euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko ia 30 euskal etxek bat egingo dute Joseba Sarrionandiarekin ostiraleko Klasikoen Irakurraldian

2015/06/01

2015eko Klasikoen Irakurraldiaren afitxa

Ostiralean Bilboko Arriaga Antzokiak Klasikoen Irakurraldi berri bat hartuko du eta urtero legez makina bat euskal etxek parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoen bitartez. Aurtengo protagonista Joseba Sarrionandiaren "Narrazio Guztiak" liburua izango da eta antolatzaileek agertu dutenez, idazlea berak bideo baten bidez hasiera emango dio irakurketari.

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastolako haurrek ikastetxearen eraikin berria estreinatuz hasiko dute ekainaren 22an Udako Saioa

2015/06/01

Lan handia egin dute irakasle, arduradun eta boluntario taldeek Boiseko Ikastolaren eraikin berria egokitzeko; zeregin handia dute oraindik aurretik, baina hurbil dago Ikastola berriaren irekiera (Argazkia: BM&CC)

Ekainaren 22an hasiko du Boiseko Ikastolak 2015eko udako programa. Baina ez azkeneko hamazortzi urtez egoitza izan duen St. Paul’s Catholic Student Center-en, martxoaren 2an erositako eraikin berrian baizik. Idahoko hiriburuko Broadway kale jendetsuan dago, eskola publiko baten aurrean. “Ikusgarritasunean irabaziko dugu, aldaketak hobekuntza nabariak ekarriko dizkigu”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak.

Gehiago irakurri...


17. Urteurrena ospatu berri duen Trenque Lauquengo euskal etxea San Juan Sua ari da prestatzen

2015/06/01

Bertako dantzariek edertu zuten Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-en 17. urteurreneko afaria (argazkia EE)

Euskara eta dantza eskolak dira Euskal Sustraiak-ek komunitateari betidanik eskaini dizkion aktibitateak. Aurten, ordea, Mus Tailer bati ere ekingo dio, hogeitik gora interesatuk dagoeneko izena eman dutela. Asteroko ekintzez gain, jai egitarau jakin bat ere garatzen du Trenque Launquengo euskal elkarteak, eta maiatzean erakundea sortu zeneko urteurrena ospatu eta gero San Juan Suari begira ari dira orain lanean. 

Gehiago irakurri...


Pierro Etcharren, NABO mus arduraduna: “Lehen beti dudak ziren finala prestatzeko, orain jendeak nahi du, herri antolatzailearentzat ona delako”

2015/05/29

Argitsua eta oparoa ikusten du Pierro Etcharren-ek musa AEBetan. Irudian, San Frantzisko eta Homedale-ko txapeldunen artean (argazkia Txoko Ona EE)

NABOk bihar jokatuko du bere Mus Txapelketako final nazionala. 43 euskal etxetako bikote irabazleak arituko dira enbidoka Idahoko Homedale-n, norgehiagoka irabazi eta Nazioarteko Txapelketan AEBetako ordezkari izateko. Oso jarduera hedatua da musa euskal etxeetan. “Gero eta klub gehiagotan egiten da, Mundialeraino heltzea ohorea delako”, aitortu dio Pierro Etcharren, NABO mus arduradunak EuskalKultura.com-i. Homedale-ko Txoko Onak antolatu duen biharkoan, ia ehun jokalari eta hainbat jarraitzaile bilduko dira.

Gehiago irakurri...


"Euskal Quiz" euskal herriei buruzko jolasak "lehendakari birtuala" bihurtzeko aukera ematen du

2015/05/29

Euskal Quiz jolasa

Bizkaiko Alianzo enpresak garatu du Euskal Quiz jolasa, eta Android eta iPhone mugikorrentzako app batean eskaintzen du, doan. Jolasak euskal herriei buruzko galderak egiten ditu eta erantzun zuzen gehien ematen dituen jokalariak herri bakoitzeko "alkate" bihurtzen dira, eta onenak "lehendakaritza birtuala" eskura dezake. Jolasa euskara sustatzeko helburuarekin garatua da.

Gehiago irakurri...


Euskal argentinar gizataldearen partaidetza nabaria Maiatzeko Iraultzaren 2015eko tokian tokiko desfiletan

2015/05/29

Gure Etxea euskal etxeak egiten dituen aktibitate guztiek bidali zuten ordezkaria Tandilgo kabalkadara (argazkia EE)

Argentinar Aberri Eguna Maiatzaren 25ean ospatzen da, hamaika ekitaldi antolatuz herrialde osoko herri eta hirietan. Euskal etxeak ere festaren partaide dira eta kabalkada eta ekintza ofizialetan ikurrina altxatzen dute bandera zuri-urdin argiaren parean. Ezin partaidetza guztiak hona ekarri, baina bai batzuk. Hona argazki-galeria Arrecifes, Chacabuco, Mar del Plata, Olavarria, San Nicolas, Tandil, Viedma-Patagones eta Villa Mariako irudiekin.

Gehiago irakurri...


Oxfordeko Unibertsitateak 2015-2016 ikasturteko Basque Fellowship ikerkuntza-beka eskatzeko epea ireki du

2015/05/28

Oxford Unibertsitatea

Euskal gaiei buruzko ikerketak burutu nahi dituzten doktoreei zuzendua da Basque Fellowship beka eta urtebetez ikerketa hori Oxford Unibertsitateko Saint Anthony's College delakoan egiteko aukera ematen du. Aurreko ikerlariak hainbat arlotarikoak izan dira: historialariak, gizarte zientzilariak, antropologoak eta euskal gaietan espezializatutako nazioarteko abokatuak,besteak beste. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 21ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Argentinako nafar gizataldeari buruzko liburua aurkeztuko dute ekainaren 2an Rosarioko Unibertsitate Nazionalean

2015/05/28

"La colectividad de origen navarro en Argentina. Los centros navarros como espacio de encuentro" (Nafar jatorriko gizataldea Argentinan. Nafar etxeak elkargune gisa) liburuaren azala

"La colectividad de origen navarro en Argentina. Los centros navarros como espacio de encuentro" (Nafar jatorriko gizataldea Argentinan. Nafar etxeak elkargune gisa) izenburuko liburua Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Rosarioko Unibertsitate Nazionalak eta Buenos Aireseko Unibertsitateak elkarrekin egindako ikerketa baten emaitza da. Ikerlana 2014an argitaratu zen Nafarroan eta orain Rosarioko Zientzia Politiko fakultatean aurkeztuko da, Sagrario Anaut doktorea (UPN) eta Mariana B. Garcia magisterra (UNR) egileak lagun.

Gehiago irakurri...


Xabier Mirandona, El Salvadorreko EEko lehendakari: "Ez dugu baztertzen Athletic-en Peña sortzea San Salvadorren"

2015/05/28

Iñaki eta Xabier Mirandona aita-semeak, San Salvadorreko EEaren sortzailea bata, egungo lehendakaria bestea, euren egoitza aurrean (argazkia EuskalKultura.com)

Gutxi dira baina zalantzarik ez da gogor eusten diotela euskal sua El Salvadorren atxikitzeari. Datorren larunbatean, munduko beste hamaika euskal etxe, famili-etxe eta bilgunetan egingo duten bezala, pantailaren aurrera bilduko dira, eurak San Salvadorreko Euskal Etxearen egoitzan, Athletic-ek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Errege Koparen Finala ikusteko, ilusio handiz eta Athletic eta gainerako euskal taldeen zaleak elkarretaratze berera baturik.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gaztemundu 2015 programaren deialdia onartu du

2015/05/27

Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egin zien iaz Gaztemundu 2014 programako gazteei (argazkia Irekia)

Gaztemundu 2015 programan parte hartzeko irrikaz diren Diasporako gazteei heldu zaie martxan jartzeko ordua. Atzo Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu zuen Gaztemundu 2015 programaren deialdia egitea, eta, prebisioen arabera, datorren ekainaren 2an argitaratuko da, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik Euskalkultura.com-í adierazi diotenez. Argitalpen dataren biharamunean hasiko da hautagaitzak bidaltzeko epea. Adi beraz!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia