz, elizkizun elebidun batekin ospatu zuten Buenos Aires probintzia hegoaldeko Bahia Blancako euskal kolektibitateko ordezkariek.

Gehiago irakurri...


Amaia Larralde: "Beti da aberasgarri atera eta ikustea ze beste errealitate dagoen, besteengandik ikastea"

2014/05/08

Amaia Larralde lesakarrak 19 urte daramatza bizitzen El Salvadorren eta laketua dago bertan (argazkia EuskalKultura.com) Hemeretzi urte dira El Salvadorrera abiatu zela eta geroztik zinez laketua eta pozik bizi da bertan, bertakoekin bat eginda eta haien lankide izanez gizabidezko etorkizun hobe baten alde hasi zuten bidean. Amaia Larralde du izena eta lesakarra da, nahiz eta bere bihotzeko taupadek Morazan edo Usulutan-eko oihartzuna ere sendo dakarkiten dagoeneko. El Salvador eta bertako jendea ezagutzeak begiak ireki zizkiola, dio eta argi dago bere begi urdin handiek distira berezi batez, argiago, biziago begiratzen dutela geroztik.

Gehiago irakurri...


Ambareseko Ongi Etorri elkarte gazteak Euskal Eguna ospatu zuen Bordeleko lagunekin

2014/05/08

Ambaresko Ongi Etorri elkartearen Euskal Eguna (argazkia BordeleEE) Bordeletik gertu dagoen Ambarés herrian bada euskal elkarte ttipi bat, Ongi Etorri izenekoa. Hogei bat bazkide baino ez ditu, baina azken urteotan hainbat ekitaldiekin inguruetan oihartzuna lortzen ari da. Iragan apirilaren 27an Euskal Eguna ospatu zuen elkarteak eta bertara bildu ziren Bordeleko euskal etxeko bazkideak. Orotara, 200 bat lagun izan ziren festan, besteak beste Ambaresko alkate Michel Heritié, euskaldunen semea, harrera hitzaldia frantsesez eta euskaraz egin zuena.

Gehiago irakurri...


Argentinako EEetako Aberri Egunen oihartzunak jarraitzen du: Buenos Aires probintziatik Andeetaraino

2014/05/08

Barilocheko Mendiko Eusko Etxea Euskal Etxearen2014ko Aberri Eguna (argazkia Agustin A Sanchez) Azken asteburu hauetan Aberri Eguneko ospakizunak nagusitu dira munduko hainbat euskal elkartetan. Urtero bezala, Argentinako euskal etxeak ez dira jai honetatik kanpo geratu eta mota askotako ekintzak gauzatuz gogoratu dute. Informazioa gutxinaka gutxinaka ari da heltzen gure erredakziora eta jaso ahala ari gara ematen. Gaurko artikuluan Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en eta Lizarraenea-n, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n, Jose C. Pazeko Toki Eder-en, Mar del Platako Denak Bat-en eta Olavarriako Gure Etxe Maitea-n burututako ekitaldien laburpena eta baita Andeen magaleko Mendozako eta Barilocheko euskal etxeena ere.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia