euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeen diru-laguntzak eskatzeko deialdia gaur argitaratu da; eskabideak bihartik aurrera aurkez daitezke

2014/10/10

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur bertan argitaratu du 2014ko Euskal Etxeen diru-laguntza deialdia eta, bertan dioenaren arabera, bihar irekiko da eskabideak aurkezteko epea. Azaroaren 10a arte aurkeztu ahalko dira eskabideak, eta bertan jasotako gastuak beti ere 2014 urtean burutu diren edo burutuko diren jarduerenak izan beharko dute. Laguntza deialdiaren zuzkidura orotara 782.307 eurotakoa da.  

Gehiago irakurri...


22 egun falta direnean, hona Euskal Astearen programa eguneratua eta Euzko Etxea-ren webgune berritua

2014/10/10

Euzko Etxearen webgune berriaren portada

Programaren azken bertsio eguneratua kaleratu du La Platako euskal etxeak azkeneko aldaketa eta nobedadeekin. Berrien artean aipatu behar da Nekazaritza eta Industria Erakusketa, aurreko moldaketan bertan behera geratu dela eta horren ordez Euskal Lanari omenaldi bat eta La Plata Handiko Industria Elkarteko elkarretaratzea egingo direla 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren baitan. Musikaren arloan, berriz, Itziarren Semeak talde bizkaitarraren errezitala baieztatu da. Informazioa eskuratzea errazteko, martxan dago jadanik euskal etxearen webgune berritua. 

Gehiago irakurri...


John Ysursa: “Duela 30 urte joan nintzen Oñatira eta euskara ikasten hasi nintzen. Bizitza aldatu zidan horrek”

2014/10/10

John Ysursak albiberekotu egiten ditu bere lan akademikoa Unibertsitatean, eta euskaldunen ondorengo gisa euskal komunitatean daukan partaidetza. Irudian, fandangoka kamerari bizkar emanez 2011eko Euskal Gizataldeen Kongresuan Donostian (EuskalKultura.com

Unibertsitate munduan bakarrik ez, euskal komunitateetan ere bada zintzo pertsona aktiboa John Ysursa boisetarra. Atzo, euskal dantzen inguruko hitzaldia eman zuen hiriko Euskal Etxean. Boiseko Basque Studies Consortium-eko zuzendariak Euskalkultura.com-ekin egin du berba 2015eko Jaialdirako antolatzen dabiltzan sinposioaren inguruan eta Ameriketako euskal komunitateen egoeraz.

Gehiago irakurri...


“Euskal Herria a Barcelona”: euskal jaialdia egingo da asteburuan Montjuic mendian

2014/10/09

"EH a Barcelona" jaialdiaren kartela

Bi egunez, Euskal Herriko txoko bihurtuko da Bartzelonako Montjuic mendi magaleko Poble Espanyol arkitektura museo irekia,  “Euskal Herria a Barcelona” jaialdiari esker. Museoko Plaza Nagusia euskal kulturaren erakustoki izango da larunbat eta igandean zehar: gastronomia, erakustaldiak, lantegiak, kontzertuak… Denetarik izango da, eta adin guztietako bisitarientzako gainera!

Gehiago irakurri...


Ainhoa Añorga, Berlingo EEa: "Zaila da kanpoko gazteentzat hemen lana topatzea, are gehiago duin ordaindua"

2014/10/09

Ainhoa Añorga Osa donostiarra Berlingo euskal etxeko, 'Gernika Deusch-Baskischer Kulturverein' elkarteko lehendakaria da (argazkia AAO-EuskalKultura.com)

1991ean bidaiatu zuen lehen aldiz Alemaniara, 20 urte besterik ez zituela, Euskal Herrian ikasitako alemana hobetzearren. Berlinen bere bizitza aldatuko zen. Bertan ezagutu zuen gaur egun bere bikotea dena eta geroztik hiriburu alemanean bizi da. Berlingo euskal etxeko lehendakaria da Ainhoa Añorga Osa.

Gehiago irakurri...


