euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Kanpoan diren Nafarren Eguna' bihar Izaban; 30 urte bete eta liburua kaleratu du Nafar Etxeen Federazioak

2014/06/13

Yolanda Barcinak Nafar Etxeen ordezkariak, Angel Luis de Miguel Izabako alkatea eta liburuaren egilea, Arturo Navallas, jaso zituen Nafarroako Jauregian (argazkia Nafarroako Gobernua) Bihar ospatuko da Izaban 'Kanpoan diren Nafarren Eguna'. Urteroko hitzordu honen XXVI. edizioak gaur izango du aurrekaria, Larrako Erreserba Naturala bisitatuz eta biharko egitarauaren aurkezpena eginez. Bihar, beraz, goizeko 10:30etan abiatuko dira gauzak, harrera, kanpaiak, meza, kalejira, bazkaria, dantza eta zenbait erakustaldi tarteko; hori guztia, Nafar Etxeen Federazio Nazionalak 30 urte bete dituen honetan, kari horretara bere historia biltzen duen liburua atera duelarik.

Gehiago irakurri...


Zeledonen jaitsiera barrutik bizi nahi duzu? Gasteizko blusa talde batek Diasporako kideak gonbidatu ditu

2014/06/13

Gasteizko Margolariak blusa koadrila Andre Mari Zuriaren jaietako giro aparta bertakoek bezala bizi nahi baduzu, aurten Gasteizko Margolariak kultur elkarteak gonbite berezia luzatu die Diasporako lagunei: blusa kuadrila honekin batera euskal jaietan murgildu eta gozatzeko aukera. Koadrila hau 2013an sortu zen eta gaur egun 200 kide inguru ditu. Aurtengo festak abuztuaren 4tik (astelehena) 9ra (larunbata) izango dira. Animatzen direnek arropa eta koadrilaren bazkari eta afarien kostua baino ez dute ordaindu beharko, bertakoek egiten duten bezala.

Gehiago irakurri...


Berri buletinaren 15. edizioarekin batera San Fermin bazkaria iragarri du Chascomuseko euskal etxeak

2014/06/13

Chascomuseko Eusko Hazia Dantza Taldea 'Buenos Aires Euskal Herria ospagai' jaialdian (argazkiaEE) Euskal etxean edota euskal etxearen partaidetzarekin burutu diren hainbat ekintzen berri dakar Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-ek kaleratutako azken berri buletinak. Eta gauzatutakoekin batera, hurrengoak ere iragartzen ditu buletin digitalak: bihar elkarte barruko Mus Txapelketaren hirugarren saioa burutuko da; ekainaren 23an, berriz, Sukaldaritza Tailerraren beste elkarretaratze bat. Data hauetaz gain, beste gonbite bat ere luzatzen dute chascomustarrek: uztailaren 6an Sanferminak ospatuko dituzte bazkari batekin Marcha elkartearen instalazioetan.

Gehiago irakurri...


Bertako Ikastola laguntzeko egun berezia hautatu du Boiseko jatetxe batek datorren astelehena

2014/06/13

Idahoko Boise hiriburu erdigunean, Basque Block delakoan dagoen Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (argazkia EuskalKultura.com) Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (AEBetako Idahon) arratsaldeko 5etatik 9etara bitartean jatetxean egindako diruaren portzentaje bat emanaz. Patty Miller Boiseko Euskal Museoko arduradunak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “proiektu berezietarako” erabiliko du Ikastolak jasotako dirua. Miller-ek gonbitea luzatu nahi die astelehenean Boisen egongo diren euskaldun eta euskaltzaleei, ongi badatorkie, aipatu jatetxetik pasa daitezen, ekimena lagungarri baitzaio Ikastolari.

Gehiago irakurri...


Jon Kortajarenarekin Versus filma egiteko 'crowdfunding'a saiatzen ari da Kalifornian Koldo Eguren

2014/06/12

Versus-ek 2.500 dolar inguru lortu ditu dagoeneko Crowdfunding-eko lehendabiziko astean Iñigo eta Koldo Eguren zinemagile euskaldunek 2.500 dolar inguru lortu dituzte dagoeneko lehendabiziko astean, Indiegogo webgunearen bitartez, ‘Versus’ laburmetraia grabatzeko. “Horrela jarraitzekotan 15.000 dolar lortzerik izango dugula uste dut”, adierazi dio Koldok, lanaren ekoizleak, Euskal Kultura.com-i. Jon Kortajarena modelo bilbotarra izango da filmaren protagonista, 2009an ‘A single man’ pelikulan Jualianne Moore eta Colin Firth-ekin batera lan egin ostean. Iñigok zuzendutako lehenbiziko film honetako lantalde ia osoa euskal herritarra izango da. Grabazioa abuztuan egingo dute Los Angelesen.

Gehiago irakurri...


Eskualdeko euskal etxeen partaidetza handia Cañuelasen burututako FEVAren 2014ko I. Tailerretan

2014/06/12

FEVAko egungo lehendakari Hugo Andiazabal Tailerretako partaideak agurtzen (argazkia FEVA) Asteburu osoan zehar, bost tailer eskaini dira aldi berean Cañuelasen, hamabi euskal etxetako kideak partaide. FEVAren urteko lehenengo tailerren oso balantze ona egin dute antolatzaileek, “aukera paregabea izan da parte-hartzaileentzat zentzu askotan", esanez, "ikasteko, esperientziak elkar trukatzeko eta partaideen arteko loturak indartzeko, beti ere euskal kultura zabaltzen jarraitzeko asmopean”.

Gehiago irakurri...


Erromako eskoletako umeak euskaraz kantuan entzun nahi? Sarean dira Euskanta 2014ko abestiak

2014/06/11

Euskanta egitasmoan abestiak sortu eta grabatzeaz gain marrazkiekin irudikatu egiten dituzte ere ikasleek (argazkia euskanta.wordpress.com) Bostgarren urtez, Erromako Associazione Culturale Euskarak eta UPTER Unibertsitateko Euskara Sailak euskara, musika eta umeen sormena uztartu dituzte egitasmo zinez berezi batean. Euskanta izena du proiektuak eta bosgarren mailako ikasleak dira protagonista. Aipatu elkarteetako kideek lagunduta, neska-mutil hauek abestiak euskaraz sortu eta grabatu egiten dituzte eta marrazkiekin irudikatu. Emaitza, bitxia, harrigarria eta poetikoa ere batzutan, sarean da entzungai Euskanta proiektuaren blogean.

Gehiago irakurri...


Ekin Dantza Taldeak ordezkaturik euskal gizataldeak ere parte hartu du Buenos Airesko Folk Open Air Jaian

2014/06/11

Ekin Dantzari Taldea Buenos Airesko Folk Open Air Jaialdian (argazkiaEE) Argentinako hiriburuak kolektibitateen alde burutzen dituen ekimenen artean dago Buenos Airesko Folk Open Air Jaia. Berezitasun du, ordea, Europako hainbat herritako folk musika eta dantzak direla festaren protagonista nagusi. Iaz bezala aurtengo edizioan euskal dantzariek ere partekatu zuten agertokia Europa Iparraldeko herrien ordezkariekin. Aitor Alavak zuzenduta, Lizarraenea-ko Ekin Dantzari Taldeak tauletan eta baita kalean ere hainbat koreografia dantzatu zituen Avellaneda Parkean.

Gehiago irakurri...


30 bat txirrindulari bildu zituen San Frantziskon EEak antolatutako 'Txirrindulari Bike Club Ride'k

2014/06/11

San Frantziskoko txirrindulari taldeko kideak, ahalegina egin eta gero nekatuta baina pozik (argazkia SFBCC) 'Txirrindulari Bike Club Ride'ren azken edizioa larunbatean egin zuten San Frantziskon. Bertako Euskal Etxeko Txirrindulari Klubak antolatuta, 27 lagunek, adin guztietako emakume eta gizonek, pedalei eragin zieten Jack Londonen hiriko errepideetan gora. “Giroa ederra” izan zela azpimarratu du partaide izan zen Philippe Acheritogarayk, EuskalKultura.com-ekin hizketan. “Ederki ibili dira guztiak eta lagun talde berri batzuk sortu dira ere”, gehitu du Leon Sorhondo, ibilbideak prestatzen aritutako kideak.

Gehiago irakurri...


18 urte zituela, istripuz hil da Nevadan Josh Rose, NABOko Udalekuetako partaide ohia

2014/06/10

Egin klik argazkia handitzeko. Buffaloko azken Udaleku: lurrean eserita Eneko Espino begiralea, bere gaineko lerroan hirugarrena eskuinetara, Josh; Josh-en gaineko lerroan bigarren neska eskuinetara, Jaime (argazkia EE-Udaleku) Berriro ere heldu zaigu albiste lazgarria, Estatu Batuetako NABO Udalekuetan partaide izandako gaztetxo bat hil baita azken egunotan, istripuz, 18 urte besterik ez zituela. Ezaguna zen AEBetako euskal komunitateetako hainbat gazteen artean, Udalekun ibilitakoa eta lagunak egindakoa baitzen, bere ama Winnemucca-ko Andree Bidart Rose izanik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia