2014/05/16

Hiru egun pedalei jo eta ke eragiten ibili eta gero, Bilbora heldu ziren larunbatean Bordeleko Euskal Etxeak antolatu duen bizikleta martxako partehartzaileak. Nekatuta, noski, baina pozik bidean egindako lagun berriengatik eta ikusitako paisaia ederrengatik: Aquitaniako lautada eta dunetatik Euskal Herriko bihurgunez beteriko kostako errepideetara eta mendietara. Antolatzaileak pozik agertu ziren esperientziarekin eta txirrindulariek hurrengo hitzordua jarri zuten: bi urte barru berriz ere egingo dute bide, baina oraingoan Bilbotik Bordelera!
Gehiago irakurri...
2014/05/16

Inaugurazio ekitaldia Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrenaren baitan burutu da eta Euskaldunak Denak Bat-eko kide eta lagunak ez ezik, Udaleko agintariak ere –tartean Julio Suarez alkateordea eta Jorge Eterovich Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuko presidentea – bildu ziren zeremonian. ‘Bake-eserlekua’ Arrecifeseko Mitre Plazan dago, haritzaren enborraren inguruan. Udal ordenantzak adierazten duenez, “Bake-eserlekua munduko kolektibitateen arteko elkartasun eta senidetasunaren ikurra izango da”. Urteurreneko ekitaldiek gauean jarraitu zuen, euskal etxeko egoitzan, bideo eta pintxo afari batekin.
Gehiago irakurri...
2014/05/15

Aurreratu aurreratu egin dela dio, baina oraindik ere "hango euskaldun askok" (zazpi probintzietan bizi direnez ari da) "ez dute(la) igarri ere egiten hemen bizi dugun euskal sentimendua". Arantxa Anitua abokatua da, Argentinan jaioa eta Buenos Airesko Laurak Bat-en hazia. 2011etik bertako lehendakaria da, 1877an sortua izanik munduko euskal etxe zaharrena den elkarte honetako lehendakaria.
Gehiago irakurri...
2014/05/15

Oraindik ez dakigu noiz izango den ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ jaialdiaren laugarren edizioa –datorren urteko festen egitaraua urte amaierako prestatuko baitu hiriko Udalak– baina aurtengoan eta aurrekoetan parte hartu dutenak egunak zenbatzen egongo dira honezkero dudarik gabe. Oraingoz, eta itxaronaldia leuntzeko, joan den igandeko oroipenak ditugu birpasatzeko. EuskalKultura.com-en artikulu honetan jaiaren azken argazki eta bideo erreportajea.
Gehiago irakurri...
2014/05/15

Aurten ere arrakastatsua izan da Txikifest, New Yorkeko Txakolinaren Azoka eta mila lagundik gora bildu ziren Txikito jatetxearen ondoan egin zen jaira. Izan ere, azoka festa bilakatu zen, urtero bezala, Manhattanera Euskal Herriko giro eta bizitasun apur bat ekarriz. Azokaren eremuan 17 txakolin marka desberdin dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek --ezin den-denak probatu, baina, bestela a zer nolako atxurra!-- eta gainera, tragoari laguntzeko New Yorkeko hamar jatetxe ezagunek prestatu zituzten mokautxoak jan ahal izan zituzten. Antolatzaileak, Eder Montero sukaldari bilbotarra eta bere emazte Alex Raij sukaldari newyorktarra pozik agertu ziren aurtengo festaren arrakastarekin.
Gehiago irakurri...
2014/05/14

Iragan maiatzaren 9an egin zuen Valentziako Euskaltzaleok elkarteak bere aurreneko Pintxo Lehiaketa eta jarduerak harrera ezinhobea izan zuen. Elkarteko arduradunek aditzera eman dutenez, lehiaketak partehartzaile asko bildu zituen eta denak izan ziren lehiakide eta epaile, euren botoekin erabaki baitzen irabazlea. Pintxo sorta zabala dastatu eta gero, boto gehien jaso zituztenak Andreuren mediterranear estiloko pintxoak izan ziren. Zorionak txapeldun!
Gehiago irakurri...
2014/05/14

Hiru egun pasatu dira jadanik ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialditik eta bertan bizi izandakoaren oihartzunak oraindik ere entzun daitezke. Eta asteetan entzungo dira, ziur aski, festa ederra burutu baitzuen Argentinako euskal gizataldeak Euskal Herriko kulturaren muina erakutsi eta omentzeko. Eta eguraldia txarra izan arren, edo agian horregatik, kementsu aritu ziren parte-hartzaileak euren betebeharretan: dantzari eta musikariak tauletan, sukaldariak txosnetan, eta nola ez, euskal kirolariak, adin guztietakoak, herri kiroletan. Hona 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' 2014ri buruzko argazki-kronikaren II. zatia.
Gehiago irakurri...
2014/05/14

Hil honetan abiatu da, urtero bezala, AEBetako euskal etxeen piknik eta jaialdien sasoia. Hurrengo hitzordua Kaliforniako Los Banos euskal etxearen Basque Festival delakoa izango da, asteburu honetan eta EuskalKultura.com bertan izango da. Asteburu gogoangarria izango da elkartearentzat, bere euskal festaren 50. urteurrena beteteko -eta ospatuko- baitu. Jardueren artean honakoak izango dira: Noka eta Luhartz taldeen kontzertuak, herri kirolak eta euskal dantza erakustaldiak.
Gehiago irakurri...
2014/05/13

Iragan larunbatean New England Basque Club elkarteak, lehen Rhode Island izena zuenak, urteroko Txitxiburduntzi festa ospatu zuen. Ehun bat lagun bildu ziren bertara, Rhode Island, Massachusetts eta Connecticut-etik eta aurten Floridatik etorritako lagunek ere bat egin zuten jaiarekin. Topakegunea Riki Lasa pilotariaren West Suffieldeko baserria izan zen. Elkarteko kideek eta lagunek egun ederraz gozatu zuten eta herri kirol erakusketak ikusteko --eta probatzeko-- aukera izan zuten. Hona eguneko zenbait argazki.
Gehiago irakurri...
2014/05/13

Argentinako hainbat euskal etxe eta erakundek hartu dute parte Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeak antolatutako Buenos Aires celebra (Buenos Aires Euskal Herria ospagai) jaialdian. Hiriburuko Udala deitzaile eta babesle, Mayo Etorbidean gauzatu zen erakustaldia herenegun, maiatzaren 11an, eguerdiko 12tik arratsaldeko 5ak arte. Eguraldia batere lagundu ez bazuen ere, ehundaka lagunek bisitatu zituzten stand eta txosnak eta gozatu zuten ikuskizunaz. Atzoko aurkezpen artikuluaren ondotik, EuskalKultura.com-ek jaiari buruzko argazki kronika hasiko du gaurkoan.
Gehiago irakurri...