2014/06/06

Igandean bere 18. urtemuga ospatuko du Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak, hiriko alkate Carlos Urquiaga ere tartean, eta Gure Esku Dago dinamikaren aldeko bideo bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Honekin batera, euskal etxetik jakinarazten dute Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako partidak emango direla euskal etxean pantaila erraldoian: “lagun artean ikusi nahi dituenak Toki Eder-en ikus ditzake, kantina zerbitzuko etekinak, dantza taldearentzat izango dira”, gonbidatu dute erakundetik.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Igande honetan giza kate bat osatuko dute ia 50.000 euskaldunek, Durangotik Iruñaraino, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Gure Esku Dago herri ekimenak antolatu du giza-katea, eta Diasporatik asko eta asko dira bere babesa agertuko dioten euskal etxe eta elkarteak. Bihar bertan hasiko dira ekitaldian, esaterako Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek egingo duten gizakatearekin. Igandean Londres, New York, San Frantzisko, Boise, Txileko Santiago, Montevideo eta Mexiko bilduko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Boise State University-n (Idaho, AEB) Idahoko historia eta politika ikertzen duen sailak liburu berria aurkeztuko du bihar: ‘Becoming Basque: Ethnic Heritage of Boise’s Grove Street’ (Euskaldun bihurtzen: Boiseko Grove kaleko oinordetza etnikoa). Idahoko hiriburuaren erradiografia etnikoa egiten du ikerlanak, gaur egungo gizartea osatzen dutenen jatorri anitzak kontutan hartuta, baina euskaldunenengan modu berezian zentratuz.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Proiektua Chascomuseko Zingirako Euskaldunak eta Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeetako pilota eskolen baitan sortu da eta helburu bikoitza du: Esku Pilota eta Xare modalitateak irakasteko eskolak sortzea euskal etxeetan eta, honi lotuta, kirolari esker, euskal kultura zabaltzea. FEVAko kirol sailak kudeatuko du proiektua eta aktibitate hau euren ekintzen eskaintzan sartu nahi duten euskal etxeei dago zuzenduta.
Gehiago irakurri...
2014/06/05

Gaur osteguna, ekainaren 5ean, "Uruguai Euskal Herriko Bakearen Alde" elkarretaratzea egingo da Uruguaiko Parmentuan, Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak bultzaturik, ganbera legegilearekin batera. Hizlari izango dira Ordezkari-Ganberako lehendakaria, Uruguaiko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Lucia Topolansky senadorea, Julio Mª Sanguinetti lehendakari ohia, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kide den Alberto Spectorowsky eta, Lokarriren izenean, Paul Rios koordinatzailea.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Omenaldia egingo diote igandean Elgeta jaioterrian Martin Elorza pasiotar erlijio-gizonari (Elgeta, 1899-Lima 1966). Elorzak bizitzaren parte handi bat Peruko Amazonian eman zuen, pasiotar ordeneko hainbat kideekin, hango biztanleen eta, bereziki, herri indigenen bizi baldintzak hobetu nahian. 1953an Balianako Apezpiku eta Moyobambako Prelatu izendatu zuten. Gaur egun beatifikazio prozesua irekia du Elorzak.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Astelehenean hasi zuten Boisen (Idaho, AEB), euskara irakasleak prestatzeko aurtengo udako barnetegia. “Ameriketako euskaldunak beren komunitateetan euskara eskolak eman ahal izateko prestatzea” du helburu barnetegiak, Aitor Inarra NABOko euskara arduradunak EuskalKultura.com-i esan dionez. Gogoratu, Aitor Inarrak eta Itxaso Cayerok, hainbat urtez Izaskun Kortazarrek egindako lanaren lekukoa hartu zutela joan den urtarrilean. Barnetegia, igandean, hilaren zortzian, bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Lanpetuta ibili dira joan den asteburuan San Frantzisko aldean euskaldunak. Larunbatean, eta NABOrekin batera Marin-Sonoma konderrietako Euskal Etxea antolatzaile, AEBetako Mus Txapelketa izan da, San Rafaelen, San Frantziskoko Golden Gate bestaldean. Igandean, berriz, San Frantziskoko Euskal Etxeko Piknika egin dute Petalumako azokagunean (Fairgrounds). Eguraldia ere lagun, eta hainbat jende partaide. Zorionak!
Gehiago irakurri...
2014/06/03

"Sagarra jo" izena du proiektuak eta azken urratsak emateko behar duen finantziazio bila ari dira Iban Rusiñol eta Nicolas Novion zuzendariak. Iparraldeko bi zinemagile hauek Kalakanek Madonnarekin egin zuen biran astebeteko grabazioa egin zuten, musika ikuskizun erraldoi haren barneko egunerokotasuna jasoz. Alabaina, proiektuak aurrera egin ahala, dokumentala biraren istoriaz haratago hazi zen, euskal kultura eta globalizazioari buruzko hausnarketa bilakatuz. Abian da proiektua crowfunding bidez sustatzeko kanpaina, 25 egun baino ez dira gelditzen!
Gehiago irakurri...
2014/06/03

Ehun bat lagun bildu ziren Buenos Aires probintzia argentinarreko Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean, erakundearen 16. urtebetetzea ospatzeko. Afarian zehar, erreki ederraz ez ezik, dantza eta musika emanaldiez ere gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Berri honekin batera, datozen hilabetetan burutuko diren ekintzen egitaraua iragarri diote erakundetik EuskalKultura.com-i: ekainean, San Juan gaua; irailean, Magdalena Mignabururen bisita; eta urrian, aurten seigarren ediziora iritsiko den Urdaiazpiko Jaia, besteak beste.
Gehiago irakurri...