San Martin de los Andesko euskal ondorengoak Neuquen probintziako lehenengo euskal etxea sortze bidean

2014/10/09

San Martín de los Andesko Euskal Txokoa-ko kideak abuztuko topaketan (argazkia Fotografia del Sur)

Euskal jatorriko lagun batzuek deiturik, berehala piztu da Andeen magalean, Lacar lakuaren ertzean dagoen San Martin de los Andes herrian, euskal erakundea sortzeko higidura. Proiektua berri berria da, baina hala ere talde eragileak garrantzi handiko urratsak eman ditu dagoeneko: zuzendaritza batzordea hautatu eta dantza klaseak eskaintzen ditu Neuquen probintzia argentinarreko lehenengo euskal etxea bihurtzeko bidean dagoen Euskal Txokoa elkarteak.

Gehiago irakurri...


Euskal gaiei buruzko jakinmina Brasilen, Uruguaiana hiriko Euskaldunen Ondorengoen Topaketan

2014/10/08

Uruguaiana hirian Euskaldunen Ondorengoen 1go Topaketan parte hartu zuten lagunetako batzuk (argazkia RGS EE)

Rio Grande do Sul estatu brasildarreko Euskal Etxeak topaketa egin zuen joan den asteburuan Uruguaiana hirian, Brasil, Argentina eta Uruguairen arteko mugatik gertu. Bilkuraren helburua inguru hauetan euskal kulturaren berri zabaltzea zen, bertan badelako euskaldunen ondorengo ugari, nahiz eta askok euren jatorriaren berri ez izan. Topaketak arrakastatsua izan zen eta bertan bildutako lagunen gogoak eta engaiamenduak erakutsi zuen Uruguaianan badela lagun talde zabal bat euskal kulturaren alde lan egiteko.

Gehiago irakurri...


Martxan duten programa bati esker, gora doa San Frantsizkoko mus jokalari kopurua

2014/10/08

Ikasle guztiek ez zuten egunero kointziditu, antolatzaileak adierazi duen legez (Argazkia: Hella Basque)

Hasiberriei zuzendutako beste mus ikastaro bat antolatu du San Frantziskoko Euskal Etxeak irailean. “Bada betidanik jokatzen ikasteko nahia izan bai, baina ikasteko sekula aukerarik izan ez duen jendea”, esan dio NABOko lehendakari Valerie Arrecheak Euskalkultura.com-i. Aurten, bost hilabete gehiago luzatuko dituzte eskolak, harik eta NABOko mus txapelketa hasten den arte.

Gehiago irakurri...


Datorren larunbatean da NABO Kantari Eguna 2014, Iparreko Ibarra euskal etxe antolatzaileak 10 urte betetzen dituela

2014/10/07

Iparreko Ibarra Euskal Etxeak 10. urtemuga ospatuko du urriaren 11an. Argazkian, elkarteko dantzariak piknikaren aurreko edizio batean (argazkia IIBC)

Datorren larunbatean egingo du NABOk bilera, Rocklin-go (Kalifornia, AEB) Iparreko Ibarra Euskal Etxea anfitrioi. Egun berean ospatuko dute aurtengo NABO Kantari Eguna, bai eta klubaren hamargarren urtemugako piknika. Euskal Etxeko egoeraz egin du berba Noel Goyhenetche Iparreko Ibarrako lehendakariak Euskalkultura.com-ekin: “Klub txikia da geurea baina bazkide gazteak ditugularik, bai eta umeen dantza taldea, esango nuke hori dela etorkizuna”, adierazi du. 

Gehiago irakurri...


Euskal Gerrako Umeei buruzko txostena aurkeztu dute Europar Migrazioen Institutuaren 2014ko topaketan, Rigan

2014/10/07

Asier Vallejo Itsasok aurkeztu zuen Susana Sabín-Fernandez ikerlaria AEMIren 2014ko topaketan (argazkia BenanOregi)

Latviako hiriburuan, Rigan, bildu ziren irailaren 25 eta 26an Association of European Migration Instititutions (AEMI) erakundea, 2014ko topaketan parte hartzeko, tartean euskal ordezkaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsaso buru. Taldeko partaide, Susana Sabin-Fernandez ikerlariak 1937an Euskal Herritik ebakuatu zituzten gerrako umeei buruzko txostena aurkeztu zuen. "Haven to Little Basque Refugees" izenburua du ikerketak eta elkarlanean burutu dute Sabín-Fernándezek eta Xabier Irujo historialariak (Nevadako Unibertsitateko irakasle).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia