euskal diaspora eta kultura
2014/10/16
Lokala Cordobako erdigunean dago eta bi erakunde elkarbiziko dira bertan, Gerora Elkartea eta ‘Andere, Bake eta Garapen' (Mujer, Paz y Desarrollo) GKE edo Gobernuz Kanpoko Erakundea. Cordoba erdiguneko Parana kaleko egoitza berrian, bere aktibitateetako batzuk garatuko ditu euskal taldeak, batez ere euskararekin zerikusia dutenak. Etorkizunari begira, ekintza mordoa egingo dute geroratarrek urtea bukatu baino lehen, tartean Euskara Astea eta Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxiarazitakoen Topaketa.
2014/10/16
2010etik bizi da Shanghain Izotz Aldana. 38 urteko gernikar hau lanak eraginda iritsi zen Txinako finantzen eta ekonomiaren hiriburu den honetara, beharrean ari zen Arrasateko enpresak lantegia zabaldu baitzuen bertan. Hasieran ez zuen ongi pasa, egokitu arte, baina egun, bertan dagoeneko lau urte pasexe eman ondoren, geratzeko planak dauzka, "beste pare bat urte", dio. Izotz Txina osoan dagoen euskal etxe bakarreko lehendakaria da.
2014/10/16
16 urterekin, 2014ko Immigranteen Erregina bilakatu da Sol Marina Mutuberria etorkinen omenezko Chascomus hiriko festan. Ekitaldiaren baitan, euskal etxeko lehenengo alkatea izan zen Lucio Lahurnagaray zugarramurdiarrak ere jaso zuen sari bat, berari eta hiriko beste hainbat immigranteri egindako omenaldi batean. Bi egunez luzatu zen jaialdian dantza taldea eta stand bat ere aurkeztu zituen euskal etxeak Libertad Plazan burututako jaialdian.
2014/10/15
Bartzelonako euskal komunitatearentzat urteko ekitaldirik nagusienetakoa da Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdia. Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6a bitartean egingop da betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gain, proposamen berriak ere badakartza: batetik, musika autogestio lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariarekin; eta, bestetik, txikiei eskainitako ‘Txo!’ jarduera berezia egingo da.
2014/10/15
Tailerra FEVAren kultur eskaintzaren barruan eskainiko da, Ricardo Basterraren ardurapean. Ekintza, jaio berria den euskal etxeak esku artean dituen proposamenetako bat baino ez da. Jarraian, La Platako Euskal Aste Nazionalera joateko eta euskal kirolei buruzko proiektu bat martxan jartzeko asmoa dauka instituzioak, beste zenbait xederen artean. Berri honekin batera, Iñaki Deunaren jaian berrehun bat lagun bildu zituela jakinarazi digute roldandarrek.
2014/10/14
Ingalaterran da aste honetan Kirmen Uribe idazle ondarroarra, bertan aurkezteko "Bilbao-New York-Bilbao” eleberriaren ingelesezko itzulpena. Seren Books argitaletxeak plazaratuko du itzulpen hori, datorren astelehenean, Elizabeth Macklin estatubatuarrak zuzenean euskaratik itzulia. Bihartik aurrera Oxforden eta Londresen zenbait aurkezpen egingo ditu Uribek. Bestalde, Aingeru Epaltza idazlea Finlandian da, eta gaur Helsinkin aurkeztuko du “Rock’n’Roll” eleberriaren suomierazko itzulpena.
2014/10/14
Portsmouth-etik Boston-era mugitu ditu euskara eskolak New England-eko Euskal Etxeak eta aurrerapausotzat jo du aldaketa hori Gorka Ochoa irakasle arduradunak. “Jende gehiago dago hemen eta ikasleen adina antzekoagoa da”, esan dio Euskalkultura.com-i. Hamabi ikaslek hasi dute ikasturtea: sei hasiberrien taldean eta beste sei lehenagotik zerbait zekitenenean. Bigarren taldearekin dabil lanean Ochoa eta, hasiberriekin, Kattalina Berriochoa.
2014/10/14
Euskal stand kulturala ekitaldiko gune erakargarrienetako bat izan zen Liburu eta Idazle Sanpedrotarraren I. Azokan. Anitz jende bertaratu zen iraun zituen lau egunetan abizenei buruzko informazio eske eta Euskal Herriaren mapan euren arbasoen herriak bilatzera. Bisitarien artean, euskal jatorria duen Sylvia Iparraguirre idazlea Ongi Etorri-ko lagunekin elkartu zen eta bere liburu bat oparitu zien.
2014/10/13
Energiaz betea erantzun du telefonoa Twins Falls-eko (Idaho, AEB) Sue Legarretak Euskalkultura.com-ekin bere azken proiektuaz berba egiteko: ‘Legarreta Storybook – Family Cookbook’ (Legarretaren historia liburua: Familiaren sukalde errezetak). Liburuxka gisa atera duen lan honek, dituen 68 urteetan ikasitako300 errezetatik gora biltzen ditu. “Sukaldean aritzea maite dut, pasioa dut. Familia da hori baino gehiago maite dudan gauza bakarra”.
2014/10/13
Tradizioari jarraituz, Lapridako euskal etxeak bere lekua izan du pasa den irailean zehar hirian egindako ospakizunetan. Alde batetik, hiriaren 125. urteurrena dela eta egindako zeremonian eta kabalkadan hartu zuen parte; bestetik, Gizataldeen I. Eskualde Tokapetan, dantzariak eta mintzalari nagusia aurkeztu zituen. Berri hauekin batera, euskal etxeko liburutegiari Magdalena Mouján Otaño izena jarriko diotela jakinarazi du erakundeak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus