2014/06/18

Euskal Herrian gertatu zen bezala, Diasporan ere aurreikuspenak gainditu egin zituen Gure Esku Dago ekimenak eta munduko euskaldun asko eta askok bat egin zuten bere aldarriarekin. Egunak pasa arren geurera ekitaldi desberdinek bideoak eta argazkiak heltzen jarraitu dute eta ondoko artikulu honetan laburbildu ditugu batzuk. Londresen, Dublinen, Berlinen, Sydney-en, Mexikon eta munduko beste zenbait tokietan Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela esan zuten Diasporako euskaldunek!
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Pozik zeuden Habanako euskal etxeko buruzagiak. Eguraldi txarrari aurre eginez eta futboleko mundu-txapelketaren saioen gainetik jende kopuru polita bildu zuten joan den ostegunean, ekainaren 12an, "Euskararen egoera Euskadin eta munduan" izenpean HABEko teknikari eta Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eman zuen hitzaldira. Hori, uhartean euskara eskolak indartzekotan diren testuinguruan.
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Estudio Lofft San Ángel arte galeriak zazpi euskal sortzaileen lana aurkeztuko du DFn, “Euskal Dirdira Mexikon: Resplandor Vasco en México” izenburupean. Bertan bildu diren artistek Oteiza eta Chillida buru izan zuten "euskal eskola" ospetsuaren eraginpean hazi dira, baina ondare hori gaur egungo konplexutasunera egokitu beharra izan dute. Erakusketa osatzen duten artistak honakoak dira: Fernando Biderbost, Aitor Etxebarria, Naia del Castillo, Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga. Azken biak Mexikon bizi dira eta erakusketaren antolatzaileak izan dira.
Gehiago irakurri...
2014/06/17
Euskara lokarri, egun jolasgarri eta dibertigarria pasatzea dauka helburu. Hogeita hamar bat lagun batu zituen, ekainaren 7an, ‘Korrika Fun Run’ legez bataiatu duten euskararen aldeko aldarrian, Mountain Home-n (Idaho, AEB). Gazte eta heldu, emakume eta gizon, “giro onean” egin zuten 5 kilometroko ibilbidea (3,1 milia), Goisalde Jausorok Euskalkultura.com-i azaldu dionez. Jausoro antolakuntzan laguntzen aritu zen.
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Bazkaria bertako La Positiva izeneko jatetxean izango da, ordu batetik aurrera, urtean zehar burutuko den egitarau oparo baten barruan. Izan ere, gonbite honekin batera, euskal kulturari buruzko hitzaldien zikloaren berri eta hiriko beste hainbat erakunderekin antolatuko dituen ekimenena ere jakinarazi du 2009ko ekainean sortutako taldeak. Ospakizunean “San Miguel aldean euskal kultura sustatu eta Euskal Herriko balioak sendotzeko engaiamendua” berrituko dute Askatasunaren Bidea-ko kideek.
Gehiago irakurri...
2014/06/16

Chema Salcedo euskal-peruarrak bere aitaren guda garaiko lorratzak jarraitu ditu "Aita" izeneko dokumentalean. Jose Salcedo Molinuevo gudaria izan zen 1936ko gerran, EAJren MAI Irrintzi batailoian. Santoñan errenditu eta Burgoseko kartzelan izan zen preso, eta 1951n Perura erbesteratu zen. Bost urte zituen orduan Chema semeak. Duela bi urte hil zen Jose eta, pelikula honen bitartez, Chemak aitari eta bera bezala gerran borrokan aritu ziren gudariei omenaldia egin die. Gaur Bilboko Euskal Museoan estreinatuko da.
Gehiago irakurri...
2014/06/16

Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den ostegunean Cordobako Rio Cuarton bertako Gure Ametza Euskal Etxeak, Zuzendaritza berritzeko bozkak barne eta, ondorioz, agintealdi berri honetan Sergio Ramon Eguiazu da lehendakari, besteak beste lagun dituela batzordean Edurne Bilbao, lehendakariorde; Manuel Ignacio Campoamor, idazkari; José Irazoqui, idazkariorde; Elba Regina Viano, duruzain; eta Eduardo David Aguirre, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2014/06/16

Kooperatiben alorreko euskal ordezkaritza bat Argentinan bisitari. Santa Fe Probintziako Gobernuak gonbidaturik, euskal kooperatibismoaz hitz egin zuten Maria Ubarretxena Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia zuzendariak eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak Santa Fe Probintziako Kooperatiben I Kongresuan. Argentinara egindako bisitaren baitan, Probintziaren eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatu zuten, hitzaldi bana eman zuten La Platan eta Buenos Airesen, eta Argentinako euskal gizataldearen ordezkariekin ere bildu ziren bisitari europarrak.
Gehiago irakurri...
2014/06/16

Ekainaren 30ean bukatuko da epea Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe eta Gizataldeen esparruan deitu dituen lau beketara aurkezteko. Bekak Asier Vallejo buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagozkio eta hamabi hilabetekoak dira. Egoitza Vitoria-Gasteiz (2), Argentina (1) eta Estatu Batuak (1) izango dituzte. Gasteizkoak 16.000 euroko saria izango du eta Argentina eta Estatu Batuetakoek 24.000.
Gehiago irakurri...
2014/06/13

Gazteenek ez dute agian gogoan izango 70. eta 80. hamarkadetako telesail hura, San Frantziskoko kaleetan girotua, Michael Douglas oso gazte bat eta Karl Malden polizi bikotea protagonista. Kale horiexek eta uniforme bera lagun ibili da, baina, berrogei urtez, iaz erretiratu zen arte, gaurkoan solaskide dugun Leon Sorhondo kaliforniarra.
Gehiago irakurri...